euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Historias desde la Diáspora" literatura ekimenerako deia egin die Viedmako Aberri Etxeak munduko euskal etxeei

2021/06/09

"Historias desde la Diáspora" (istorioak Diasporatik”) ekitaldiko afixa Immigrantearen Eguna eta Euskal Diasporaren Eguna batera ospatuko ditu Viedma eta Patagonesko Aberri Etxeak irailean, eta asko horrekin "Historias desde la Diáspora" (istorioak Diasporatik) literatura ekimena antolatzea erabaki du. “Ekitaldian mundu osoko euskal etxeek parte hartu ahal izango dute, "gaztelaniaz, baina istoriaren garapenean euskarazko hitz edota ...

Gehiago irakurri...


Argentina: Euskal Zinema Ibiltaria Zikloak 300 saio beteko ditu datorren larunbatean eta ekainean zehar ospatuko du

2021/06/08

Euskal Zinema Ibiltaria zikloaren 300 emanaldiak ospatzeko logoa Carlos Gabilondo zinemazaleak Argentinan daraman Euskal Zinema Ibiltaria Zikloak 300 emanaldi beteko ditu datorren larunbatean. Tarte honetan, argi dago herrialde osoko euskal etxeetan euskal zinemagileen filmak zabaltzea helburu duen egitasmoak "uste baino dimentsio handiagoa hartu duela", esan digu Gabilondok. "Egun, euskal kulturari buruzko eta, bereziki, ikus-entzunezko arteei buruzko ...

Gehiago irakurri...


Bordaleko Euskal Etxeak 'Agur' bere buletinaren paperezko bilduma oso bat eman dio Euskal Diasporaren Artxiboari

2021/06/08

Kanpo Harremanetarako idazkari orokor Marian Elorza eta Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez bildumarekin Bordeleko 'Eskualdunen Biltzarra'k, Akitania Berriko hiriburuko Euskal Etxeak, bere 'Agur' buletin historikoaren bilduma oso bat eman dio Eusko Jaurlaritzari, honek Euskal Diasporaren Artxiboari pasa diezaion. Bildumak agerkaria hasi zenetik, 1953ko azaroaren 1etik, egundainoko zenbakiak biltzen ditu, eta aurrerantzean Euskadiko Artxibo Historikoa bere Bilboko egoitzan osatzen ari den Euskal ...

Gehiago irakurri...


Diaspora osoko 200 bat dantzari aritu dira Aiko Taldeak Bilbotik eskainitako 'Dantza Munduan' online programan

2021/06/07

Aiko Dantza Eskolak Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza babesle emandako online klaseak arrakasta osoa izan dira Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzarekin sinatutako hitzarmen bati esker, ‘Dantza Munduan’ programa birtuala jarri zen martxan iaz Aiko taldea eskola-emaile. Programa Bilbotik kudeatzen du Aikok baina ikasleek mundu osotik hartzen dute parte euskaraz, ingelesez edota gaztelaniaz eskaintzen diren eskoletan. Zuzeneko klaseak astean behin dira eta ...

Gehiago irakurri...


Argentinako Viedma eta Patagonestik abiatutako "Kutxa Bira"ren iristea Urruñara: ikus Kanalduderen bideoa

2021/06/05

Viedma eta Carmen de Patagonestik, bertako Aberri Etxea Euskal Etxeko lehendakari Rocío Basterra eta Kanaldudeko kazetari Pantxika Maitia Joan larunbatean, maiatzaren 29an, iritsi zen Urruñako bere helmugara joan den martxoaren 20an Diasporatik, Carmen de Patagones-tik eta ondoren Viedmatik --bertako Aberri Etxea Euskal Etxea lankide-- abiatutako "Kutxa bira" ekimen euskaltzalea. Pandemia egoera honetan, konfinamenduen eta osasun-neurrien karietara pertsonen mugikortasuna mugatu zelarik, kutxa batek --pasatzen zen herri bakoitzean ...

Gehiago irakurri...


Ipar Euskal Herria: «Jakin dezatela Parisen gure egoera babestuko duen koadrorik gabe, ez dutela bakerik izanen!»

2021/06/05

Hamar mila pertsona Baionan Frantziako Konstituzio Kontseiluak euskararen kontra hartutako Ebazpena salatuz (Enbata.info) Ez dago argi Frantziako Konstituzio Kontseiluak ikastolen kontra eta bertan euskaraz murgiltze ereduari jarraituz finkatuta dagoen sistema de facto legez kanpo utziz hartutako ebazpena noraino iritsi eta zein ondorio ekarriko dizkion euskarari eta Frantziako tokiko hizkuntza guztiei. Euskal Herrian, hautetsiak eta ikastola eta euskarazko eskolen mundua asaldatu du hasteko. Eta joan den larunbatean, hamar bat ...

Gehiago irakurri...


Zeure lagun edo familiakoei edozer dela-eta zorionak eman nahi? EuskalKulturak Zorion-agurren tartea berreskuratu du

2021/06/04

Euskal komunitate barnean zorionak partekatzeko: jaiotzak, urtemugak, lan ona, laguntasuna eskertzeko, urtebetetzeak... Zeure inguruko baten urtebetetzea da, zure familiako batek lana lortu du edo ikasketetan graduren bat, zure euskal etxeko lagun bati eskerrak eman nahi dizkiozu edozein arrazoi dela-eta? Orain aukera berri bat daukazu, EuskalKultura.eus-ek bere Zorion-agurren tartea berreskuratu baitu. Mezu bat uzteko, nahikoa da hemen klik egitea eta testu bat idaztea zorionak emanez, adieraziz nori, nongoa den eta zergatik, ...

Gehiago irakurri...


30 Euskal Etxetako euskara ikasleak partaide atzo Bilboko Arriagatik Linguae Vasconum Primitiaeren Irakurketan

2021/06/04

Klasikoen Irakurketa Jarraitua: Eusko Brasildar Etxeko ordezkaria. Ekitaldiaren 14. edizioa atzo egin zen Bilboko Arriaga Antzokian Bilbo Zaharra Euskaltegiak urtero antolatzen duen Klasikoen Irakurketa Jarraituaren 2021eko edizioa atzo egin zen bere ohiko egoitzan: Bizkaiko hiriburuko Arriaga Antzokian. Hamalaugarren edizio honetan 1545ean argitaratu zen Bernat Etxepare baxenabartarraren "Linguae Vasconum Primitiae" liburua irakurri zuten 200 bat euskaltzalek, beti ere txandaka eta ahoz gora.

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.eus-en buletinak eten labur bat egingo du eta ostiralean, ekainaren 4an itzuliko da

2021/05/31

EuskalKultura.eus-en buletinak eten labur bat egingo du aste honetan gaurtik ostirala bitartean, eta aste hondarrean, ekainaren 4an itzuliko da bere eguneroko hitzordura. Tarte honetan lanean segituko dugu eta, buletina plazaratzea kenduta gainetako lanek bere martxa segituko dute etengabe berritzen, presentziarekin sare sozialetan. Albisteen saila ezik, gainerako atal eta sailak kontsultagai egongo dira eta ...

Gehiago irakurri...


Mallorcako Artea Euskal Etxeak hitzarmen bat medio pilota kantxa eta egoitza dauzka Palmako Son Rapinya auzoan

2021/05/31

Mallorcako Artea Euskal Etxeak Palman erabileran dituen "Club Frontón Son Rapinya" kantxa eta instalazioak Pilota kantxaren historiak 1960ra garamatza auzoko enpresari multzo batek lusail batzuk eman baitzioten parrokiari eta Son Rapinya-ko auzoari, ingurua orduan Palmako periaferia zela. Lursail hauetan eta bertako biztanleen laguntzaz eraiki ziren Son Rapinyako frontoia eta bere instalazio guztiak. Jabea Eliza da, baina erabilera auzoko guztiena da, eta ez soilik auzokoena, Palma udalerriko biztanle guztiena ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia