euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gustavo Eduardo Elichiribehety-k txanda hartu dio Asier Iriberriri Mar del Platako Denak Bat EEko lehendakaritzan

2022/10/10

Erdian zutik, orain arteko eta segida hartu dion lehendakaria, Denak Baten Zuzendaritza Batzorde berriarekin Gustavo Eduardo Elichiribehety da Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeko lehendakari berria, hala hautatua lekukoa harturik orain arteko Asier Iriberri Plazaolaren eskuetatik. Joan den asteazkenean, urriaren 5ean, zuzendaritzako gainerako karguak erabaki ziren Asier Iriberri irailaren 23an hautatu zuen hauteskunde prozesuaren ondotik. Zuzendsritza Batzorde berria, beraz, honakoek osatzen dute:

Gehiago irakurri...


NABO Kantari & Bertso Eguna gaur Kaliforniako Lincoln-en, Iparreko Ibarra Euskal Etxeak bere bestarekin bat antolatua

2022/10/08

Klika Rocklingo Euskal Etxearen Euskal Festako aurreko edizio batean partaide Estatu Batuetako euskal kantu eta bertsoa maite dutenek euren egun handia dute gaur Kalifornian, Iparreko Ibarra Euskal Etxea antolatzaile Lincoln-en egingo baita 2022ko Euskal Kantari Eguna, aurtengoan ahalegin berezia eginik, kantuekin batera, bertsolaritzari ere partaidetza eta presentzia handiagoa ematen, NABOk hala deliberaturik, Rock Spring-eko Martin Goicoechea buru eta Boiseko Todor Azurtza ...

Gehiago irakurri...


Olavarriako Gure Herria elkarteak berriro ekin dio bere jarduerari, 12 urteko geldialdiaren ondoren

2022/10/07

Miguel Angel Boado, Euskaldun erromesa, Gure Herria elkarteko kideekin batera, beraiek egindako ikurrinarekin Gure Herria, duela 24 urte Buenos Aires probintziako Olavarria herrian sortutako elkartea da. Herriko Gure Etxe Maitea Euskal Etxeko dantzari ohiek osatua, euskal kultura zabaltzen orduan hasitako lanari berriro ekitea erabaki dute. Hala jakinarazi dio EuskalKultura.eus-i Miguel Ángel Boadok, "Euskal Erromesa" legez ezaguna denak. Joan den irailaren 14an, Boadok Olavarriatik Lujango ...

Gehiago irakurri...


NABO eta Idahoko euskal komunitatea, Munduko 43. Mus Txapelketako antolatzaile, urriaren 8tik 16ra

2022/10/07

Aurten NABO antolatzaile duen Munduko Mus Txapelketa urriaren 8tik 16ra bitartean egingo da Boise eta Idahon Asteburu honetan hasiko da Idahoko Boisen Euskal Komunitateen arteko 43. Munduko Mus Txapelketa. Herrialdeetako ordezkaritzak eta lehian egongo diren bikoteak larunbatean, urriaren 8an, iritsiko dira egunean zehar eta arratsalde-iluntze partean Boiseko Leku Ona jatetxean egingo den ongietorri afarira bilduko dira, idahotar hiriburuko, Basque Block edo Boise erdiguneko euskal auzo ...

Gehiago irakurri...


Txalo zaparrada, barrea eta malkoak 'El Vasco' filmaren EHko estreinaldian; Argentinako zinemetan 2023an erakutsiko da

2022/10/06

Joseba Usabiaga eta Eduardo Blanco, 'El Vasco' filmaren protagonistak (El Vascoren prentsa) ‘El Vasco’k, Jabi Elortegi bermeotarraren bigarren film luzeak, txalo zaparrada luzea jaso zuen  Donostiako Zinemaldian. Filmak euskal zinemari eskainitako Zinemira saila inauguratu zuen eta publikoak zutik txalotu zuen. Komedia bat izanik, espero izatekoa zen filmak barrea eragitea. Hala ere, Mikel, bere jaioterritik ihesi ustekabean Argentinako herri galdu bateko Euskal Herri txiki batean biziko ...

Gehiago irakurri...


Euskara ikasi nahi Berlinen? Zabalik da Freie Unibertsitateko Etxepare Institutuaren ikastaroetan izena emateko epea

2022/10/06

Aurtengo euskara eta euskal kultura ikastaroen eskaintza Berlingo Freie Unibertsitatean Aste honetatik aurrera eta urriaren 14ra arte zabalik da Etxepare Euskal Institutuak Berlingo Freie Unibertsitatean duen irakurletzan euskara eta euskal kulturari buruz ematen diren klaseetan izen emateko epea. Datorren seihilekoan hiru ikastaro eskainiko dira: A1 mailakoa, astearte eta asteazkenetan 10etatik 12etara, A2 mailakoa astearteetan 14etatik 16etara, eta euskal kulturari buruzko ikastaroa ...

Gehiago irakurri...


'Bizitza eta ohiturak' euskal erakusketa irekiko dute Igandean Trenque Launquengo Rodolfo Campodónico Museoan

2022/10/06

Erakusketak urriaren 21era arte izango ditu zabalik ateak, Trenque Launquengo Euskal Sustraiak bideratua Gizataldeen ospakizunetako programaren baitan, Treunque Lauquengo “Rodolfo Campodónico” Horma-Arte Museoak, Buenos Aires hiriburutik 400 bat kilometrora ipar-mendebaldera dagoen herri honetan euskal erakusketa bat zabaldu behar du datorren igandean, Euskal Herriko kultura hizpide hartzen duena, musika, kirolak, gizarte bizitza, lana eta industria, eta leku historikoak. Bertako Euskal ...

Gehiago irakurri...


Bertan da Macachingo 2022ko Euskal Aste Nazionaleko zati nagusia, hona programa, abisuak, lehen argazkiak

2022/10/05

Macachineko dendariak euren lekuak euskal kolore eta apaingarriz jantzita hartuko dituzte Euskal Asteko partaideak Pandemiak 2020 eta 2022an bertan behera utzi behar izatea ekarri zuen, baina aurten, ibilbide luze eta aldapatsuaren ostean, ahalegin eta engaiamendu irmoa lagun, hemen dago, iritsi da Macachinera (La Pampa)Euskal Aste Nazionala, Argentinako euskal komunitatearen urteko hitzordu nagusia, nonahiko euskaldunak elkarretaratzera eta bat egitera deitzen duen euskal-argentinar topaketa. Eskertzekoa, herriko Euzko ...

Gehiago irakurri...


General Rodríguezeko Eusko Aterpeak 23 urte bete eta kide eta lagunekin ‘erreki’ handi bat partekatuz ospatu zuen

2022/10/05

Mikrofonoa eskuan duela, Raul Taretto, batzordeko lagunekin. Eusko Aterpea Euskal Etxeak 23. urteurrena ospatu zuen bazkari handi bat partekatuz bere egoitza sozialean. Bazkide eta lagun askok hartu zuten parte. eta gertu diren Lujan, Moreno, Pilar, Hurlingham, Mercedes eta José C. Paz herrietako euskal komunitateetako kideak ere gonbidatu eta bertaratu nahi izan zuten irailaren 4ean, bat egiteko euskal etxe rodrigueztarreko urtebetetze ospakizunarekin.

Gehiago irakurri...


Lurretik Lurrera: euskal-Mi'gmaq kontzertua Montrealen Mixel Etxekopar eta Claudine Arhancet, eta Darlene Gijuminag-en eskutik

2022/10/05

Claudine Arhancet, Mikel Etxekopar eta Darlene Gijuminag-ek kontzertua emango dute ostiral eta larunbatean Montreal eta Quebec Hirian hurrenez hurren Etxepare Euskal Institutuaren Saison Quebec-Pays Basque kultur trukerako egitasmoaren barruan, datorren ostiralean, urriaren 7an, Mixel Etxekopar eta Claudine Arhancet xiberotar kantariek eta Mi'gmaq jatorriko Darlene Gijuminag-ek sorkuntza-kontzertu bat emango dute, “Lurreko euskaldunengandik lurreko Mi´gmaq-etara” deitu duten topaketan, hirian garatu den Centre des ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia