2024/12/26

Plazaratu berri berria du Argentinan jaiotako Dani Scott idazle eta musikari euskaldunak bere hamabigarren liburua. Bere aurreko liburuek bezala, ‘Herriaren bihotza’ izenburua daraman honek euskarazko testuak biltzen ditu gehien, duela urte batzuk euskara bihurtu baita berarentzat bizitzeko eta barruan daramana kanporatzeko hizkuntza eta tresna.
Gehiago irakurri...
2024/12/26

Boiseko Ikastola irakasle bila ari da 2025-2026 ikasturterako. Interesa badaukazu edo interesa izan dezakeen inor ezagutzen duzu, garaiz zabiltza(te), azken epea abenduaren 31eraino luzatu baita, bertako arratsaldeko 5etan (MST). Proposamena eskolaurreko 3 eta 5 urte arteko haurrekin jarduteko da, Euskal Herriko Nubaris kurrikuluma jarraituta, 2025eko uztailean hasi eta 2026ko abuzturaino.
Gehiago irakurri...
2024/12/24

Aurreko asteetan eta abendu osoan Olentzero eta Mari Domingiren bisiten berri gure Diaspora osoan barrena islatzen ibili eta gero, hemen da, iritsi da eta gaur azkenik Gabon gaua da eta bihar Eguberria. Lerro hauetatik, agiantza onenak bidali nahi dizkizugu, irakurle; maite dituzunekin bildu eta une gogoangarriak pasatzeko gurari zintzoa, alaitasuna, bozkarioa, senidetasuna, bake-giroa, justizia, ...
Gehiago irakurri...
2024/12/23

AEBko, Diasporako edo Euskal Herriko euskaldun edo euskaltzalea zara? Agian lerro hauek zeozer esango dizute edo baliteke ezetz. Gauza da bokazio eta profesionaltasun handiz baina diru gutxirekin euskal ikertzaile konprometitu talde batek egindako lana sustengatzea, hari bati tiraka, izen solte batzuk ziren zerbait proiektu garrantzitsua bilakatu baitute, aurretik ezaguna baitzen euskal jatorrizko ...
Gehiago irakurri...
2024/12/23

Beste urte batez Tandilgo Gure Etxeak ongi etorria emango dio Eguberriari Euskal Jaiotza biziduna antzeztuz. Ikuskizuna joan den ostegunean, abenduaren 19ean egin zen eta urteroko eritualak 50 bat lagun bildu zituen, tartean dantzariak, euskara ikasleak, muslariak, zuzendaritza batzordeko kideak, senideak eta elkarteko bazkide eta lagunak. Mitologia ardatz hartuta eta jaiotzaren unean emakumeek duten funtsezko ...
Gehiago irakurri...
2024/12/23

Euskal etxe askotatik pasatu dira Olentzero eta Mari Domingi Diaspora osoan, eta gaur Argentinako batzuei dagokie aipua. Esan dezagun leku batzuetan, asteak zeramatzatela ezinegonean euren bisitaren irrikaz. Beste batzuetan, hara, ustekabean agertu ziren! Olentzero, munduko ikazkin ospetsuena, eta Mari Domingi, bere laguna, abenduaren hasieran abiatu ziren Argentinako euskal etxeetan barrena. ...
Gehiago irakurri...
2024/12/20

2017an sortu zuten Daniela Vargas eta David Alvarez pilotari mexikarrek 'Lauburu México' izeneko Esku Pilota Eskola, Alvarezek esku huska, 36 metroko frontoian, Munduko Txapelketa irabazi zuenean. Baina kirolari mexikarrak ez zeuden bakarrik abentura handi honetan; beraien lagun Kepa Arroitajauregi pilotari iurretarrak lagundu zien proiektuarekin. “Arroitajauregi Munduko Pilota Kontseiluko ...
Gehiago irakurri...
2024/12/20

Entre Ríos da, ziurrenik, migrazio-korronte gehien jaso zituen probintzia argentinarra. Horrek azaltzen du joan den asteburuan Paranan ospatu zen Gizataldeen Azokaren 33. edizioak bildutako partaidetza ugaria, komunitate mordoaren ordezkari. Antolatzaile, Paranáko Udala, Entre Ríoseko Unión de Colectividades eta Argentinako Gizataldeen Konfederazioa, eta gertalekua, ...
Gehiago irakurri...
2024/12/19

Epaimahaiaren erabakia pare bat astez geroratu ostean, suspensea amaitu eta Iparraldeko Euskal Etxeak antolatutako Ipuin Lehiaketaren zazpigarren edizioko irabazleen zerrenda plazararatu da. Sariak banatzeko ekitaldia eta zintzur-bustitzeaz ospatzea astearte iluntze honetan egin da, abenduaren 17an, euskal elkarte buenosairestarraren egoitzako Kultura Aretoan. Antolatzaileen esker oneko hitz laburren ...
Gehiago irakurri...
2024/12/19

Euskal telebista publikoaren bigarren kanalak uda ostean estreinatutako "Euskadi solidaria" programak "Vascos por el Mundo" saio ezagunaren antzeko formatua dauka, baina munduan bilatzen dituen euskaldunak zehatzagoak dira, izan ere, saioaren asmoa “euskal jatorrizko jendearen espiritu solidarioa islatzea" baita, "munduan zehar sakabanatuta dauden euskal boluntarioak, ...
Gehiago irakurri...