euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Pedro Oiarzabal Kalifornian dabil 'Fighting Basques' proiektua eta BMGko euskal soldaduen partaidetzaren berri ematen

2023/05/26

Sancho de Beurko Elkarteko Pedro Oiarzabal ikertzailea NABOko delegatuen aurrean mintzatzen joan den maiatzaren 19an Los Banoseko Biltzar Nagusian Pedro Oiarzabal, 2015etik hona egindako ikerlan jarraituan Bigarren Mundu Gerran (BMG) Estatu Batuetako armadarekin parte hartu zuten euskal jatorriko 1.100 soldadu eta borrokari identifikatu eta euren biografia idatzi dituen 'Fighting Basques: Bigarren Mundu Gerrako Oroitza' izeneko proiektuko ikertzaile nagusia da, eta Bakersfielden dabil aste honetan, joan den asteburuan NABOk Los ...

Gehiago irakurri...


"Euskal pertsonaia historiko nabarmenak" omenduko ditu Txileko Euskal Gizataldea EEak bere 2023ko Euskal Astean

2023/05/26

2023ko Euskal Asteak "euskal pertsonaia nabarmenak" ardatz hartuko dituen proposamena egin du Txileko Euskal Gizataldea Euskal Etxeak datorren asteartean, maiatzaren 30ean, abiatuko du 2023ko bere Euskal Astea. Aurten "euskal personaia historiko nabarmenak" gogoratu nahi dute. Programari hasiera emateko, pintura erakusketa bat inauguratuko dute, Euskal Etxeko, Estadio Españoleko eta Hogar Español-eko lagunen lanak erakusgai, euskal pertsonaia jakin batzuk jaio ziren lekuak ...

Gehiago irakurri...


Euskal Ikasketa Simposiuma egingo dute ostiral honetan Bakersfielden, CSUko Euskal Ikasketa Institutua antolatzaile

2023/05/25

Ostiral honetan, maiatzaren 26an, egingo da Bakersfield-eko CSUn 2023ko Euskal Simposiuma, Euskal Ikasketa Institutua antolatzaile California State University (CSU) unibertsitateko Euskal Ikasketa Institutua antolatzaile, zabalkunde eta akademia jarduera bat eskainiko da ostiral honetan aipatu goi-ikastetxeko Humanities Complex 1108n. Izan ere Bakersfield eta Kern konderriko euskal komunitateak bere 2023ko euskal piknik eta besta gauzatuko duen bezperan, Memorial Day-ko asteburu luzeari bidea emanez. Programak Euskal ...

Gehiago irakurri...


Badakizu Euskal Etxeek eskuragai dituzuztela doan eta erraz 'Gizonduz' berdintasun programako material eta ikastaroak

2023/05/25

'Gizonduz' Emakundek bultzatzen duen proiektua da eta gizon-emakumeen berdintasunaren du helburu, gizonen inplikazioa sustatuz Euskadiren Argentina-Mercosurrerako Ordezkaritzaren eskutik iritsia da herrialde australera, eta Euskal Etxeek urririk eska eta eskura ditzateke emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen duen proposamen berri bat. 'Gizonduz', gizonei zuzendutako eta Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeak bultzatzen duen berdintasun-programak online eta doako prestakuntza-ikastaroak eskaintzen ...

Gehiago irakurri...


Bozkario, omenaldi eta jai NABOren 50. urteurrena ospatzeko Kalifornian, Los Banoseko Euskal Piknik eta Bestan (I)

2023/05/24

'Ongi etorri Euskal Herrira' dio Los Banoseko Euskal Bestako larunbat-igandeko ekitaldiak egin ziren Fairgrounds-etako pankartak Hiru eguneko asteburu beteaz gozatzeko aukera izan dute joan ostiral, larunbat eta igandean Kaliforniako Los Banos herrira bildutako jendeek. NABO Ipar Ameriketako euskal erakundeen federazioa aurten 50 urte betetzen ari dela-eta, urtero maiatzeko hirugarren asteburuan egin ohi den Los Banoseko Euskal Piknik eta Jaia handiagoa eta luzeagoa izan da aurten. Ostiralean, NABOk bere urteko Biltzar Nagusia egin zuen Los ...

Gehiago irakurri...


