euskal diaspora eta kultura
2023/05/16
Valentziako Laurak Bat Euskal Etxea eta Madrilgo Euskal Etxea dauzka antolatzaile Diasporako euskaldunentzako proposamen interesgarri honek. I. Euskarazko Podcast Lehiaketaren helburua, gero eta gehiago zabaltzen ari den formatu honetan euskarazko sormenak duen presentzia sustatu eta areagotzea da. Lanak ekainaren 10era arte aurkez daitezke, bakarka edo taldean eginikoak izan ...2023/05/16
Badira gauzak gehiago direnak bizi eta sentitzeko ez eta kontatuta jakiteko. Guri bizi izandakoa kontatzea egokitu zaigunez, esan dezagun jende multzo polita bildu zela joan den larunbatean, maiatzaren 13an, Buenos Aireseko San Telmo auzoko karriketan barrena euskal kantu, musika eta dantzak protagonista. Ilunabarrean hasi eta gauerdira arte hainbat gaztek erantzun zioten hiriko Euskaltzaleak euskaltegiak ...2023/05/15
EHUren 2023ko Udako Ikastaroek hainbat arlo jorratuko dituzte gai aniztasuna ezaugarri, batzuetan eskaintza horrek online modalitatean segitzeko aukera baitaratzen duela eta, gainera, doako proposamen batzuk ere eskuragai daudela norberak bertatik bertara edo bere etxearen goxotasunetik baliatu ahal izateko. Jarraian, batera edo bestera Diasporarekin edota munduko euskaldunekin eta euskal presentzia edo ...2023/05/15
Pergaminoko Lagun Onak Euskal Etxeak aurtengo lehenengo Dantza Tailerra egin du maiatzaren 6 eta 7an, FEVAk antolatuta eta herrialde osoko euskal etxeetako dantzariei irekita. San Nicolas, José C. Paz, Arrecifes, Olavarria, Bueos Airesko Laurak Bat, Villa María eta Pergamino bertako euskal etxeko 26 lagunek hartu zuten parte, Manu Irastorza (Unión Vasca, Bahía Blanca) eta Josetxu ...2023/05/12
Bere Ohiko Batzar Nagusia egin du hiriburu misionestarrean bertako Euskal Jatorri Euskal Etxeak elkartearen egoitzan, hiriko Belgrano n° 1541 helbidean, joan den apirilaren 29an, larunbata. Hizpide izan ziren beste hamaika gairen artean, estatutuen araberako hauteskundea egin zuten bildutakoek, honakoa delarik datorren agintaldi honetarako Zuzendaritza Batzordea osatuko duten pertsona eta ...2023/05/12
Euskal etxe saladillotarrak stand gastronomiko batekin hartu du parte hiriko Udala antolatzaile duen "Pisu-Gailetaren Jaia"ren 3. edizioan. Ekitaldi gastronomiko, sozial eta kultural hau Saladillo hiriko produktu tradizional baten omenez egiten da, buztinezko labearen pisuan eskuz egindako ogia, bertako landa-eremuan asko kontsumitzen dena, mende luzeko historiaren jabe.2023/05/11
“Euskal pilota jokoak Nafarroako kultura ondare" izenburupean Fernando Larumbe Bidegain (Iruñea, 1947) hizlari izango duen ebentu eta hitzaldi sorta batek Espainiako estatuan dauden nafar etxeak bisitatuko ditu urtea bukatu arte. Ekimena joan den larunbatean, maiatzaren 6an, estreinatu zen Valladolideko José María Luelmo Zentro Zibikoan, hiriko Nafar Etxea eta ...2023/05/11
Hamarkada bat baino gehiago ikus-entzunezkoetan lanean eman ondoren, eta genero eta formatu ugari zuzendu ondoren, Estibalitz Urresola Solaguren (Laudio, 1984) zuzendari euskaldunak ikusmiran oinarritutako harreman-, ikaskuntza- eta eraldaketa-prozesu gisa ulertzen du ikus-entzunezkoa. Besteak beste, ‘Nor nori nork’ (2019), ‘Polvo Somos’ (2020) eta ‘Cuerdas’ ...2023/05/11
Bertako Euskal Etxeko ordezkaritza bat Cañuelaseko Aberri Eguneko ospakizunetako partaide aktibo izan bazen ere, joan den igandean, maiatzaren 7an, Eusko Aterpearen egoitza, elkarteak urtero egiten duen Aberri Eguneko ospakizunaren gertaleku izan zen, egutegian "gorriz markatutako data" baitu Eusko Aterpeak "Euskadi ospatzeko egun berezi honekin" bat egitea. Erreki ...2023/05/10
Larunbat honetan, maiatzaren 13an, trikiaren doinuak, panderoaren erritmoa, txisturen bat eta agian alboka bat ere berriro entzungo dira San Telmoko kaleetan. Arratsaldeko sei eta erdietan, euskaltzaleen konpartsa, ohi legez, Euskaltzaleak-en egoitzatik, Bernardo de Irigoyen 826tik, aterako da. Zuzeneko euskal musika, kantua eta dantza izango dituzte lagun auzoko tabernetan ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus