euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2023a bukatu eta 2024a hasteko ere euskara ospagai: hona euskarari lotutako lau bideo, Valentzia, Arrecifes, Lima eta AEBtik

2024/01/04

Euskara urtea agurtzeko, euskara urte berriari hasiera emateko. Hona abenduko lau bideo ENE 2023koak Urtea bukatu, urtea hasi... Biak egiteko, euskara lagun eta ospagai. Artikulu honetara gure erredakziora iritsitako lau bideo hautatu eta bildu ditugu, abenduan, 2023ko Euskararen Egunaren karietara grabatuak, Diasporako lau puntutan, atxikimendu eta engaiamendu erakusle. Bideoak Valentziako Laurak Bat Euskal Etxetik; Argentinako Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxetik; Perutik, Limako Euskal Etxetik; ...

Gehiago irakurri...


Donostiako Topa Sukalderia jatetxearen omenaldia Marita Echaveri, bere errezetetako bat eskainiz menuan

2024/01/03

Marita Echave komunikatzaile galanta izan zen eta bazter guztietara zeraman bere erroekiko eta euskal sukaldaritzarekiko amodioa Donostiako Topa Sukalderia jatetxeak omenaldia egin nahi izan dio Marita Echave sukaldari, abokatu, idazle, kazetari eta gastronomia zabaltzaile euskal-argentinarrari, Euskal Herriaren eta Latinoamerikaren artean zubiak eraiki eta sustatzea helburu duen Sukalderria bere proiektuaren bidez, Andoni Luis Aduriz (bi Michelin izar dituena Errenteriako Mugaritz bere jatetxean) chefa partaide eta eragile ...

Gehiago irakurri...


'Eraldaroa', Euskal Gizataldeen 8. Mundu Batzarra: aukera ederra entzun, mintzatu, partekatu eta proposatzeko (II)

2024/01/02

Oinarrizko euskal kultura: mundubatzarkideek aukera izan zuten Konbenioarekin batera Euskal Herrian nortasun eta autonomia iturri den Kontzertu Ekonomikoaren hasi-masiak eurenganatzeko Kanpoan diren Euskal Gizataldeen 8. Mundu Batzarraren bigarren egunak zuzenean eutsi zion bilerak taldeka egiteari eta hamaika (11) talde antolatu zituen gaiak talde txikika aipatu eta eztabaidatu, eta hortik talde handiagora pasatzeko sistematikan. Talde bakoitzak idazkari bat hautatu zuen eta hau izango zen geroago mahaigaineratutako gaien laburpen eta erreferentzia emango zuena osoko bilkuran. Nornala denez, ...

Gehiago irakurri...


La Platako Euzko Etxeak bere izeneko Jolas eta Aisi Guneari eskaini dio Eguzkia aldizkariaren abenduko gehigarria

2023/12/31

Eguzkia aldizkariaren 24. zenbakia (ezker) eta zenbaki horren gehigarria (eskuin),  'Euzko Etxea' Jolas eta Aisialdi-Natura Guneari dedikatua Lehenago aste honetan La Platako Euzko Etxeak plazaratu berria duen Eguzkia bere hiruhilabetekariaren abenduko alea irakurgai dagoela dagoeneko online aipatu genuen, hilabete bereko gehigarria noiz helduko zain. Oraingoan, eta zintzo demonio, urtea bukatu baino lehen, hemen dago baita ere online irakurgai gehigarri berria, eta esan dezagun euskal erakundeak komodatoan jasoa duen baliabide izugarri balios bati ...

Gehiago irakurri...


'Eraldaroa' lelopean Kanpoan diren Euskal Gizataldeen 8. Mundu Batzarrak ehundik gora lagun bildu ditu Donostian (I)

2023/12/30

Kanpoan diren Euskal Gizataldeen 8. Mundu Batzarraren talde-argazki ofiziala Donostian Iñigo Urkullu lehendakariarekin (arg Irekia) Kanpoan diren Euskal Gizataldeen 8. Mundu Batzarra egin da abenduaren 18tik 21era Donostian, Eusko Jaurlaritzak munduan dauden euskal komunitateekin dituen harremanak arautzen dituen 8/1994 Legeak agintzen duenez lau urtean behin egin beharrekoa, azkena 2019an egin zelarik Bilbon. 'Eraldaroa' lelopean, ehundik gora ordezkari eta gonbidatu bildu dira aldaketa handien garai honetan eta ...

Gehiago irakurri...


Euskara Munduan: lehen barnetegia hasiko du urtarrilean San Nicolasen euskara irakaslegai talde berri batek

2023/12/29

2020ko urtarrilean bezala, San Nicoláseko Euzkal Etxea udako barnetegiaren anfitrioia izango da, Euskara Munduan programaren baitan. Aurreko taldea, berriz, egun gutxi barru abiatuko da Lazkaora, prestakuntza amaitzera. Euskara Munduan programaren atal berri bat idazten hasiko da pare bat aste barru Paraná ibaiaren ertzean, San Nicolas hirian. Urtarrilaren 13an, bertako Euzkal Etxeak ongi etorria emango dio  euskara irakasle bihurtzeko asmoz euskalduntze prozesua hutsetik hasiko duen Argentinako euskal etxeetako ordezkari talde berri bati. Barnetegia amaitutakoan, partaideek euren euskal etxe eta herrietatik jarrituko ...

Gehiago irakurri...


Diasporakoa zara eta 14-17 urte dituzu? EuskarAbentura 2024k aukera ahaztezina eskaintzen dizu Euskal Herria euskaraz eta doan ezagutzeko

2023/12/29

Martxoaren 8ra arte dago zabalik Euskal Herriko eta Diasporako gazte euskaldunek EuskarAbentura 2024an izena emateko epea Diasporan bizi zara eta 14 eta 17 urte bitartean dituzu? Euskaraz moldatzen zara? Zabalik da dagoeneko EuskarAbentura 2024 espedizioan izena emateko epea. Zazpi euskal lurraldeetan edo Diasporan jaiotako 125 gazte euskaldun (EHko partaideei 2007an edo 2008an jaioak izana eskatzen zaie) Euskal Herrian barrena ibiliko dira uztailaren 1etik 31era, puntarik punta oinez zeharkatuz, euren adineko lagun berriak eginez ...

Gehiago irakurri...


Next topaketaren VI. edizioak munduko 18 herrialdetan bizi diren ia ehun nafar bildu zituen atzo Iruñean

2023/12/28

Atzo asteazkena abenduaren 27an Iruñeko CIVICANen egin zen Next Topaketa 2023 saioan parte hartu zutenetako batzuk 18 herrialdetan bizi diren ia ehun nafarrek hartu zuten parte atzo asteazkena Iruñean Nafarroako Gobernua antolatzaile egindako Next Topaketaren VI. edizioan (ikus hemen programa). Ana Ollo lehendakariordeak, Gobernuak migratzaileen kolektiboarekin duen konpromisoa azpimarratu zuen, baieztatuz berehala garatuko dutela aurtengo otsailean onartutako Atzerrian dauden Herritarren Legea garatzen ...

Gehiago irakurri...


Lan handiko 2023ari amaiera emanik Necocheako Euzko Etxea prest urtarrileko Gizataldeen Jaia eta San Sebastian ospatzeko

2023/12/28

Goian, ezk., Euzko Etxeko lehendakari orde Arantxa Zubillaga, Gizataldeen Jaiaren 20. Edizioa antolatzeko bileran, udal agintariekin bilduta. Urtarrilaren 27an, Danborrada izango da San Sebastian Eguna ospatzeko Presarik ez, ezta pausarik ere, 2023ko Euskal Aste Nazionala amaitu ondoren, Necocheako Euzko Etxea udako bi ekitaldi handi antolatzen hasi da dagoeneko: Gizataldeen Jaia eta San Sebastian Eguna. Gizataldeen Jaiaren hurrengo edizioa, ohi bezala Miguel Lillo parkean izango da, 2024ko urtarrileko hirugarren asteburuan, esan nahi baita ostiraletik igandera, 19tik 21era bitartean. Ondoko asteburuan, ...

Gehiago irakurri...


Jaurlaritzak 947.420 euro banatu ditu munduko euskal etxe eta federazioen artean 2023ko deialdian: hona zerrenda

2023/12/27

947.420 euro banatu dira, horietarik 767.420 IV atalean (62 euskal etxe eta federaziori) eta 180.000 VII.ean (40 entitate) EHAA-BOPV Agerkari Ofizialak gaur 2023ko abenduaren 27ko zenbakian eman du argitara Eusko Jaurlaritzako Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusiaren abenduaren 12ko Ebazpena, Euskal Etxeentzako 2023ko dirulaguntza deialdi nagusiari dagozkion 947.420 euroak banatuz. Horietatik, 767.420 euro IV. Kapituluari dagozkio, ohiko gastu eta aktibitateen atalari alegia, eta gainerako 180.000 euroak VII. ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia