euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Amale Artetxe Katedra: Aitzpea Leizaola antropologoak EHko muga, memoria eta erritualak aztertuko ditu Buenos Airesen

2022/11/16

Aitzpea Leizaola Egaña antropologo donostiarra izango da 2022ko Amale Artetxe katedraduna Buenos Airesen Zabalik du izena emateko epea. IMHICIHU-CONICETen eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko 'Amale Artetxe' Euskal Kultura Katedraren 2022ko edizioaren baitan, Aitzpea Leizaola Egaña euskal antropologoak egonaldia egingo du azaro azkenean hasita Buenos Airesen, zenbait jarduera akademiko garatzea helburu. Gogora dezagun Katedra hau 2019an abiatu zutela Buenos Airesen CONICETeko ...

Gehiago irakurri...


Kirmen Uribek AEBko hainbat hiritan aurkeztuko du 'Bilbao-New York-Bilbao'ren ingelesezko edizioa: bihar Renon

2022/11/15

Kirmen Uribe New Yorken Bilbao-New York-Bilbao nobela aurkezten 'Bilbao-New York-Bilbao' bere eleberriaren edizio estatubatuarra aurkeztuko du Kirmen Uribek AEBan barrena. Egun bizileku duen New York hiriko Lincoln Centerren eta Brooklyngo Liburutegiko International Writers Series-en aurkeztu eta gero, idazle ondarroarrak Estatu Batuetako beste hainbat hiritan jendaurretuko du. Uriberen aurreko beste poema eta lan asko bezala, liburua Elizabeth ...

Gehiago irakurri...


Ia berrehun lagun bertaratu ziren Chacabucoko Euskal Tabernara: talde-lana, gastronomia, musika eta dantza

2022/11/15

Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxeko 'Alaia' dantza taldea dantzari Guillermo Larregui EEko Euskal Taberna ekitaldian Ia berrehun lagun bildu ziren joan den larunbatean, azaroaren 12, Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxeak antolatutako Tabernan. Gaueko bederatzietan hasi eta goizaldeko hirurak arte luzatu zen jaia. Dantza eta musika ikuskizun ugari eta euskal zein argentinar plater tipikoen menu bariatua eskaini zuten. Hitzorduak agerian utzi zuen beste behin euskal elkarteak egiten duen lan ederra bidea emanez ...

Gehiago irakurri...


Mexikoko Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen urteroko kongresua ostegunean, azaroaren 17an: online segi dezakezu

2022/11/14

Mexikoko Euskalerriaren Adiskideen Elkartea ostegunean bilduko da elkartearen eta Mexikoren arteko 250 urteko harremana ospatuz Izenburu duela 'La Real Sociedad Bascongada y México, un hermanamiento de 250 años' (Euskalerriaren Adiskideen Elkartea eta Mexiko, 250 urteko ahaidetza), ostegun honetan, azaroaren 17an, egingo du hiriburu mexikarrean bere urteroko kongresua Mexikoko Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak (SBAPM). Hitzordua Vizcaínas ikasketetxeko José María Basagoiti ...

Gehiago irakurri...


Chubut Iparrekialdeko Euskal Etxeak Sara Pagola Euskadiren Argentina-Mercosurreko ordezkariaren bisita jaso zuen

2022/11/14

Ezk eskuin: Euskal Etxeko Zuzendarita Batzordeko kideak, Juan Emilio Arbeletche, Salvador Bonachea, Natalia Suarez Caminoa, Maite Caracotche, Euskadiko Ordezkari Sara Pagola, Milagros Ibarbia, Gastón Mendieta, Hugo Derin, Ignacio Esquiroz. Joan den ostegunean, azaroaren 10ean, Sara Pagolak, Euskadiren Argentina-Mercosurreko ordezkariak, bisita egin zuen Trelew-era. Ordezkariak, Mariana Satostegui Euskadiren Ordezkaritzako arduradun instituzionalarekin batera, hainbat jarduera egin zituen, besteak beste, bertako ‘Concejo Deliberante’-ari eta Chubuteko Iparrekialdeko Euskal Etxeari bisita, baita bilerak ere euskal diasporako kideekin ...

Gehiago irakurri...


Euskal Zinema Zikloaren 4. edizioa eskainiko dute asteburu honetan Tandilgo INCAA UNICEN Aretoan, EEa lankide

2022/11/11

Tandilgo Euskal Etxeak eta INCAA UNICENek antolatutako 4. Euskal Zine Zikloaren irudi promozionalak Tandilgo eta inguruko euskaltzale eta zinemazaleek aukera izango dute datorren asteburuan euskal zinemaz pantaila handian eta euskaraz gozatzeko. Pandemiak eragindako etenaldiaren ondoren, Euskal Zine Ziklo dator berriz ere Gure Etxea Euskal Etxea eta INCAA UNICEN Gunea lankide. Zikloaren laugarren edizioa izango da eta aurtengorako aukeratutako filmak Lara Izagirre Garizurietak zuzendutako ...

Gehiago irakurri...


Euskal Asteko edo zure EEko ekitaldiren bateko argazki politak dituzula? Azken Egunak Azulgo EEaren lehiaketarako

2022/11/11

Azaroaren 16a —datorren asteko asteazkena— da azken epea Azulgo Gure Txokoak euskal diaspora bere orokorrean gai harturik antolatutako argazki lehiaketara aurkezteko. Irudien gaia paisaia bat, landakoa edo hirikoa, elementu bat, konposizio bat edo erretratua ere izan daiteke. Alegia, euskaltasunarekin zerikusia duen zernahi, koloretan nahiz zuri-beltzean, beti ere duela gutxi egindakoa. Komunitate osoari ...

Gehiago irakurri...


Euskal Diasporaren Artxiboak ibilbide presentzial edo birtuala egitera gonbidatzen zaitu azaroaren 15ean: ba al zatoz?

2022/11/10

Diasporarekin zerikusia daukaten objektuak Euskal Diasporaren Artxibora ekartzeko kanpaina bat Aukera ederra azaroaren 15ean —datorren asteartean— Euskal Diasporaren Artxiboa bisitatu nahi dutenek bisita gidatu baten bidez online egiteko; edo Bilbon egoterik daukatenek, bisita hori fisikoki gauzatzeko. Luxuzko gidariekin, gainera: Borja Aginagalde, Gorka Alvarez eta Violeta Rodríguez Apreza. Eguna, esan bezala, azaroaren 15ean; ordua: 16:00etan, EHko ordua, ...

Gehiago irakurri...


‘Zazpiak Bat' partaide abiatuko dira asteburuan Rosarion 38. Gizataldeen Jaia eta Hizkuntza & Nazioen Topaketa

2022/11/10

Rosarioko Zazpirak Bateko standaren kokapena Gizataldeen Jai Nazionalean Hamasei urte ondoren, Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeak Gizataldeen Jaian parte hartuko du berriro. Stand bat eta agertokia montatuko dute eta ekitaldi ugari eskainiko dituzte. Hamar eguneko festa izango da, azaroaren 11tik 20ra, eta baita lan handia ere Rosarioko euskal etxeko taldearentzat. 38. Gizataldeen Topaketa eta Jai Nazionala Banderako Parke Nazionalean egingo da eta milioi bat lagun baino gehiago ...

Gehiago irakurri...


Pozez eta ilusioz gainezka elkartu ziren ume eta helduak joan den larunbatean Llavallolen FEVAren 23. Ume topaketan

2022/11/09

FEVAren 23. Umeen Topaketako partaideak ikurrinaren puzzlea osatzen  12 urte arteko 350 haur, Argentina osoko euskal etxeetakoak eta Euskal Echea ikastetxekoak, elkartu ziren joan den larunbatean Llavallolen FEVAK antolatutako 23. Ume Topaketan. Askok ehunka kilometro egin behar izan zituzten egun bakar batean, jolasteko, dantzatzeko eta euren pareko umeekin aritzeko, goizetik arratsaldera. Umeekin batera, jardunaldiak 150 heldu eta neraberen ezinbesteko laguntza bildu zuen ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia