euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

General Belgranoko Gure Etxeak baikor ospatu ditu elkartearen 32 urteak, bizi dituen garai zailei aurre eginez

2023/07/11

Emanuel Borthiry, Emilia Arredondo, Sonia Etchelet, José Luis Urcola eta Juan Martin Iribarne, Belgranoko Gure Etxeako batzordekideak 1991ko uztailaren 7an, Gral Belgrano-ko euskal jatorriko lagun talde bat Euskal Etxe bati hasiera emateko xedez bildu zen, bere kideen arbasoen kultura landu eta zabaltzeko asmoz. 32 urte igaro dira sorrerako bilera hartatik eta, gorabehera askoren eta jarduerarik gabeko aldi luze baten ondoren, duela 6 urte Gure Etxea berriro jarri zen abian. Geroztik, ez diote sekula utzi uztailaren 7an bildu eta ...

Gehiago irakurri...


Australia: Famili giroko bilkura ederrean ospatu zuten North Queensland-eko euskaldunek euren euskal etxearen 20. urteurrena

2023/07/10

Poza eta irribarreak nabari Australian Townsvilleko euskaldunek bertako Euskal Etxearen 20. urteurrena ospatzeko egindako festan Famili giroko topaketa ederrean ospatu zuten uztailaren 2an, igandea, North Queensland-eko euskaldunek euren euskal etxearen 20. urteurrena. Ekitaldia aire zabalean egin zen, North Queensland Basque Club-en Townsvilleko egoitza inguratzen duen parke eta berdegunean, barnean zein kanpoan, eta berrehundik gora lagun bildu zituen, zaharrena 96 urteko Felisa Azpiri muxikarra, eta gazteena, 10 ...

Gehiago irakurri...


Larunbatean hasiko da Bahia Blancan irakasleak trebatzeko Euskara Munduan programako azkeneko barnetegia

2023/07/10

Bahia Blancako Union Vascak Euskara Munduan Programaren baitan trebatutako seigarren euskara ikasle-irakasle taldea hartuko du Datorren asteburuan Bahia Blancako Unión Vascak abegia emango dio Euskara Munduan programaren baitan San Nicolasen 2020ko urtarrilean abiatutako promozioa osatzen duen euskaltzale taldeari. Izan ere Union Vasca Euskal Etxeko hau izango da Euskal Herritik kanpoko euskara irakasleak prestatzeko helburua duen ekimen honen zortzigarren eta azkeneko ikastaro trinkoaren anfitrioi egungo taldeari ...

Gehiago irakurri...


Unai Hernández eta Haize Suay dira Diasporako bi gazteak uztailaren 1ean Mauletik abiatu zen EuskarAbentura 2023an

2023/07/07

Unai Hernández-Minaberry-ren selfiea eta EuskarAbentura 2023 espedizioan egin dituen Euskal Herriko lagun berrietako batzuk Joan den larunbatean, uztailaren 1ean, abiatu zen Mauletik EuskarAbenturaren 2023ko edizioa, 15 eta 17 urte arteko gazte euskaldunei udan Euskal Herria osorik oinez zeharkatzeko aukera ematen die ekimena . Bosgarren edizioa da aurtengoa, eta Diasporatik bi dira partaideak: Haize Suay i Sanginés (Valentzia) eta Unai Hernandez-Minaberry (Argentina). 125 gazte ari dira ...

Gehiago irakurri...


Etxe Alaik euskarari buruzko hitzaldi eta erakusketa batekin egin du bat Pehuajó-ren 140. urteurreneko ospakizunekin

2023/07/07

Musika, janari tradizionala eta euskara ardatz, Pehuajoko 140. urteurreneko ekitaldiei atxikitzeko Erakusketa antolatu zuen Etxe Alaik Bertako Udaleko Kultura Idazkaritzak deituta, Pehuajó-ko 140. urteurrenaren ospakizunekin bat eginez, hiriko Etxe Alai Euskal Etxeak 'ate ireki' kultur ekitaldi bat antolatu zuen joan den asteazkenean, uztailaren 5ean, elkartearen egoitza sozialean. Erakusketak euskal musika, jaki eta elikadura tradizionalak eta euskara nabarmendu zituen, baita beste kultura molde batzuk ere, hala nola kirola eta ...

Gehiago irakurri...


Mar del Plata: Dantzari Ohiaren jaia, Gernikako Arbola, FEVA, txapelketak, agintariak... Denak Bat-en 80. urteurrenean

2023/07/06

Aste bete ekitaldi antolatu du Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak 80. urteurrena ospatzeko, asteburuan festa eta banketea 1943ko uztailaren 17an, Mar del Platan, Euskal Herriko euskaldun taldetxo bat eta euskal jatorriko argentinar batzuk bildu eta Denak Bat izeneko elkartea sortu zuten. Egun gutxi barru, 80 urte beteko dira sorrera ekintza hartatik eta urtemuga ospatzeko Euskal Etxeak kirol, gizarte eta kultur jarduera aste bizi bat antolatu du, ostiral honetan bertan hasiko dena. Euskaditik Gorka Alvarez Aranburu Kanpoan ...

Gehiago irakurri...


Gaur uztailaren 6a da: Iruñean txupinazoa eta San Fermin hasiera, festa eta bategite ugariz Diasporatik mundu osoan

2023/07/06

Argentinan, diaspora San Fermin jaia, festarik ospetsuenetako bat, noiz hasiko zain irrikitan dago Urtarrilaren bata, otsailaren bia…Zalantzarik gabe, San Fermin Euskal Herriko mugak gehien gainditu dituen festa eta ospakizunetako bat da, mundu mailako ospe eta protagonismoa hartuz, gure Diaspora dagoen herrialdeetan atxikimendu eta segimendu maila altua lortuta, hasteko Argentinan, bertako hainbat hiritan isla baitauka eta bategite eta partaidetza lortzen baitu. Nafar etxeek, euskal etxeek ...

Gehiago irakurri...


Hotzari aurre eginez, ekainaren 23tik joan den larunbateraino, hego konoko Euskal Etxeek San Juan gaua ospatu dute

2023/07/05

Euskal Etxeek antolatutako San Juan suak promozionatzeko irudiak Sasoi honetan tenperatura altuak izaten dituen hego hemisferioan ez bezala —udan sartu berriak—, Hego Konoan —hemen, berriz, negua hasi berria— hotzak suaren inguruan biltzera gonbidatzen du egunotan. Suak eta ekitaldiak neguko gaurik luzeenean egin dira, baina baita bezperan, eta ondoko egunetan ere. Bertako eta munduko beste hainbat lekutako Euskal Etxeek San Juan gaua dantzari, ...

Gehiago irakurri...


AEBko 'Ateak ireki'ko gazte taldeak Nafarroako Jauregia bisitatu du Iruñean eta Ollo kontseilariak egin dio harrera

2023/07/05

Ateak Irekiko (AI) taldea Nafarroako Gobernuan, erdian Ana Ollo sailburua, Sergio Perez zuzendaria eta Iñaki Goirizelaia AIko arduraduna Gipuzkoako Goierri ardatz dutela ekainaren 25etik aurrera eta Euskal Herrian barrena hiru astez egiten ari diren ikastaldiaren baitan, Ateak Ireki programako gazteak —Estatu Batuetako euskal komunitateetako 18tik 25 urte arteko 37 gazte, euretako hainbat Nafarroaren bi aldeetako emigranteen ondorengoak— Nafarroan barrena ibili ziren atzo eta besteak beste Iruñea bisitatu zuten ...

Gehiago irakurri...


Pilota Camp 2023: neska-mutiko eta helduentzako pilota klaseak Boisen Euskal Herriko pilotari profesionalen eskutik

2023/07/04

Uztailaren 10ean hasiko dira haur eta helduentzako euskal pilota klaseak Boiseko Anduiza pilotalekuan Euskal Herriko irakasleekin Boiseko Euskal Museo eta Kultura Zentroak, lankide dituela Munduko Pilota Batzarra (World Pilota Association) eta Ipar Amerikako Euskal Erakundeen Federazioa (NABO) , Pilota Camp deitu duen bi txandako ekimena antolatu du neska-mutikoentzat uda honetarako Boise erdigunean dagoen Basque Block-eko Anduiza Frontoian. Edizio honetan Euskal Herriko bi pilotari profesionalek emango dituzte eskolak, Naroa Agirrek ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia