2025/04/09

1913an sortua, Euzko Etxea of New York (EENY) du izena Estatu Batuetako euskal etxeetan zaharrena denak eta Aberri Eguna izan du tradizionalki bere urteko ospakizun kuttunena. Baita aurten ere, eta egina die deia bere bazkideei eta hirian egon daitezkeen euskaldunei eta euskaldunen lagunei, datorren asteko igandean, apirilaren 20an, bere egoitzara bil daitezen, eguna festa giro euskaltzalean ospatzera, edizio ...
Gehiago irakurri...
2025/04/09

Apirilaren 10etik 14ra egingo da aurten Uruguaiko Salto hirian bertako "Saltoko Euskaldunen Taldea" euskal etxea antolatzaile duen ekitaldia. ‘Harriague Astea’ euskal gizatalde saltotarrak Pascual Harriague aitzindari hazpandarraren gorazarre urtero egiten duen kultura ekitaldia da, izan ere Harriague izan baitzen XIX. mendearen amaieran Tannat mahats-mota Uruguaira ekarri eta herrialdeko ikur ...
Gehiago irakurri...
2025/04/08

Gogoangarria izan da La Pampako hiriburuko Zelaiko Euskal Etxearen partaidetza 2025eko Gizataldeen Jaian. Ekitaldiaren bosgarren edizioan, duela ehun urte immigranteek Santa Rosan sortutako Nekazaritza eta Abeltzaintza Elkartearen orubean ospatu da, leku honetan bigarrenez. Joan den larunbatean eta igandean, apirilaren 5 eta 6an, hamar bat gizatalde bildu ziren bertan, ikuskizun, gastronomia on eta ...
Gehiago irakurri...
2025/04/08

Aberriarekiko eguna Argentinan. Hego Atlantikoko gatazkatik 43garrenez etaurtero bezala, apirilaren 2an, joan den asteazkenean, Malvinetako Gerrako Beteranoen eta Erorien Eguna ospatu zen. Herrialde osoan zehar ekitaldi ugari egin ziren Argentinak lehian dituen uharteen gaineko subiranotasuna aldarrikatzeko, omenaldia eginez gatazkan hil zirenak eta gerrak kaltetutakoak gogoan. Hainbat euskal etxe argentinarrek ...
Gehiago irakurri...
2025/04/07

Hutsune nabaria sumatuko dute Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeko ‘Palabra de Vasco’ (Euskaldun Hitza) irratsaioko entzuleek. Izan ere, azken hogei urtettik gora saioko gidari izandako Luis Maria Barrandeguyren bat-bateko heriotzak —abenduan zendu zen Zazpirak Bat Euskal Etxeko lehendakari ere izan zen Barrandeguy— kolpatu egin zuen tartea. Euskal Etxeak, ordea, babesa eman eta segitzeko ...
Gehiago irakurri...
2025/04/07

Hiriburu uruguaitarreko Euskaro Euskal Etxeak bere logo instituzional berria aurkeztu zuen ostegunean eta ekitaldi berean elkarteak oroitzapen eta gorazarre berezia eskaini nahi izan zion Baldomero Anso-ri. Orbara-n jaiotako aetza Baldomero Anso martxoaren 7an hil da 95 urte zituela eta bazkide prestu izatearekin batera, hamardakatan eta zendu arte elkarteko soinu-jotzaile emana izan da, hainbat eta hainbat ...
Gehiago irakurri...
2025/04/07

Gomutatze ekitaldi hunkigarria joan den larunbatean, apirilaren 7an, Gernikan, Eusko Jaurlaritzak Gogoraren —Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua— bidez eta Gernika-Lumoko Udala lankide, Gernika Batailoia gogoan. BMGn, 1945eko apirilean, Point de Graveko batailaren 80. urteurrenaren testuinguru, larunbat goizeko ekitaldia totalitarismoaren kontra, demokraziaren eta bakearen aldeko ...
Gehiago irakurri...
2025/04/04

Santa Fe probintziala Rosario hiriko Zazpirak Bat Euskal Etxeak bere ohiko Batzar Nagusia gauzatu zuen martxoaren 15ean, estatutuen araberako hauteskunde partzialak ere eginez, eta horren ondorioz, Zuzendaritza Batzorde berri bat eratuz, Guillermo Canut Garramiolak buru izaten jarraitzen duela, honako kide hauek batzordekide:
Gehiago irakurri...
2025/04/03

Euskal Herritik kanpo egiten den euskal elkarretaratze handiena da. Bost urtero egiten dute, baina 2020ko edizioa izan izan zen gauzatu pandemiagatik. Aurtengo espektatibak, bere aurreko edizioan batzuk aipatu zituzten 50.000 bisitarietatik gora leudeke. Jaialdi 2025 uztailaren 29tik abuztuaren 3ra egingo da Boisen, Euskal Herrian Gernikarekin senidetuta dagoen hiriburu idahotarrean. Izan ere, ...
Gehiago irakurri...
2025/04/03

Espektazio handia piztu du uztailaren 29tik abuztuaren 3ra Boisen egingo den Jaialdi 2025ek. Gogora dezagun ingelesez ere euskal izen hau hartzen duen Boiseko 'Jaialdi' sortako lehena 1987an antolatu zela. Geroztik goraka baino ez du egin, gero eta jende gehiago bilduz. Urte hartako debutaren ostean, 1990an errepikatu zen, Idaho Estatuaren Mendeurrenaren karietara, Cecil Andrus ...
Gehiago irakurri...