Anima Zaitez! 2023: Garazi, Larraitz, Iñaki eta Garazi dira Villa Mariako Euzko Etxera EHtik bilduko diren lau gazteak

2023/05/24

Garazi Suinaga, Iñaki Landa, Larraitz Goikoetxea Urdangarin eta Garazi Fernandez dira Villa Mariako Anima Zaitez! programan parte hartuko duten EH lau gazteak. Erdian, Villa Mariako Euzko Etxearen egoitza Villa Mariako Euzko Etxeak Euskal Herriko gazteeak partaide antolatzen duen Anima zaitez! programaren 2023ko edizioak lau gazte hautatu ditu Argentinara etor daitezen euren lekukotasuna eta euskal kultura ezagutzak partekatzera bertako gazte eta ez hain gazteekin. Kultura trukerako programa honen seigarren edizioa uztailaren 14tik 30era bitartean garatuko da, gazte boluntarioek musika eta dantza ...

Gehiago irakurri...


Diaspora eta euskal kulturari buruzko ikastaroa aurrera doa Viedmako CURZAn: aukera daukazu online segitzeko

2023/05/24

Patagoniako euskal diaspora ezagutzeko doako proposamena, online parte hartzeko aukera dago Maiatzean hasi da 'Euskal Diaspora: hurbilketa Iparraldeko Patagoniako euskal kulturara' ikastaroa, Viedma-Patagoneseko Aberri Etxea Euskal Etxea antolatzaile CURZArekin batera (Comahueko Unibertsitate Nazionaleko Zonalde Atlantikoko Eskualde Unibertsitate Zentroa). CURZAko unibertsitate-komunitateari eta publiko orokorrari zuzenduta dago, eskualdeko euskal kulturarekiko interesa sustatzeko asmoz, dela ...

Gehiago irakurri...


Ekainaren 30era arte duzu BEOren 2023ko sormen beketako bat eskatzeko, gaia euskal emakumearen ahalduntzea

2023/05/23

BEOren sormen bekak aukera paregabea dira gazte ikasle sortzaileentzat, pasatzen ez uzteko modukoak BEO Basque Educational Organization erakunde euskal estatubatuarrak, arte bisualak, eszenikoak edo literarioak lantzeko bi beka emango ditu 2023-2024 ikasturtean AEBko college edo unibertsitate batean izena emanda dauden eta eskoletara doazen beste hainbeste ikasleri, bakoitza bi milar dolarrekoa, BEOk college edo unibertsitatearen bitartez emana. Deialdian parte hartzeko epea ekainaren 30era arte ...

Gehiago irakurri...


Viedman Picassoren 'Guernica'ren bertsio bat margotzen ari eta Aberri Etxeak lan pedagogikoa egingo memoria historikoaz

2023/05/23

Picassoren Guernica-ren bertsio berria, Juan Marchesi egiten ari dena Viedmako Ferreira Parkeko 'Gizateriaren Lorategiak' pasealekuan Rio Negroko Viedma hiriburuak Picassoren Guernica margolanaren mural bat aurkeztuko du, Juan Marchesi artista ezagunak eta bere lantaldeak egina, bertako gobernuak koordinatutako jarduera batean. Udalarekin sinatutako hitzarmen bati esker, Viedma-Patagoneseko Aberri Etxea Euskal Etxeak proiektu bat garatuko du muralaren inguruan, Picassoren lan enblematikoa azalduz eta lan pedagogikoa bat garatuz Gernikari ...

Gehiago irakurri...


Bertako Euskal Etxeko dantzariek zinez edertu zuten Fresnoko Euskal Bestaren 2023ko edizioa maiatzaren 6an

2023/05/22

Manuela Etchechury (bigarrena eskuinetik) buru duen Fresnoko Euskal Etxeko dantza taldea maiatzaren 6an (arg Elisa Calzacorta Huber) Jende andana polita bildu zuen maiatzaren 6an Fresnoko Euskal Etxeak Caruthers-en, Campostarren tokian. Jakina denez, Euskal Herriko herriko jaien pareko da Estatu Batuetan, euskal komunitatea edo euskal etxea dagoen herri bakoitzeko 'euskal piknika', lekuaren arabera 'euskal festa' edo 'besta', edo 'euskal jaia' ere deitzen dutena, edo 'jaialdi(a)' ere leku batzuetan. EE ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia