euskal diaspora eta kultura
2021/09/28
COVID-19ak eragindako osasun egoeragatik 18 hilabete 'luze' pasatu ditu Kolonbiako hiriburuko Euskal Etxeak ateak itxita. Joan den asteburuan, etenaldi hori hautsi da eta berriro ere bildu dira elkarteko lagunak EEaren egoitzan bazkari informal batez gozatzeko. Menua, pintxoak eta paella, Bogotako ‘El Vasco’ sukaldaritza enpresak prestatuta eta otorduaren ondoren, ...2021/09/28
Orain hasten ari den ikasturte honetatik aurrera Euskara eta Euskal Kultura eskolak emango ditu Georgiako Ivane Javakhishvili Tbilisi Estatu Unibertsitateak (ingelesez Tbilisi State University, TSU), Etxepare Euskal Institutuak eta TSUko arduradunek sinatu hitzarmenari esker. Jakina denez, Georgia eta Euskal Herriaren artean adiskidetasun eta kidetasun harreman historiko bat dago, eta badaude teoriak bi herri eta ...2021/09/27
Aste honetan ekingo die Cordoba probintziako Euskal Etxe honek bere 75. urtemugako ospakizunei. Egitaraua azteazkenean, irailaren 29an hasiko da esker-emate meza eta omenaldi batekin. Meza Aita Trinitarioen Elizan izango da, arratsaldeko 7etan eta omenaldia Euzko Etxearen egoitzan. Zeremonian plaka oroigarri bat desestaliko dute eta ondoren topa egingo. Urteurren afaria, berriz, larunbatean, urriaren 2an izango da, ...2021/09/27
Ez da izan euskal etxe gutxirentzat Euskal Diasporaren Eguna ospatzea aukera eta helpuntu txarra pandemiak ekarritako geldialditik ateratzeko, koronabirusaren azkenaldiko datu hobexeak lagun. Valladoliden, bertako Gure Txoko Euskal Etxeak ahalegin berezia egin du ikasturte berriari hasiera eman, Euskal Diasporaren Eguna ospatu eta Valladolideko jendeari normalean ikusten ez duen kirol erakustaldi ...2021/09/27
Ikusentzunezkoen arloan egin dituen ikasketa akademikoen baitan sortua, Maru Roson argentinarraren ‘Bakaiku, una casa’ (Bakaiku, etxe bakarra) dokumentala, bere familiari buruzko kontakizun intimoa da. Bakaiku nafar herritik Argentinara etorri zen Luciano Urrestarazu birraitonaren istorioa kontatzen du eta nola aitaren bidez jasotako euskal legatuak bultzatu zuen zuzendari gaztea Nafarroara ...2021/09/24
Iraileko egun hauetan Donostia Nazioarteko Zinemaldiaren 69. edizioa ari da bururatzen eta 22an, asteazkena, zuzendari gipuzkoar baten, Manu Gomez-en (Arrasate, 1973) 'Érase una vez en Euskadi' opera prima estreinatu zuen. Filmak laurogeiko hamarkada Euskal Herrian kontatzen du, lau haur protagonisten ikuspegitik. Gutxik jakingo dute, baina, filmak Madrilgo Euskal Etxeko ...2021/09/24
‘Txalaparta’ irratsaio laburra 2017an sortu zen, 'Baskos de la Confluencia' Euskal Etxearen ahotsa izateko eta Euskal Herria eta euskal kulturarekin lotura duten gaiak ezagutarazi eta zabaltzeko, "besteak beste euskal ohiturak, geografia, kirola, hizkuntza, dantza eta musika". Saioa 2018ko otsail arte entzun ahal izan zen Cipolettiko Confluencia FM 94.5 irratian eta ...2021/09/24
Euskal Diasporaren Eguneko programan, momentu berezia izan zuen Denak Bat-eko Margarita Mathieuk ‘José María Iparragirre’ saria jasotzean. Saria ‘Músicos sin Fronteras’ (Mugarik gabeko musikariak) Gobernuz Kanpoko Erakunde gasteiztarraren ekimena da eta aurten hasita urtero emango zaio Argentina edota Uruguaiko euskal diasporako erreferente bati. ...2021/09/23
Eusko Jaurlaritzak gazteak trebatzeko lau beka eskaintzen ditu, horietarik bi Gasteizen aritzeko, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, eta beste bi Bruselan, Euskadiren Europar Batasunaren aurreko Ordezkaritzan. Urtebetekoak dira eta Gasteizkoen kasuan bakoitzak 16.000 euroko zuzkidura dauka eta Bruselakoan 24.000koa. Unibertsitate gradua behar da eduki eta gehienez 28 urte izan. ...2021/09/23
Bere 25. urteurrena ari da betetzen aurten Viedma eta Patagoneseko Aberri Etxea Euskal Etxea eta hainbat jarduera antolatu ditu karia horretara, modu birtualean gehienbat, COVID-19k ezarritako neurriak zitzo errespetatuz. Aste honetatik aurrera, ordea, osasun neurri berriek aurrez aurreko jarduerak ahalbidetzen dituzte eta Aberri Etxeak atseginez iragartzen du larunbat honetan, irailaren 25ean, Euskal ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus