2025/04/14

Zabalik da epea Reno Nevadako Unibertsitatean, Etxepare Euskal Institutuak eta 'Nevada System of Higher Education'ek sustaturik, 2025 urteko ekitaldirako Jon Bilbao Katedrarako ikertzaile gonbidatua hautatzeko deialdia. Aurtengoan, Euskal Diaspora gaiari buruzko ikerketak Jorge Oteiza, Bixente Larrea edo Remigio Mendiburu artisten bizitza eta lana beharko du hartu abiapuntu, UNR (University of Nevada, ...
Gehiago irakurri...
2025/04/14

Joan den larunbatean, apirilaren 12an, Buenos Aireseko Laurak Bat Euskal Etxea gertaleku, FEVAren Ohiko Batzar Nagusia burutu zen. Memoria eta 2024ko ekitaldiko balantzea onartu ondoren, erakundearen Zuzendaritza Batzordeko agintaritza karguen erdia bozkatu zen, izenetan, ordea, aldaketarik gabe. Batzarraren amaieran, Euskadiren ordezkari Sara Pagola bertaratu zen eta egungo eta etorkizuneko ...
Gehiago irakurri...
2025/04/11

Ikasturte berrian zehar eskainiko dituen tailerrak –tartean euskara, abesbatza, dantza eta musika (txistu eta danbolina)– abiarazi ditu dagoeneko 'Txileko Euskal Gizataldea' EEak. Eta ez hori bakarrik: ikasturtearekin batera ospakizunak ere hasi ditu Santiagoko Las Condesko Estadio Español-en egoitza duen euskal etxeak. Martxoaren 29an, esaterako, 'Hispano Palooza' Kolektibitate ...
Gehiago irakurri...
2025/04/11

Ez da sekula hain egokia izan lunfardoko pibe (mutila) hitza erabiltzea, Espainiako Movistar+ plataformako ‘Informe+’ programak ekoiztutako Iker Muniaini buruzko dokumentalaren izenburuan bezala. Izan ere, lunfardoa bezain porteñoa da Athletic-eko kapitain ohi den aurrelari nafarra 2024ko irailean fitxatu zuen Almagroko San Lorenzo Futbol Taldea. Dokumentalak, Muniainek San ...
Gehiago irakurri...
2025/04/10

Artikulu hau idaztean hogeita hamar bat dira Euskal Herria Batera herri ekimenak 2025eko Aberri Eguna ospatzeko dei bateratuarekin bat egin duten Diaspora osoko euskal etxe eta elkarteak. Aberri Eguna berez apirilaren 20an izango da, datorren asteko igandean, baina EHBateraren deia, indar politiko eta sozialek egun horretarako antolatutako ekitaldiei enbarazu ez egitearren, aldiz, haien deien osagarri ...
Gehiago irakurri...
2025/04/10

Hainbat euskal etxetako ordezkariak lagun eta egitarau arrakastatsuarekin ospatu da joan del larunbatean Cañuelasen 2025eko Aberri Eguna. Laster 65 urte beteko dituen Denak Bat Euskal Etxeak deituta, festa handia izan zen. Urteroko ohiko Dantzari Topaketaz gain, programak jarduera asko eskaini zituen. Mus txapelketa, pilota erakustaldia, kalejira, danborrada, abesbatzaren emanaldia, artisautza erakustaldia, ...
Gehiago irakurri...
2025/04/09

1913an sortua, Euzko Etxea of New York (EENY) du izena Estatu Batuetako euskal etxeetan zaharrena denak eta Aberri Eguna izan du tradizionalki bere urteko ospakizun kuttunena. Baita aurten ere, eta egina die deia bere bazkideei eta hirian egon daitezkeen euskaldunei eta euskaldunen lagunei, datorren asteko igandean, apirilaren 20an, bere egoitzara bil daitezen, eguna festa giro euskaltzalean ospatzera, edizio ...
Gehiago irakurri...
2025/04/09

Apirilaren 10etik 14ra egingo da aurten Uruguaiko Salto hirian bertako "Saltoko Euskaldunen Taldea" euskal etxea antolatzaile duen ekitaldia. ‘Harriague Astea’ euskal gizatalde saltotarrak Pascual Harriague aitzindari hazpandarraren gorazarre urtero egiten duen kultura ekitaldia da, izan ere Harriague izan baitzen XIX. mendearen amaieran Tannat mahats-mota Uruguaira ekarri eta herrialdeko ikur ...
Gehiago irakurri...
2025/04/08

Gogoangarria izan da La Pampako hiriburuko Zelaiko Euskal Etxearen partaidetza 2025eko Gizataldeen Jaian. Ekitaldiaren bosgarren edizioan, duela ehun urte immigranteek Santa Rosan sortutako Nekazaritza eta Abeltzaintza Elkartearen orubean ospatu da, leku honetan bigarrenez. Joan den larunbatean eta igandean, apirilaren 5 eta 6an, hamar bat gizatalde bildu ziren bertan, ikuskizun, gastronomia on eta ...
Gehiago irakurri...
2025/04/08

Aberriarekiko eguna Argentinan. Hego Atlantikoko gatazkatik 43garrenez etaurtero bezala, apirilaren 2an, joan den asteazkenean, Malvinetako Gerrako Beteranoen eta Erorien Eguna ospatu zen. Herrialde osoan zehar ekitaldi ugari egin ziren Argentinak lehian dituen uharteen gaineko subiranotasuna aldarrikatzeko, omenaldia eginez gatazkan hil zirenak eta gerrak kaltetutakoak gogoan. Hainbat euskal etxe argentinarrek ...
Gehiago irakurri...