euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal partaidetza handiko Nazioarteko Biltzarra Kultura Ikasketez Boisen itzulpengintzari eskainia irailaren 12tik 14ra

2023/09/13

"TRANSLATION: A Wor(l)ds in Other Wor(l)ds" izenpean, Kultura Ikasketen Nazioarteko 2. Biltzarra Boisen egingo da irailaren 14tik 16ra Kultura Ikasketen Nazioarteko 2. Biltzarra du izena (2nd International Conference on Cultural Studies) eta Boiseko Boise State Unibertsitateko (BSU) Munduko Hizkuntza Saila eta Renoko UNRko (University of Nevada, Reno) William A, Douglass Euskal Ikasketa Zentroa dauzka antolatzaile. Boisen hasiko da ostegun honetan eta larunbateraino luzatuko "TRANSLATION: A Wor(l)ds in Other Wor(l)ds" izenburupean, ...

Gehiago irakurri...


Joxan Goikoetxeak eta Olatz Pratek musika bira hasiko dute bihar AEBn kontzertuekin Boise, San Frantzisko eta Renon

2023/09/13

Joxan Goikoetxeak eta Olatz Pratek ostegun honetan hasiko dute bira Boisen "TRANSLATION: Wor(l)ds in other wor(l)ds" Konferentzian Joxan Goikoetxea musikariak eta Olatz Prat kantariak musika bira hasiko dute aste honetan AEBra, emanaldiak eskainiz Boisen, San Frantziskon eta Renon. Kontzertuak lau izango dira —Boisen bi eta bana beste bi hirietan— eta "Zeru horren infernuak" izenpean Shakespeareren sonetoak eskainiko dituzte euskaraz. Itzulpen lana, 154 sonetoena, Juan Garziari zor zaio eta horietako multzo bat hautatu ...

Gehiago irakurri...


Cañuelasko Denak Baten omenaldia bertako poeta Guillermo Etchebehereri, babesa emanez haren obra osoa argitaratzeko

2023/09/13

Denak Bateko lehendakari Veronica Zulaica, Cañuelaseko D.F. Sarmiento Liburutegiko zuzendari Juan Manuel Rizzi hizlariarekin eta Rancho Cultural Los Uncalitosko Susana Frasseren Euskal Etxean hizlari Euskaldunen biloba, Guillermo Etchebehere idazlea joan den mendean jaio zen Cañuelasen. Artean nerabea zela, sorterria utzi eta Buenos Aires hirira abiatu zen. Bertan bere lehen liburua argitaratu eta 40ko hamarkadan "Lilulí" intelektual eta artisten taldea osatu zuen. Carlos Gorostiza antzerkigilearen laguna, Atahualpa Yupanquik musikatu zituen olerkien egilea, gaur egun Cañuelasko ...

Gehiago irakurri...


Lehendakaria buru Gernikan egindako Euskal Diasporaren Eguneko ekitaldi instituzionala (argazkiak eta bideoa)

2023/09/12

Lehendakaria Gernikako Euskal Herria Museoko lorategietan zeudenei eta streamin bidez mundutik ikusle zirenei zuzendu zitzaien Seigarrenez ospatu da aurten irailaren 8an, Euskal Diasporaren Eguna. Aurrekoetan bezala, Diasporari bereziki lotutako herri eta eskualde batean, oraingoan Gernikan, egin da, bertako Euskal Herria Parkean, Gernikako Arbolaren parean, helburua Diasporaren ospakizuna Euskal Herriaren bihotzean kokatzea, edonongo euskaldunek elkarrekin ospatzeko eta goratzeko Diasporaren egitatea, eta euskaldunek eta euren ondorengoek, ...

Gehiago irakurri...


Lehendakariak bidaia egingo du urrian Japoniara, 'Basque Week'en parte hartzera, Euskadi-Japonia programa barruan

2023/09/12

Gogora dezagun Japoniak euskal etxe bat duela, euskal ekipoen peñak —Athletic, Reala (irudian) eta Eibarrena—, euskal jatetxeak eta enpresak ere Urkullu lehendakariak bidaia egingo du urriaren 10etik 17ra Japoniara, Tokion antolatu den "Basque Week"en (Euskal Astea) parte hartzera, Euskadi-Japonia programa barruan. Euskadiren eta Japoniaren arteko harremanak ikusarazi eta areagotzea da programa honen helburua eta Euskadi Basque Country sustatzea japoniar herrialdean. Euskal Astea, urriaren 14tik 19ra bitartean ...

Gehiago irakurri...


FEVAren 24. Euskal Etxeetako Ume Topaketa LLavallolen: "Belaunaldien arteko txandaketari neurria hartzeko aukera"

2023/09/12

Irailaren 9an, larunbatean, Euskal Echea Ikastetxeko Lavalloleko egoitzan, 500 neska-mutilen partaide, FEVAk antolatutako Euskal Etxeetako Ume Topaketaren postalak Udaberriko egun eder batek testuinguru ezin hobea ekarri zion joan den larunbatean FEVAK antolatutako Euskal Etxeetako Ume Topaketaren 24. edizioari. Irailaren 9an, goizeko 10etatik arratsera arte, Euskal Echea Ikastetxeko Lavallol egoitzan, bostehun bat neska-mutilek hartu zuten parte jolas-jardunaldian. Aurtengoan, gainera, bat eginik Euskal Diasporaren Eguneko ospakizunekin.

Gehiago irakurri...


Uruguai: Saltoko Euskaldunen Taldea euskal kultura eta bere berriak buletin digital berri batean hasi da zabaltzen

2023/09/11

Saltoko Euskaldunen Taldearen buletin digital berriaren uztaileko zenbakiaren azalaren itxura Lehen, Saltoko Euskaldunen Taldeak paperezko buletin batean helarazten zizkien berriak bazkideei. Garaiak aldatu egin dira, ordea, eta komunikatzeko modu berrietara egokituz, Zuzendaritza Batzordeak formato digitaleko buletin bat ateratzea erabaki du. María Analí Moreale Olaizolak, Zuzendaritza Batzordeko idazkaria eta buletinaren arduradunak, publiko guztiarentzat eskuragarriago izatearren hartu ...

Gehiago irakurri...


Bihar Mendozan “El Vasco” aurrestreinatuko da, ostegunetik aurrera Argentinako zinema gela eta aretoetara iristeko

2023/09/11

Jabi Elortegiren “El vasco” filmaren aurrestreinaldia izango da astearte honetan, irailaren 12an, Mendozako FilmAndes Distrito 33 Estudioan, Eduardo Blanco aktore nagusia bertan dagoela. Denak Bat Euskal Etxeko ehun bat bazkide gonbidatu dituzte. Azkenean iritsi da eguna. Bihar, irailaren 12an, asteartea, Jabi Elortegik zuzendutako “El Vasco” filma Argentinan lehorreratuko da eta Mendoza hiriko FilmAndes Distrito 33 Estudioan egingo du aurrestreinaldia. Bertan izango da protagonistetakoa den Eduardo Blanco aktore argentinarra eta, ostegunetik aurrera, herrialde osoko zinema gela eta areto komertzialetan ikusi ahal izango da.

Gehiago irakurri...


Mundu osoko hamaika euskal etxe eta euskaldunek bat egingo dute 2023ko Euskal Diasporaren Eguna ospatzen

2023/09/08

Montevideon atzo hasi ziren ospatzen Haize Hegoa euskal etxekoak Euskal Diasporaren Eguna, Bretainia Handia eskolako ikasleekin Azkeneko egunotan hamaika euskal etxe, euskal komunitate eta lekuetatik heltzen joan dira EuskalKulturaren erredakziora Euskal Diasporaren Eguna (EDE) ospatuko duten mundu osoko beste hainbeste hitzordu eta deialdi. Asko, irailaren 8rako, baina ez dira gutxi asteburuan ere ospatuko dutenak, eta bateon batek lehenago ere ospatu du, eta bada egun batzuk barru ospatuko duenik ere. Izan ere, egiazki axola duena ez baita ...

Gehiago irakurri...


Benito Juárez: Tandilgo Gure Etxeko 'Berriz Elkar' dantza taldearen aurkezpen txalotua Euskal Juárez-ek gonbidatuta

2023/09/08

Tandilgo Gure Etxeko Berriz Elkar dantza taldeko dantzariak Euskal Juarez Elkarteko Graciela Elizalde, Inés Arambillet eta María Elena Haedorekin batera, pasa den irailaren 3an, Immigrantearen Egunaren ospakizunean Benito Juarez herrian Hamar bat gizatalde eta 150 pertsonatik gora partaide, Benito Juárez herrian "Te Musikal" bat antolatu dute Immigrantearen Eguna ospatzeko. Euskal Juárez elkartearen eskutik, Tandilgo Gure Etxeko 'Berriz Elkar' dantza taldea gonbidatua izan zen parte hartzera eta euskal dantzariei ikuskizuna ixtearen ardura egokitu zitzaien. Bertako Gizataldeen Batzordea antolatzaile, 'Juan ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia