euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ikus 'Nora'ren bideoklipa, Izaro kantariak Lara Izagirreren azken filmarentzat eginiko kantaren aurkezpena

2021/07/06

Izarok eman izan du kontzerturik Diasporan eta kantatu izan du, adibidez, Mexikoko eta Bartzelonako Euskal Etxeetan Hona hemen Izaro (Mallabia, 1993) kantari bizkaitar gazteak Lara Izagirre zuzendariaren 'Nora' filma berriarentzat egin duen kantaren bideoklipa. Filmak, Ane Pikaza aktorea dakarkigu bere aitona argentinarra galdu duen gazte baten paperean, bidaia hasten duela Dyane 6 zahar batean Euskal Herriko kostaldean barrena aitonaren errautsak amonarenekin uzteko. Euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez ...

Gehiago irakurri...


Trujilloko Euskal Etxeak Verastegui/Berastegi familiako kideen lehenengo bilerara deitu du, datorren larunbatean online

2021/07/06

Berastegitarren bilkura uztailaren 10ean egingo da goizeko 10:00etan (Peruko ordua), Argentinako 12:00etan, edo EHko 17:00etan Verástegui, Berastegui, Verasteguiz, Verastigui... edo Berastegi abizenaren beste edozein aldera da zure deitura? Batera edo bestera idatziak, nazioartean eta bereziki Ameriketan topa daitezke. Hori bada zure kasua, edonon bizi zarela ere, Trujillo Euskal Etxeak famili-bilera batera gonbidatzen zaitu datorren larunbatean, uztailaren 10ean, online, "De Berastegi al mundo" ...

Gehiago irakurri...


Gaztelaniaz, ingelesez eta euskarazko bana testu lehen hiru sarituak Sanferminetako Kontakizun Laburren XIII Sariketan

2021/07/05

San Ferminetako Kontakizun Laburren XIII. Sariketa San Fermin blogak antolatuta Bigarren urtez pandemia kari, aurten ere Sanferminak bertan behera geratu dira, ez ordea izpiritua, eta sanferminzale amorratuek aurkitu dute bestela nola ospatu. San Fermin Blogak, esaterako, izpiritu horretan blai, Sanferminetako Kontakizun Laburren XIII. Sariketa antolatu du, nafar festarik famatuenaren esperientziak idatziz islatu eta gogoratzeko. 2021eko edizioan, Javier Casado ...

Gehiago irakurri...


Auzolana Patxi Bisquertek Pello Mari Otañoz egingo duen filma gauzatzeko: txartelak 10 euro, erosi duzu zeurea?

2021/07/02

Pello Mari Otañoren figura merezi duen lekura ekartzeko proiektua bultzatzen du Patxi Bisquertek (irudian) (arg Bertsolari.eus) "Ombuaren itzala" du izena Patxi Bisquert-ek Pello Mari Otaño bertsolariaren bizitzari buruz bultzatzen duen filmak. Gogora dezagun, Diasporari zinez lotutako Otaño (Zizurkil, 1857-Rosario,1910) pertsona erreferentziala izan zela bertsolaritzan eta bere garaiko euskal kulturan; eta ombua, itzal handia ematen duen Argentinako Pampako zuhaitz adierazgarria dela. ...

Gehiago irakurri...


Saladilloko Itxaropen-ek haritza landatuko du Malvinetan erorien omenez eta gauza berera deitu ditu Argentinako EEak oro

2021/07/02

Saladilloko Euskal Etxeak haritza landatuko du Malvinetan eroritakoen omenez Ekimena Guillermo Raul Ni Colo beterano saladillotarraren eskutik dator eta helburu jakina du: Malvinetako gerran hildako 649 soldaduak omentzea, bakoitzaren oroimenez zuhaitz bana landatuz. Ni Colo-ren asmoa da, arbola kopuru horretara datorren urteko apirilean iristea, 2022ko apirilean beteko baita Argentinako historiako une ilun eta tristeenetakoa izan zen haren 40. urteurrena.

Gehiago irakurri...


Beatriz Chivite olerkari iruindarraren poemak euskaraz eta ingelesez irakur daitezke 'The Blue Line' liburuan

2021/07/01

 Londresko metroan doazen pertsonak hartzen ditu 'The Blue Line'n egileak hizpide, orain euskaraz eta ingeles irakurgai Beatriz Chivite poeta nafarraren 'Metro' poema-liburua ingelesez irakur daiteke dagoeneko, Ingalaterrako Francis Boutle Publishers argitaletxe independenteak 'The Blue Line, Poems in Basque' izenburupean kaleratu duen euskara-ingelesa edizio elebiduna medio. Londresko metroan doazen pertsonak hartzen ditu 'The Blue Line'n egileak hizpide. Francis Boutle argitaletxearen ...

Gehiago irakurri...


FEVAk eta Etxepare Institutuak 2021 Neguko Barnetegiaren data konfirmatu dute: uztailaren 17tik 24ra, online

2021/07/01

FEVAko Gabriela Mendia, Arantxa Anitua, Carlos Miguelena eta Elba Mocoroa; Etxepare Institutuko Kinku Zinkunegi FEVAko Zuzendaritza Batzordea eta Etxepare Euskal Institutuako ordezkari den Kinku Zinkunegi bildu egin dira urteko bigarren zatiari begira euskararen arloko zenbait erabaki hartzeko. Bilera bukatuta, euskara irakasleak trebatzeko ikastaro trinkoaren datak jakinarazi dituzte: Hego Amerikako Neguko barnetegia uztailaren 17tik 24ra egingo da, Argentina, Brasil, Txile eta Uruguaiko 28 ikasle-irakasle ...

Gehiago irakurri...


Pandemiak aldaketak ekarri ditu, baina asteburuan hasiko da EuskarAbentura 2021, aurten Diasporako kiderik gabe

2021/06/30

EuskarAbenturaren aurreko edizio bateko irudia, Euskal Herria herriz herri zeharkatuz Pandemiaren eraginez iazko edizioa bertan behera utzi behar izan zen, eta aurtengoan hasieran zalantzak izan ziren nagusi, nahiz eta, osasun neurriak zorrotz errespetatuz, azkenean eta programan aldaketa esanguratsuak eginez datorren asteburutik aurrera hasiko diren biltzen 2021eko edizio honek bilduko dituen 16-17 urteko 120 gaztetxo euskaldunak. Aurtengoan baina, eta bidaiatzeko indarrean dauden oztopoak ere ...

Gehiago irakurri...


Azulgo Gure Txokoak ‘La Voz de los Vascos’ estreinatuko du ostiral honetan: bi astero aireratuko da Irrati Publikoan

2021/06/30

Ostiral honetan abiatuko da Azulen 'La Voz de los Vascos’ irratsaioa. Bi astean behin, euskaldunen kontuak herriko Irrati Publikoa-n Azulgo Udalaren eskutik iritsi zitzaion proposamena Euskal Etxeari. Gure Txokoako lehendakari María Inés Etchevers Aizpirik EuskalKultura.eus-i azaldi dionez, “Komunitatearekiko Harremanetarako Zuzendari Damian Vuottok gonbidatu gintuen eta hitzarmena sinatu dugu. Irratiaren programazioko parte izango gara, baitetsiz gure eduki kulturalak zabaltzea izango dugula xede eta ez dugula ...

Gehiago irakurri...


Eguzkia bere hiruhilabetekariaren zenbaki berria plazaratu du La Platako Euzko Etxeak, aurrerantzean ISSN ere baduela

2021/06/29

La Platako Euzko Etxeak Eguzkia bere hiruhilabetekariaren 14. zenbakia plazaratu du, 2021eko ekainari dagokiona Kalean da La Platako Euzko Etxeak hiruhilabetean behin argitaratzen duen Eguzkia aldizkariaren zenbaki berri bat, kasu honetan zenbaki berriaren pdf bertsioa interneten dago, nahi duenak bertan irakurri edo bertatik jaitsi dezan. Aldizkariaren bigarren aldiko 14. zenbakia da eta 2021eko ekainari dagokio. Berritasun gisa, esan dezagun zenbaki honetatik aurrera Eguzkiak ISSNa ere bereganatu duela (ISSN ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia