euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arrakastaz eskaini dute Tepotzotlan-en Euskal Musika Programa Arte Ederretako Madrigalistek, Mexikoko SBAP antolatzaile

2024/06/17

SBAP edo Euskalerriaren Adiskideen Elkartea, Mexikoko Adarra, EHko RSBAP elkartearen adar mexikarra da, 1764an Azkoitian sortu elkartea Entzulegoa zein antolatzaileak pozik eta gogobete bururatu zen joan den igandean Tepotzotlan-go Herri Magikoan, hainbat euskal musikagileren obrez osatutako 'Euskal Kontzertua' —ezaugarri, garai eta estilo diferentetako egileen lanak interpretatuz, Aita Donostia, Sorozabal edo Arriagatik, JavierBusto, David Azurza o Josu Elberdineraino—, Euskalerriaren Adiskideen ...

Gehiago irakurri...


Euskara irakasle bila dabil Paueko Lagunt eta Maita Euskal Etxea, euren irakasle taldera bil dadin

2024/06/14

Paueko Lagun eta Maita Euskal Etxea euskara irakasle bila dabil, euren egoitzan klaseak astelehenero emateko. Datorren ikasturteari begira izango litzateke, irailaren 16ko astean abiatzeko printzipioz, Klaseak astelehenetan arratsaldeko 7etatik 9etara lirateke Euskal Etxeak 94 Avenue de Burosen daukan egoitzan.  Zeregin ordaindua da. Detaileak elkarrekin solastuz zehaztuko dira.

Gehiago irakurri...


Nola josi zeure euskal jazki tradizionalak: Aberri Etxeak tailer berezia eskaintzen du horretarako Viedma eta Patagonesen

2024/06/14

Jantzien tailerraren kariaz, bertako telebista kateak Antonella Ibarrola elkarrizketatu zuen Aberri Etxearen egoitzan Dantzari talde bat oholtzara igotzen denean, gutxitan pentsatzen dugu emanaldi horren atzean, batzuetan minutu gutxikoa bada ere, dagoen lanaz. Eta ez gara ari soilik dantzaren ikasketa prozesuaz, entseguez eta talde baten koordinazioaz, gaietako batzuk aipatzearren. Jantziak ere ikuskizunaren zati garrantzitsua dira, eta lortzea ez da beti lan erraza Diasporako euskal etxeentzat. Viedma eta Patagoneseko Aberri ...

Gehiago irakurri...


Euskaraz eta gaztelaniaz kantuz, D'Capricho bikote kubatarrak igandean hasiko du Iholdin 2024ko bere EH bira

2024/06/14

D’Capricho bikote kubatarraren 2024ko bira ekainaren 16an hasiko da, Behe Nafarroan Danieuris eta Daniellis Moya Avila ahizpek osatzen duten D’Capricho bikotea berriro ere arituko da kantari Euskal Herriko agertokietan uda europarra baliatuz. Oraingo bira honetan ‘Azul’ izeneko bere azken diskoa aurkezteko dute. Kubatarren bira igande honetan –ekainaren 16an– hasiko da, Nafarroa Behereko Iholdin arratsaldeko 4etan emango dute kontzertuarekin, eta abuztura ...

Gehiago irakurri...


Comodoro Rivadaviako 'Euskal Echea'k bere Artxibo Historikoa sortu du eta liburutegia ari da suspertzen

2024/06/13

Paula Zuluaga eta Iñaki Montoya (goiko irudian) dira ehun eta bat urteko Euskal Echea liburutegia suspertzeko eta bertako Artxibo Historikoa sortzeko lanen koordinatzaileak Duela hiru hamarkada pasatxo Patagoniako Comodoro Rivadaviako Euskal Echea Elkarteak sarritan jasotzen zituen liburu dohaintzak, Eusko Jaurlaritzaren aldetik gehienbat. Duela oso gutxi zendutako Dora Huiche euskaltzale nekaezinak material hori antolatzeko beharra ikusi zuen, lanari ekin eta horrela Euskal Echea-ko liburutegia jarri zuen abian. Iaz, munduan hegoaldeen dagoen Euskal Etxe ...

Gehiago irakurri...


140. zenbakira iritsi da Txileko Santiagoko Euzko Etxeko ‘Berriketari', euskal musika, kirola, Batzorde berritua aipagai

2024/06/13

Txielko Santiagon duela 17 urtedanik argitara ematen duten ‘Berriketari’ren 140. zenbakiaren azala Eskuragai dago jadanik sareetan eta buletineko blogean —Euzko Etxeko lehendakari ere baden— Ignacio Bastarrica zuzendari duen eta Maria Angelica Carrasco editore duen 'Berriketari' buletinaren 140. zenbakia. Atala editorearen hitzekin hasten, ohi bezala, da eta aurreko zenbakien ereduari jarraituz hiztegi labur bat ere badakar hasieran, eguneroko bizitzan maiz erabiltzen diren ...

Gehiago irakurri...


"Gernika(k) / Guernica(s) Trauma historikoaren birsemantizazioak" Nazioarteko Kongresua

2024/06/13

"Gernika(k) / Guernica(s) Trauma historikoaren birsemantizazioak" Nazioarteko Kongresua  Gernikan 2024ko ekainaren 13 eta 14an "Gernika(k) / Guernica(s) Trauma historikoaren birsemantizazioak" Nazioarteko Kongresua izenpean, elkarretaratzea egingo da Gernikan ekainaren 13 eta 14an, barne dituela osoko ponentziak Elai-Alai aretoan; solasaldiak Euskal Herria Museoan; erakusketak (Xabier Erkiziaren 'Aire errea' Gernikako Bakearen Museoan, MHLIko Hezkuntza Azpitaldea Elai Alai Aretoan, eta Konfresurako ...

Gehiago irakurri...


Giro bikainean ospatu ditu José C. Pazeko Toki Eder Euskal Etxeak bere 28 urteak, bazkari ederrean, alaitasuna nagusi

2024/06/12

Pozarren eta emozioa José C. Pazeko Toki Eder Euskal Etxeak 28 urteurreneko brindisean Buenos Aires Handiaren ipar-mendebaldean, José C. Paz herriko “Toki Eder” Euskal Etxearen 28 urteen ospakizuna jai ederra bilakatu zen joan den igandean, ekainaren 9an, euskal elkartearen egoitza dotorean. 120 bat lagun bildu ziren bazkari bapoa partekatzeko, zer eta Etxeko sukaldariek prestatu eta Toki Ederreko kideek arduraz zerbitzatutako paella. Daniel "Jopo" Galfredo eta bere ...

Gehiago irakurri...


Irratiaren magia eta indar handia lagun aurrera darrai Euskal Berriak, Haraneko Euskal Etxearen irrati ziklo arrakastatsuak

2024/06/12

Ezkerretik eskuinera, Milagros Ibarbia, Andrea Criado, Natalia Suarez Caminoa eta Maite Caracotche, Haraneko Euskal Etxeko “Euskal Berria" irratsaioko lantaldea Duela urtebete pasatxo hasi zen emititzen Trelew hiritik "Euskal Berria", Haraneko Euskal Etxearen irratsaioa. Irrati abentura gisa hasi zenak jarraitzaileak batu zituen berehala, eta finkatuz joan da asteroko informazio proposamen sendo gisa, solasgai hartuta euskal diasporaren jarduerak bai, baina baita Euskal Herriko egungo berriak ere. Martxoan hasia du saioak bere bigarren ...

Gehiago irakurri...


Aste honetan Gernikan egingo den Nazioarteko Kongresuan aurkeztuko du Iñaki Zumaldek 'Casa Guernica' elkarte brasildarra

2024/06/11

'Gernika Vive' 3. astearen irudiak; Ivan Zumalde Sao Pauloko eskola batean Duela sei bat urte hasi zen euskal jatorriko Ivan Zumalde brasildarra San Pauloko ‘Casa Guernica’ proiektuari forma ematen. Lehenengo jendaurreko programa zehatza, ordea, 2022an ailegatu zen, Gernikako Bonbardaketaren 85. urteurrenean. Momentu hartan ‘Gernika Viva’ Astearen lehenengo edizioa estreinatu zen eta geroztik, urtero egin dute. ‘Gernika Viva’ ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia