euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ikus eta entzun Japonian Tokyoko Euskal Etxeak Aberri Egunarekin bat eginez atera duen bideo xinple bezain ederra

2021/04/03

Japonia eta Euskal Herria batzen dituen bideo honekin egin du bat Tokioko Euskal Etxeak (TEE) Aberri Egunarekin Xinpletasunean ederra. Halakoxea da igande honetan, apirilaren 4an Aberri Eguna dela eta Tokyoko Euskal Etxeak (TEE) plazaratu eta EuskalKultura.eus-i helarazi dion bideoa. Hamaika dira egunotan gure Diasporan munduko Euskal Etxeak ateratzen ari diren ohar, dei, agiri eta gainerakoak, gehienak birtualtasunean bildu edo gogoratzeko data berezi hau. Gehienak gainera azken orduotan ari dira zabaltzen, eta zaila ...

Gehiago irakurri...


Aurrez aurreko ekintza batzuekin baina batez ere birtualtasunean biziko du Diasporak 2021eko Aberri Eguna

2021/04/02

2020ko Aberri Eguna Diasporan Urtebete pasa eta gero zinez baldintzatuta segitzen dute mundu osoko euskal etxeak euren egunerokotasunean. Baina baldintzatuta segitu arren, jarraitzen dute, irmo, urteroko euskal ospakizun nagusiekin bat egiten. Aberri Eguna Pazko Igandean ospatzen da, aurten apirilaren 4an, eta Euskal Etxeak hamaika ekintza ari dira prestatzen data oharkabean gera ez dadin: hitzaldi eta topaketa birtualak, ...

Gehiago irakurri...


Igandean Aberri Eguna da eta EHko antolatzaileek Diasporaraino luzatu dituzte euskaldunenganako euren deiak

2021/04/02

Mexikoko Euskal Etxeak atera duen 2021ko Aberri Eguneko abisua Aberri Eguna Diaspora osoko hainbat euskal etxe eta komunitatetan gogoz ospatu ohi den festa da, New Yorkeko Euskal Etxetik Tokyokoraino, Buenos Aires, Santiago, Caracas, Mexiko, Londres, Montevideo, Madril eta abarretik pasata. Artikulu bereizitu batean dakargu Diasporan aurtengoan izango duen panoramaren berri. Baina gero eta normalagoa da Euskal Herrian Aberri Eguna ospatzeko egiten diren deiek ...

Gehiago irakurri...


Aita Anttonek larunbat gauean aurreratuta emango du online Kaliforniatik Berpizkunde Igandeko Meza euskaraz

2021/04/01

Aita Antton Egigurenek joan den igandean Kaliforniatik euskaraz eta ingelesez eman zuen asteroko online meza Estatu Batuetako euskaldunen zerbitzuan dagoen omonier edo kapelau frantziskotar bidaniarrak datorren larunbat iluntzean emango du internetez Berpizkunde Igandeko meza, Kalifornian (PT) 20:00ak direla, eta Euskal Herrian igandeko goizeko 5:00ak. Halaxe jakinarazi dio EuskalKultura.eus-i AEBko fededun katolikoen bilgarri den Artzain Ona elkarteak. Hori zuzeneko emisioari dagokionez, ohi ...

Gehiago irakurri...


EHUn ikasi zenuen eta lotura horiei eutsi eta etekina atera nahi diezu? Egin zaitez doan EHUalumni elkarteko kide

2021/03/31

Euskal Herriko Unibertsitateko tituludun diren ikasle ohien elkartea da EHUalumni Euskal Herriko Unibertsitateko tituludun diren ikasle ohiak bildu eta ikasle zireneko loturak mantenduz, izaera horri etekin atera eta, sare indartsu baten kide izanez, harreman pertsonal, sozial eta profesionalak sendotuta zenbait zerbitzu, ikastaro eta aukera eman eta EHUko partaide izateaz harro egotea bultzatu nahi duen ekimena da EHUalumni. Doaniko bazkidetza du eta berdin dio noiz ateratako ...

