euskal diaspora eta kultura
2022/10/17
Euskara ikastea ezinezko helburua dela? Datorren asteazkenean Madrilgo Unibertsitate Complutensean egingo den ekitaldi batek mito hori gezurtatzea hartu du xede, hain zuzen ere unibertsitate bertako ikasle talde bat lagun, tartean ikasturte honetan, duela hilabete pasexe euskara ikasten hasitako ikasleak. Ez ditu seguruenik oraindik EiTBek kontratatuko, baina poema eta kontaketak euskaraz irakurtzeko eta euskal ...2022/10/14
Urriaren 19tik 21era bitartean, “Elkano'22 Historia inguratuz” izeneko Nazioarteko Kongresua egingo dute Donostian. Nazioarteko hainbat aditu eta ikertzailek aztertuko dute zer-nolako partaidetza eta funtzioa izan zuten euskaldunek –zazpi probintzietakoek zein diasporakoek– munduari egindako lehen itzulian eta baita 'Globalizazio Goiztiarra' deitzen den ...2022/10/14
Laugarren emanaldi honetan, larunbat gaueko jardueren irudiak ematen jarraituko dugu. Dantzaldia Club Atlético Macachíngo ‘B. Michelena’ aretoan egin zen eta 23 euskal etxetako dantzariak aurkeztu ziren. Barakaldoko Laguntasuna Kultur Elkarteko dantzariek ere hartu zuten parte ikuskizunean.2022/10/13
Arantzazuko Andre Mariari eskainitako kapera estreinatu dute Mar del Plata hirian, Los Pinares auzoko Juana Gorriti 350 kalean, G. Rejón eta P. Cardiel artean. Inaugurazio meza irailaren 18an egn zen, Mestre apezpikuak emanik, eta Mar del Platako Euskal Etxeko agintari eta bazkideek parte hartu zuten. Denak Bateko dantza talde Beti Alaiko kideek guardia egin zuten eta, elizkizuna amaitzean, plazako ...2022/10/13
Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzak gonbidapena luzatu die 2022ko New Yorkeko Maratoian parte hartu behar duten euskal korrikalariei eta haien senide eta lagunei, Euskadiren Ordezkaritzan bildu, elkar agurtu eta momentu bat partekatzearren. Korrikalariei, propio egindako elastiko bat ere oparituko zaie. Unai Telleria Jauregialzo ordezkariak euskal egoitzan (820 2nd Ave, Suite 13B, ...2022/10/12
Larunbateraino iritsi gara Macachingo Euskal Aste Nazionalaren kronika grafiko honetan. Larunbat goiza bilera tenorea izan zen: EEetako liburuzainen bilera, Macachingo Biblioteka Popularrean egin zen, abesbatzen bilera, Euzko Alkartasunaren Kultura Gelan eta Kooperatiba Aretoan, FEVAko bilera. Ondotik, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzak 'Euskadi, egungo begirada bat eta ...2022/10/12
Euskal kultura berriro bertaratu da Santiagoko San Borja Parkean egin ohi den Folklorearen Nazioarteko Egunaren Ospakizunera. Bertan izan zen 'Hilario Olazaran Txileko Dantza eta Txistu Taldea' bere artea eskaintzen, Txileko Unibertsitateko Antumapu Balletak urtero antolatzen duen hitzordu handi honetan parte hartzen. Pandemiak bi urtez galerazi ondoren, jende asko batu zen eta 36 taldek hartu ...2022/10/11
Euskal Astea ofizialki urriaren 1etik 10era egin da, gauza jakina bada ere lehenengo egunak herri antolatzaile bereko lagunei begira antolatuak direla eta bigarren asteburua dela hiri antolatzailetik kanpoko partaideak biltzen dituena. Hala izan da Macachinen ere, eta urriaren 1ean, larunbata, jauzi eta aretoko dantza tailer bat eskaini zen, baita ondoko egunetan ere 'Euskal arkitektura: baserriak' ...2022/10/11
Joseba Gotzon kantari portugaletetarrak Argentinara egiten duen bere hamabigarren bidaia eta itzulia hasiko du datorren astean, hasi ere Las Flores herrian eskainiko duen kontzertuarekin, ondoko egunetan Olavarria, Azul, Santa Fe, Paraná eta Buenos Aires Hiriko agertokiak bisitaturik. Bidaia atzeratu behar izan du azkeneko bi urteetan pandemia dela-eta mugitzeko ezarri ziren ...2022/10/11
Necocheako Euzko Etxeak 2022ko bere Urteko Ohiko Batzarreko eta zuzendaritza batzordea berritzeko egindako hauteskundeen berri eman du. Bilkura abuztuaren 30ean egin zen euskal elkarte necocheatarraren egoitza sozialean. Hauek dira zuzendaritza batzorde berritua osatzen duten pertsona eta karguak, buru direla, orain artean bezala, Kiti Zubillaga, lehendakari, eta Arantxa Zubillaga, lehendakariorde. Izenak ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus