euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

‘Zazpiak Bat' partaide abiatuko dira asteburuan Rosarion 38. Gizataldeen Jaia eta Hizkuntza & Nazioen Topaketa

2022/11/10

Rosarioko Zazpirak Bateko standaren kokapena Gizataldeen Jai Nazionalean Hamasei urte ondoren, Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeak Gizataldeen Jaian parte hartuko du berriro. Stand bat eta agertokia montatuko dute eta ekitaldi ugari eskainiko dituzte. Hamar eguneko festa izango da, azaroaren 11tik 20ra, eta baita lan handia ere Rosarioko euskal etxeko taldearentzat. 38. Gizataldeen Topaketa eta Jai Nazionala Banderako Parke Nazionalean egingo da eta milioi bat lagun baino gehiago ...

Gehiago irakurri...


Pozez eta ilusioz gainezka elkartu ziren ume eta helduak joan den larunbatean Llavallolen FEVAren 23. Ume topaketan

2022/11/09

FEVAren 23. Umeen Topaketako partaideak ikurrinaren puzzlea osatzen  12 urte arteko 350 haur, Argentina osoko euskal etxeetakoak eta Euskal Echea ikastetxekoak, elkartu ziren joan den larunbatean Llavallolen FEVAK antolatutako 23. Ume Topaketan. Askok ehunka kilometro egin behar izan zituzten egun bakar batean, jolasteko, dantzatzeko eta euren pareko umeekin aritzeko, goizetik arratsaldera. Umeekin batera, jardunaldiak 150 heldu eta neraberen ezinbesteko laguntza bildu zuen ...

Gehiago irakurri...


Radio Euzkadiren ezkutupeko abentura venezuelarra kontatzen du Koldo Anasagastiren “Clandestina” eleberriak

2022/11/09

"Clandestina", Koldo Anasagastiren nobela berria, Circulo Rojo argitaletxeak kaleratuta 1965 eta 1977 urteen artean Radio Euzkadiren estazio klandestinoa aireratu zen Venezuelatik. "Frankismoaren gezurrei aurre egiteko eta erregimenak kontatu nahi ez zuen guztiari ahotsa jartzeko", EGIko (Euzko Gaztedi Interior) gazte talde batek, Jokin Inza zuzendari, bi transmisore, ekipo elektrogeno bat eta antena erraldoi bat instalatu zituzten Caracasetik hirurogei kilometrora, oihanean. ...

Gehiago irakurri...


La Platako Euzko Etxean izango da datorren larunbatean Argentinako Gizatalde Liburutegietako 10. Topaketa

2022/11/08

 10. Gizataldeen Liburutegien Topaketaren irudi informatibo eta promozionlala Larunbat honetan, azaroaren 12an, Argentinako Gizataldeen Liburutegien Topaketaren hamargarren edizioa egingo dute La Platan, hiriburu buenosairestarreko Euzko Etxean. Oraingo hau aurrez aurrekoa izango da, 2020ekoa birtuala izan ostean, eta 2021ekoa bertan behera utzi behar izan ondoren, biak pandemiaren karietara. Baina konpromisoak segitzen du, bada hamarkada luze bat lanean dabiltzala ...

Gehiago irakurri...


NABOk Bizi Emankorra saria eskuratu zion Boisen Miren Artiach-i, Todor Azurtzak bertsoz edertuta (ikus bideoa)

2022/11/08

Boiseko EEan 2021 NABO Bizi Emankorra saria Miren Artiachi, NABO lehendakari Philipe Acheritogaray-ren eskutik joan den larunbatean NABOko lehendakari Philippe Acheritogaray-k Bizi Emankorra saria eskuratu zion joan den larunbatean Boisen Miren Artiach bertako ekile euskaldunari, eta Todor Azurtzak bertsotan lagundu eta azpimarratu zuen. Ekitaldia, hiriko euskal etxean egin zen, federazioko zuzendaritza eta delegatuak partaide, Euzkaldunak-en urteroko mortzilla afariarekin bat. Gogoratu, Bizi Emankorra NABOk ematen duen ohorerik handiena dela, ...

Gehiago irakurri...


Egoitza berrituta, Maipuko Anaitasuna Euskal Etxeak datorren asteburuan egingo du Urteroko bere Festa Handia

2022/11/07

Bihotzetik taldeak 2022ko EH Ospagain eskainitako kontzertuaren irudia Datorren larunbatean, azaroaren 12an, Anaitasunak bere urteroko jaia ospatuko du, Maipuko Euskal Etxeak urte osoan zehar hainbat arlotan egindako lanaren erakusgarri. Hau bereziki hunkigarria izango da, ia hiru urteko birtualtasunaren ondoren, berriz elkartzeko festa handia izango baita. “Festa polit, atsegin eta jendetsua eskaini nahi diegu Anaitasunako bazkide, lagunei eta familia osoari. Dena ...

Gehiago irakurri...


Homedalen Neguko Bilera egin ostean, NABOk Bizi Emankorra saria eskuratuko dio gaur Boisen Miren Artiach-i

2022/11/05

Miren Artiach Boiseko Euzkaldunak-ek "Legacy Award" zionean 2018an, alboan Tyler Smith lehendakaria eta Jose Mari senarra zituela NABO Ipar Amerikako Euskal Elkarteen Federazioko lehendakari Philippe Acheritogaray-k Bizi Emankorra saria eskuratuko dio gaur Miren Artiach-i haren jaioterri Boisen. NABOk bizitza oso bateko euskal kultura eta euskal komunitatearen aldeko lana gailentzeko duen sari hau 2021eko edizioan egotzi zion Miren Artiach-i, eta gaur federazioak Homedalen egingo duen bileraren ondotik emango dio, ...

Gehiago irakurri...


EAS-EZE 2023: Euskal arte garaikidea nazioartekotzeko programa Euskaditik Argentinara diziplinaz irekia

2022/11/04

Datorren astelehen gauerdian bukatuko da EAS-EZE 2023 deialdian izena emateko epea Azkeneko egunak Euskal Autonomia Erkidegoan bizi eta lan egiten duten artistei, diziplina mugarik gabe, eskainitako programa honetan parte hartzeko. Eskatzaileek prestakuntza eta/edo ibilbide artistiko egiaztatua eduki beharko dute. Deialdiaren ebazpenaren datatik hasi eta Argentinara bidaiatu arteko denbora-tartean burutu beharko dute, Donostian, Bitamine Faktoriaren egoitzan gauzatzeko aukerarekin, hala ...

Gehiago irakurri...


Lehendakaris Muertos talde nafarrak bira hasiko du gaur Medellinen, Kolonbia, Ekuador, Txile eta Argentinan barrena

2022/11/04

Iruñeko Lehendakaris Muertos punk taldeak Medellín, Bogotá, Quito, Santiago eta Buenos Aires-en joko du 2022 bira latinoamerikarrean Latinoamerikan dituen zaleak bisitatuko ditu Iruñean sortutako punk talde nafarrak gaur Medellinen hasi eta azaroaren 12an Buenos Airesen bukatu duen bost kontzertuko biran, Kolonbia, Ekuador, Txile eta Argentinako agertokietan barrena. Kontzertu horietako hirutan, Bogota, Quito eta Buenos Airesen, Ska-p ska punk taldea izango du lagun eta 30.000 lagunen aurrean arituko da. Lehendakaris ...

Gehiago irakurri...


Buztingintzaren balioa aldarrikatu dute La Platan, Mariana Demichelik euskal zeramikaz emandako tailerraren baitan

2022/11/04

Mariana Demicheli Uribeondo, La Platako Unibertsitate Nazionaleko Etxepare Euskal Institutuko irakurletzak antolatutako klasean Hogeita hamar bat lagunek hartu zuten parte joan den asteartean La Platako Unibertsitate Nazionalean Mariana Demicheli Uribeondo buztingile eta Amalur proiektuko kideak eskaini zuen euskal zeramika klasean. Jardunaldia Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Euskal Kultura Irakurletzaren baitan egin zen eta teoriko-praktikoa izan zen, izan ere saioaren amaieran bildutakoak pieza txiki ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia