2024/12/31

Euskaraldia delako ariketa soziolinguistikoa bere laugarren ediziora iritsiko da 2025ean, "Elkar mugituz egingo dugu" lelopean. Ekimena nobedade batzuekin dator, tartean data aldaketa. Izan ere aurreko hiru edizioak azaroaren amaieran-abenduaren hasieran egin ziren, Euskararen Eguneko ospakizunekin bat eginez. 2025eko edizioa, berriz, Ipar Hemisferioko udaberrian izango da, maiatzaren 15etik 25era, ...
Gehiago irakurri...
2024/12/30
Euskal Herriko, Diasporako edo beste edonongo euskal egileen poemek osatzen dute urtero "Hatsaren Poesia" liburua. 2025ekoak, liburu-bildumaren 27. zenbakia egingo du. Antolatzaileen aldetik, Ainara Maia Urrotzek gogora arazi dio EuskalKultura.eus-i oraingoan ere euskal egile saldoa espero dutela partaide, eta Diasporako lanak ere ongi-etorriak direla. Sar-hitza Joxe Luix Agirretxek ...
Gehiago irakurri...
2024/12/30

Programa berezia burutu du joan den asteburuan Azulgo Gure Txokoak bere 31. urteurrena ospatzearren. Euskal Etxeak "Enrique Squirru" Museo Etnografikoan larunbatean, abenduaren 28an, biltzeko gonbitea luzatu zien bazkide eta lagunei. Bertan Gure Txokoa lankide, Azulgo Agronomia Fakultateko Hedapen Proiektuak gauzatutako "El legado vasco" argitalpena aurkezteko ekitaldia egin zen, ale ...
Gehiago irakurri...
2024/12/30

Boiseko herritarrak, prebisioen arabera berrogeitamar mila partaide bilduko dituen Jaialdi 2025 bertako euskal festa erraldoirako prestakizunetan ari diren honetan —gogora dezagun uztailaren 29tik abuztuaren 3ra egingo dela– Idahoko hiriburuko euskal gizataldeak, eta bereziki bertako realzaleek, eten txiki bat egin zuten azaro hondarrean urrats garrantzitsu bat ematearren futbol alorrean, ...
Gehiago irakurri...
2024/12/27

Ez da honakoa normalean ematen dugun berri modukoa eta ez gara izaten du berbidaltze eta mundu osoak partekatzen dituen irudien sobera zale, baina egun berezi hauetan gaude, asko oporretan eta ospakizun giroan daudela, bozkarioa, alaitasuna, euskal etxeetako ikastaroen eta ikasturte amaiera garaia, ilusioa azaleratu ohi den tenore batean eta ez zaigu gaizki iruditu bideo honi lekutxo bat egitea, azken finean ...
Gehiago irakurri...
2024/12/27

Hiruhilabatero irakurleekin daukan hitzordua betez, kalean da dagoeneko, 2024ko abenduari dagokion aurtengo bere laugarren eta azkeneko edizioan, La Platako Euzko Etxeak plazaratzen duen 'Eguzkia' aldizkaria; egun gutxi barru lagunduko dio, gainera, abenduro atera ohi duen gehigarriak (erne oso egun gutxi barru aterako da-eta). 2024a oso urte berezia izan da aldizkariarentzat eta Euzko Etxearentzat, ...
Gehiago irakurri...
2024/12/27

Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxeko Aretoa izan da beste urte batez Chivilcoyko SADE Idazleen Elkarte Argentinarrak 2024ko ekitaldiei amaiera emateko aukeratutako tokia. Joan den asteko ostegunean, abenduaren 19an, SADEko kideak bildu ziren topa egin eta urteroko antologia aurkeztearren eta sariak emateko "Antigoaleko autoak" argazki-lehiaketako irabazleei, eta ...
Gehiago irakurri...
2024/12/26

Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxeak ezin hobeki eman zion azken agurra urte zaharrari: etorkizunaren alde apustu eginez eta euskal etxeko gazteenei gogotsu eskainiz urteko azken ahaleginak. Izan ere, udaleku bat antolatu zuten Etxeko txikientzat, eta 5 eta 12 urte bitarteko 30 haur, pilotari gazte eta dantza tailerreko kide bildu zituen partaide joan den asteburuan, 'udaleku' labur ...
Gehiago irakurri...
2024/12/26

Plazaratu berri berria du Argentinan jaiotako Dani Scott idazle eta musikari euskaldunak bere hamabigarren liburua. Bere aurreko liburuek bezala, ‘Herriaren bihotza’ izenburua daraman honek euskarazko testuak biltzen ditu gehien, duela urte batzuk euskara bihurtu baita berarentzat bizitzeko eta barruan daramana kanporatzeko hizkuntza eta tresna.
Gehiago irakurri...
2024/12/26

Boiseko Ikastola irakasle bila ari da 2025-2026 ikasturterako. Interesa badaukazu edo interesa izan dezakeen inor ezagutzen duzu, garaiz zabiltza(te), azken epea abenduaren 31eraino luzatu baita, bertako arratsaldeko 5etan (MST). Proposamena eskolaurreko 3 eta 5 urte arteko haurrekin jarduteko da, Euskal Herriko Nubaris kurrikuluma jarraituta, 2025eko uztailean hasi eta 2026ko abuzturaino.
Gehiago irakurri...