Gehiago irakurri...


Arrakastatsua ‘Don Vasko’ garagardoen eta ‘La Cocina del Vasco’ren partaidetza Rio Cuartoko San Patrizio Jaialdian

2021/03/31

"Euskal standa", Rio Cuartoko San Patrizio Jaialdian, Cordoba probintzia argentinarrean Argentinako gizatalde atzerritarren artean dagoen elkartasuna agerian berriro ere joan den larunbat-igandean Cordoba probintziako Rio Cuarton ospatu duten San Patrizio Jaialdian. Argentinako Garagardo Artisauen Elkartea (ARCA) eta ‘Letras con Cafe’ Kultur Gunea antolatzaile, euskal stand bat arrakastatsu aritu da ekitaldiko jai-esparrua bilakatu zen herriko Tren Geltoki ...

Gehiago irakurri...


Nafarroako Gobernuak kanpoan bizi diren nafarrentzako edukiak zabalduko ditu NEXTekin sare sozialetan

2021/03/30

NEXTek (Navarros en el Exterior) bideoak eta Nafarroari buruzko galdera-sortak zabalduko ditu, Nafarroari lotutako sariekin Nafarroako Gobernuak NEXT ikus-entzunezko edukiak estreinatu ditu martxoan, kanpoan bizi diren nafarrak helburu. Herritarrekiko Harremanetarako Departamentuaren barnean dagoen Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiaren ekimena da, eta honen bidez harremanak sendotu eta biztanleriaren sektore horren nafar izatearen sentimendua bultzatu nahi du, horixe baita Foru Gobernuak Nafarroako diasporari dagokionez duen ...

Gehiago irakurri...


Emilia Sugasti da Villa Mariako Euzko Etxeko lehendakari berria Luis Carricaburuk dimisio ezeztaezina eman ondoren

2021/03/30

Joan den martxoaren 25ean, ostegunez, Euzko Etxeko Zuzendaritza Batzordearen bilera birtualera deitu zuen elkarteko lehendakari Luis Carricaburuk, bertan bere dimisio ezeztaezina aurkezturik. Gaia eztabaidatu ondoren, onartzea adostu zen aho batez. Hari beretik, orain arte lehendakariorde zen Emilia Sugastik presidentetza hartzea ere eskatu zen, eta proposamen hori ere aho batez onartu.

Gehiago irakurri...


Jalgi Hadi Mundura elkarte birtualak mintzodromo ireki batekin ospatuko du apirilaren 3an bere lehen urtebetetzea

2021/03/30

Euskaraz mintzatzen mundu osoko partaideak dituen solasgune honek urtebete beteko du aukera hori ematen COVID-19ak eta honek ekarritako konfinamendu garaiak guztia baldintzatu duen honetan, euskara ikasi eta praktikatu nahi zuten euskaldun batzuk egoera baliatu eta urrats berriak eman dituzte azkeneko urtebete pase honetan, sare sozialak tarteko euskaldunen arteko mintza-saioak bultzatuz. Martxan jarritako ekimen horietako bat Jalgi Hadi Mundura elkarte birtuala izan da eta urtebete ...

Gehiago irakurri...


Nevadako Elkoko Euzkaldunak Euskal Etxeak uztaileko bere ohiko datan eutsiko dio 2021eko National Basque Festival-i

2021/03/29

Euskaldunentzat ezezik, Elkoko herriarentzat ere egutegian gorriz margoturiko data da National Basque Festival (arg Joseba Etxarri) Nevadako Elkoko Euzkaldunak Euskal Etxeak uztaileko bere ohiko datan eutsiko dio 2021ko edizioan bere National Basque Festival famatuari. Estatu Batuetako euskal jai historiko ospetsuena dira seguruenik Elkoko Euskal Jaiak eta iazkoan pandemiagatik bertan behera geratu baziren ere, Euzkaldunak Euskal Etxeak martxoaren 17an egin duen bilkuran aurtengo planekin aurrera egiteko deliberoa hartu zuen, ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia