euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Chubut Iparrekialdeko Euskal Etxeak festa eta zabalkundea bildu zituen saio batekin ospatu zuen Trelew-en 'Gau Beltza'

2022/11/03

Aretoaren ikuspegia, Ignacio Esquiroz Gau Beltzari buruz eskainitako hitzaldia ematen ari zela Azken egunotan, Domusantu —Santu guztien Egun— bezperan 'Gau Beltza'ospatzearekin Chubut Iparrekialdeko Euskal Etxeak data berezi bat gehitu dio urteko bere jarduera-egutegiari. Deialdiarekin, antolatzaileek, euskal etxeetan gutxitan ospatzen diren efemerideetako bat berreskuratu nahi izan dutela aitortu dio EuskalKultura.eus-i bertako lehendakari Natalia Suarez Caminoak.

Gehiago irakurri...


Goya herri argentinarreko euskal gizataldea partaide heldu den asteburuan Etorkinen X. Jai Probintzialeko saioetan

2022/11/02

Brisa Pérez López, Corrienteseko Goya hiriko 10. Etorkinen Jai Probintzialaren Erreginarako hautagaia Corrientes probintzia argentinarreko Goya herriak datorren asteburuan ospatuko du Etorkinen X. Jai Probintziala. Hamabost gizataldek hartuko dute parte, ororen buru erroei eta herria osatu zuten arbaso eta aurrekoekiko festa bidezko omenaldia den jai handi honetan. Euskal komunitatearen kasuan, Brisa Pérez López gaztea hautatu urrian euskal gizataldeko erregina, eta datorren larunbatean ...

Gehiago irakurri...


Concordiako Ibaiko Izarra Euskal Etxeak 40 urte bete ditu eta poz handiz eta etxekideei omenaldiak eginez ospatu du

2022/11/01

Concordiako Ibaiko Izarraren bazkideek dantzan ospatu zuten 40.urteurrena Concordiako Euskal Gizataldeak taberna batekin ospatu ditu elkartearen lehenengo lau hamarkadak. Musika, dantza eta omenaldiak ez ziren falta izan bazkide eta lagunak ospakizunean elkartzerakoan, urriaren 21ean. “Festa ederra izan zen, pandemiagatik eta beste arrazoi batzuengatik aspaldiko partez elkar ikusi gabeko jendea bildu baikenuen, afariaz, dantzaz eta elkarrekin egoteaz gozatzeko aitzakia ezin ...

Gehiago irakurri...


Arrakasta handiz itzuli da larunbatean Trenque Lauquen-era Euskal Sustraiak EEa antolatzaile duen Urdaiazpikoaren Festa

2022/10/31

Trenque Launquen-go Euskal Sustraiak Euskal Etxeak antolatutako 12. Urdaiazpikoren Afariaren bista orokorra Zeharo arrakastatsua izan da. Edizioa antolatzen hasi zirenean, euskal etxe egoitzan bertan egiteko pandemia ondorengo bilera xume bat izango zela pentsa zezaketen batzuk, baina bazkide eta hurbilekoen banan-banango eskariz, 250 lagunetik goragoko festa bihurtu zen. Ondorioz, lekua Barrio Alegre Klubaren instalazioetara aldatu eta Trenque Lauquengo XII. Urdaiazpikoaren Festa bertako herritarren eta ondoko 30 de ...

Gehiago irakurri...


Jarduera berriak Mendozako Denak Bat Euskal Etxean: 'Gure Kanta' Abesbatza eta Lukainka tailerra

2022/10/29

"Lukainka eta lukainka berri" tailerraren irudi promozionala Datorren larunbatean, azaroak 5, Mendozako Denak Batek arbasoen txerri estekiei buruzko tailer teoriko-praktikoa eskeiniko du "Lukainka eta Lukainka berria" izenpean. Jarduerak lau orduko iraupena izango du eta munduko txistorraren familiako ekoizpenen zale eta euskal etxeko lagun handia den Diego Cornejok gidatuko du. Tailerraren ostean, parte hartutakoak bazkari batera bilduko dira, ...

Gehiago irakurri...


Badator Euskaraldiaren 3. edizioa, baita Diasporan ere: "Ahobizi" edo "Belarriprest" izango zara aurten?

2022/10/28

Norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez), parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera dago ariguneetan Euskaraldia euskararen erabilera areagotzea helburu duen ekimena da. Euskaldunak izanik, inertziari edo laguntzen ez duen giroari aurre egin behar diotenen artean; eta baita ere euskara ulertuta mintzatzera ausartzen ez direnen edo apenas hitz batzuk jakinda euren ahalegin edo aldeko jarrerarekin parte hartu nahi dutenen artean. Proposamena ariketa sozial bat da, euskara ulertzen duten hiztunen artekoa, ...

Gehiago irakurri...


Zuzenean segitu nahi duzu online Bernardo Atxagak gaur Mexikotik emango duen hitzaldia? 'Zergatik maitatu hizkuntza bat?'

2022/10/28

Seguru gogoeta eta lekukotasun interesgarriak emango dituela gaur Bernardo Atxagak Gualajaratik ekainiko duen hitzaldian Bernardo Atxaga idazleak hitzaldia emango du gaur Guadalajaran, Mexikon, eta online segitu ahal izango da. Izenburua, 'Por qué amar una lengua, zergatik maitatu hizkuntza bat. 'Guadalajara Liburuaren Munduko Hiriburua' programaren eta Jesuiten Guadalajarako Unibertsitatea den ITESOren 'Kulturaren Unibertsitate Jaialdia'ren barruan egingo da. Zuzenean emango dute Youtubez, ...

Gehiago irakurri...


Euskal Diaspora graduondoko lehen lana defenditu zuen atzo Kepa Zelaiak, bigarrena gaur Dennis Sorondok: ikusi online

2022/10/27

Urriaren 26an egin du online bere Euskal Diaspora graduondo lanaren defentsa Kepa Zelaia oñatiarrak Aurreko ikasturtean Euskal Herriko Unibertsitateak, Eusko Jaurlaritza lankide, estreinatu zuen Euskal Diaspora graduondoak emandako lehenengo amaierako ikerlana defenditu zuen atzo online Kepa Zelaiak Oñatitik "Euskal diaspora eta komunikabideen bilakaera Argentinan" izenburupean. Bigarrena gaur bertan defendituko du Dennis Sorondok Irlandatik "(Re)articulando la Comunidad Vasca ...

Gehiago irakurri...


Córdobako Gerora elkartea aurrez-aurrekotasunera itzuliko, musika & dantza uztartuko dituen ikastaro batekin azaroan

2022/10/27

Cordobako Gerora euskal kultur elkarteak ‘Soinez soin’ izeneko mikroikastaroa eskainiko die azaroan Euskal Herriko musika eta dantzara hurbildu nahi duten interesatuei. Saioak datorren hilabeteko lau larunbatetan egingo dira eta jarduera presentziala izango dute, elkarteak hiriko Laprida 266 helbidean duen egoitzan. Hasiberriei zuzenduta dago bereziki, ez baita aldez aurretiko ...

Gehiago irakurri...


Boise eta San Frantziskoko euskal 'Omenaldi' meza datorren asteburuan urtean hildakoak gogoan, SFOkoa online

2022/10/26

Omenaldi meza zuzenean zabalduko dute Youtubez San Frantziskoko Gure Euskal Etxetik, aita Antton Egiguren eta aita Renee Iturbe meza emaile Datorren asteko asteartea [jai Hego Euskal Herrian]  Domusantu, Omiasaindu edo Santu Guztien Eguna denez —izen desberdinak hartzen ditu euskaraz—, euskal diasporan barrena bat baino gehiago izango dira aukera, urtean zehar euskal komunitatean hil direnen aldeko oroitzapen meza antolatzeko baliatuko duten euskal etxe eta elkarteak. Estatu Batuetan, hala egingo dute, ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia