euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Egunero kanta bat: 'Kantok' jolasaren bidez goza ezazu euskal musikaz eta ezagut itzazu kanta berriak, ausartzen?

2023/03/31

'Kantok', euskal abestiak identifikatzeko jolas interaktiboa, aste honetan Badok euskarazko musika webguneak aurkeztua Musika gustatzen bazaizu, aukera berria plazaratu du online Berria egunkariak euskal musikaz disfrutatu eta zenbat dakizun frogatzeko. Badok atarian, euskal musika mordoa entzun daiteke, bideoak eta podcastak ere badaude, elkarrizketak, berriak, bloga eta abar, pagotxa musikazaleentzat. Eta orain, gainera, jolas berri bat asmatu eta pantailaratu dute, Kantok. Parte hartzeko ez da aplikaziorik ...

Gehiago irakurri...


Idatzi poema bat euskaraz eta parte hartu Madrilgo Euskal Etxeak deitutako Poesia Lehiaketan, garaiz zaude!

2023/03/30

Madrilgo Euskal Etxeak zabalik dauka Euskarazko XI. Poesia Lehiaketan izena emateko epea. Lagun ditu deialdian Etxepare Euskal Institutua, eta Euskal Herriko Susa eta Erein argitaletxeak. Edozein adinetako partaideei zuzendutako lehiaketa da, ez dago Euskal Etxeko bazkide izan beharrik eta, besteak beste, munduko gainerako euskal etxeetako euskara ikasle eta kideek ere har dezakete ...

Gehiago irakurri...


Gora ari da Argentinan Danborradarekiko zaletasuna: hurrengo hitzordua, Cañuelasen bi aste barru

2023/03/30

2022ko Euskal Aste Nazionaleko danborrada Macachinen. Erdian, Armadaren Banda, eta alboetan danborrak eta upelak Ez da erraza jakitea noiz entzun ziren lehen aldiz Argentinan danborrada donostiarraren akorde eta tarrapatak. Auñamendi Entziklopediaren arabera, joan den mendeko 20ko hamarkadarako, jaia ospatzen zen euskal komunitatean. Egun ere fenomeno hazkorra da eta gero eta gehiago dira euren danbor eta upelekin danborradetan parte hartzen duten Argentinako euskal etxeak, eta maizago ere entzuten ...

Gehiago irakurri...


Jon Ricaurte historialariak hitzaldi irekia emango du online larunbatean euskal diasporaz 'Vascos en América'ren eskutik

2023/03/29

"Vascos en América" taldearen proposamen interesgarria Jon Ricaurte historialariaren eskutik 'Vascos en América' talde birtualak gonbidapena luzatu du datorren larunbaterako, apirilak 1, Jon Ricaurte historialari euskal-kolonbiarrak, "Ameriketako baskoen eta nafarren historia" izenburupean, online eta doan emango duen hitzaldi irekira. Ekitaldia goizeko 10etan hasiko da (Txileko ordua, Euskal Herriko 15etan), eta Zoom plataformaren bidez egingo da. Aldez ...

Gehiago irakurri...


Viedma: protokolozko bisita eta harrera gozoa Aberri Etxean, hirian praktikak egitera EHtik etorritako MUko hiru gazteei

2023/03/29

Aberri Etxean harrera egin zieten atzo Patagoniako unibertsitateetan praktikak egitera etorritako MUko hiru ikasleei. Euskal Etxean ere laguntzaile bolondres izango dira, eta besoak zabalik hartu dituzte Usue Odriozola Nava, Mikel Zubizarreta Aizpurua eta Aia Irastorza Adin otsailean iritsi ziren Viedma hiri patagoniarrera, bertan udako etenaldi betean zeudela, eta, ondorioz, Mondragon Unibertsitateko (MU) ikasle diren hiru gazteei Euskal Etxean egin beharreko harrera atzeratu behar izan zen. Azkenik, atzo Aberri Etxean bildu ziren Zuzendaritza Batzordeko kideak eta Aberri Etxeko Lan Arloetako arduradunak gazteei ...

Gehiago irakurri...


Jaurlaritzak partaidetza bultzatuko du eta gustura hartuko ditu ekarpen eta proposamenak VIII. Mundu Batzarrari begira

2023/03/28

Urkullu lehendakaria eta Gorka Alvarez Aranburu Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria lehenengo Diasporaren Egunean Ispasterren (argazkia EuskalKultura.eus) Datorren abenduan egingo da Gipuzkoan 'Euskal Gizataldeen VIII. Mundu Batzarra'. Azkar aldatzen joan den eta ari den mundu honetan, euskal etxeena, eta kanpoan bizi diren euskaldunena eta euskal komunitateena, ez da salbuespen. Egoera berrien aurrean, moldatu eta birkokatu beharra dago, erantzunik onena ematen segitzeko. Aldaketa horiek gogoetagai eta ardatz harturik, Mundu Batzarrak ...

Gehiago irakurri...


Giro bikaina Mar del Platan FEVAko Musikarien Lehen Topaketan eta "dantza eta musika emanaldi biribila"

2023/03/28

Zutik : J.M. Hiriart, M. Branca, J.M. Gutiérrez, U. Hernández, J.N. Fernández, A. Hormaechea, P. Marcus, S. Chamorro, K. Artola eta F. Maya. Eserita M. Sáa, J. Robles, R. Vázquez, K. Marozzi, N. Balzola, M. Ithurriague, R. Marin, F. Zabalza eta G. Aguirre Joan den asteburuan Argentinako hainbat euskal etxetako 19 musikari elkartu ziren Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxean FEVAk eta euskal etxe mardelplatatarrak berak deiturik, izan ere Necocheako 2023ko Euskal Aste Nazionalaren errepertorioa diseinatzen hasteko. Entseguez eta elkarrekin solastu eta jotzeko zenbait jarduera luzeez gain, bildutako musikari taldeak ikuskizun bat eskaini ...

Gehiago irakurri...


Euskal diseinu eta artelanez, Cañuelasko Aberri Eguneko 15. Dantzari Topaketa atzera bi egunekoa izango

2023/03/27

2022ko irudia eta 2023ko Cañuelasko 15. Dantzari Topaketa Aberri Egunaren karietara iragartzeko kartela, Denak Bat EEa antolatzaile Cañuelaseko Denak Bat Euskal Etxeak deialdia zabaldu die Argentinako euskal dantza taldeei Aberri Eguna apirilaren 15ean, larunbata, eta 16an, igandea, ospatzera bat eginez 15. Dantzari Topaketarekin. Euskal Etxe ugarik baieztatu dute ekitaldian izango direla, eta aurten berriro bi egunekoa egingo dute, pandemiaren aurretik izan ohi zen bezala. Aurtengoan, gainera, euskal artikulu eta diseinuen ...

Gehiago irakurri...


Kalte larriak Buenos Airesko Euskaltzaleak-en, euren egoitza 1,5 metro altuetako uretan murgilduta geratu ostean

2023/03/25

Ura bonbez atera ondoren geratutako panoramarekin, liburuak, bideoak, sukaldea, hainbat objektu eta tresna bustita eta kaltetuta Ezusteko txarra izan dute ostiral eta larunbatez Buenos Aires Hiriko Euskaltzaleak-eko lagunek, ostegunean jai-eguna izanik Argentinan, aldamenekoek abisatu baitzieten ura eta hezetasuna sartzen ari zitzaiela beren lokaletik. 1,5 metroko ur altuera topatu zuten iritsitakoan egoitzako sotoan, liburutegi, sukalde, eta dantza taldearen arropa biltegi eta entseguleku gisa erabiltzen duten gunean. Oraindik zehaztu ezin ...

Gehiago irakurri...


Txilen bizi zara eta euskara ikasi nahi duzu? 2023ko ikastaro aukera plazaratu dute herrialdeko hiru euskal etxeek

2023/03/24

Euskara ikastaroen eskaintza ugaria Txileko euskal etxeetan Martxo-apirilean abiatu ohi da urtero hemen ikasturtea, hego hemisferioan izaki, eta Txileko euskal etxeek euskara ikastaroen eskaintza argitaratu dute, eta kasu batzuetan abiatu ere, euskaldunen hizkuntza maila eta leku diferentetan ikasteko interesa duten guztiei zuzendua. Kasuren batean ikastaroa martxoan hasi da eta gehienak apirilean hasiko dira. Eskolak online eta erdi presentzialak har daitezke, ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia