euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jean Michel Chabagno, Uruguain sortua eta 13 urterekin gibeleratua, da Paueko Euskal Etxeko lehendakari berria

2021/10/04

Jean-Michel Chabagno, Uruguain sortu euskaldunak da Paueko Lagunt eta Maitako lehendakari berria Paueko Lagun eta Maita euskal etxeak Jean-Michel Chabagno hautatu du lehendakari berri irailaren 20an egin Zuzendaritza Batzordean. Erakundea 1967an sortuz geroztik seigarrena du, eta 2018ko martxoan hautatua izan zen Michel Lagan-i lekukoa hartzen dio, aurrekoak Jacques Etchebarne, Dominique Espil, Jean-Pierre Urrutia eta Pantxoa Challet izan zirelarik. Lehendakari berria, Ameriketako euskal ...

Gehiago irakurri...


Pandemia: Bakersfieldeko EEa ez da egongo 2021 Kern County Azokan, baina Mus Txapelketa egingo du gaur

2021/10/02

Bakersfieldeko Euskal Etxearen 'Etxola' Kern County Fair-en. Iaz Azoka ez zen egin. Aurten egiten ari da, EEaren partaidetzarik gabe Pandemia garaian euskal etxe eta komunitate bakoitzak bere hiri eta inguruko autoritateen erabakiei segitu eta dagozkion erabakiak hartzen ditu. Baina tokiko kasuistika eta egoerak desberdinak izan daitezke. Aldi berean, ekitaldi guztiak ere ez dira berdinak eta arrisku maila ez da beti bera. Bakersfield-en, ez zaie erabaki batere erraza suertatu bertako euskal etxekoei, duela berrogei ...

Gehiago irakurri...


Segi astelehenean online Euskal Diaspora Graduondoaren hasiera-hitzaldia Euskal Herriko Unibertsitatean

2021/10/01

Graduondokoa osorik egin daiteke modu presentzialean edo online Datorren astelehenean, urriaren 4ean, Euskal Diasporan Espezialista graduondoaren hasiera ekitaldi ofiziala egingo da Gasteizen. Hasiera hitzaldia, "Diasporic Studies Today" izenburupean emango du Kingsley Aikins graduondoko irakasle eta The Networking Institute erakundeko zuzendaria, eta bertan izango dira Marian Elorza Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia eta Montse ...

Gehiago irakurri...


2021eko Euskal Herriko Dantzari Eguna bihar ospatuko da Elizondon, Diasporako sei talde pantaila bidez partaide

2021/10/01

2021eko Euskal Herriko Dantzari Eguna Baztanen ospatuko da urriaren 2an, Baztanen Euskal Herri osoko 35 taldek hartuko dute bihar parte Nafarroako Baztanen, bertako hiriburu Elizondon ospatuko den 2021eko Euskal Dantzari Egunean, Euskal Herriko Dantzarien biltzarra eta bertako Baztandarrak Dantza Eskola antolatzaile. Gogora dezagun iaz, pandemia dela-eta, ez zela elkarretaratzea antolatu, ez fisikoa behintzat, baina online ospakizunak aukera berriak ekarri zizkiela Diasporako taldeei, eta ...

Gehiago irakurri...


Blogeko sarrera berria: Zer dakizu Bermeotarren errepideaz? Jose Ramon Rementeriaren ekarri berezia Gerra Zibilean

2021/10/01

Gure historiako pasadizo eta pieza berri bat 'Ecos de 2 guerras, 1936-1945' blogaren baitan "José Ramón Rementeria y la carretera de los bermeanos 'en Otxandio (1936-1937)" (Jose Ramon Rementeria eta 'bermeotarren errepidea' Otxandion) du izenburua Sancho de Beurko Elkarteak "Ecos de dos guerras, 1936-45" gaztelaniazko blogean gaurkoan eskaintzen duen sarrera berriak. Denboran atzera egin eta ezagut ezazu hobeto eta lehen eskutik atal eta ...

Gehiago irakurri...


Ikurrina eskuan, Miguel Boado argentinarrak Olavarria eta Lujan hiriak lotu ditu oinez, Ama Birjinari agindutakoa betetzeko

2021/09/30

Miguel Boado erromesaldi hasi zueneko egunean, Olavarriako Euskal Etxe aurrean, eta helmugan, Lujango Basilikara heldutakoan Miguel Boado, Olavarriako Euskal Etxeko kide izateaz gain, urteen poderioz Elkartearen zutabeetakoa ere bihurtu da. Euskal arbasoak izan arren –Bergara eta Urbina abizenak dauzka bere zuhaitz genealogikoan–, soilik alabak euskal etxera joaten hasi zirenean hasi zen bera ere joaten. Neskak dantza egitera; Miguelek, berriz, sukaldean aurkitu zuen bere lekua.

Gehiago irakurri...


Streaming: Segi online Donostiako AEMI Konferentziako hitzaldi eta agerraldiak, estekak ematen dizkizugu

2021/09/30

Jarraitu online AEMIren 31. Konferentzia irailaren 30an eta urriaren 1ean Donostiako Miramar Jauregian Aurreko albiste batean esaten genizun moduan ostegun eta ostiral honetan egingo da Donostian AEMIren (Association of European Migration Institutions - Europako Migrazio Erakundeen Elkartea) 31. Batzarra eta Urteroko Konferentzia, Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza antolatzaile. Topaketa zuzenean segitu ahal izango da online, streaming ...

Gehiago irakurri...


Datorren igandera arte bozka dezakezu 'Manuel Lekuona' 2021 Saria: hautagaien artean badago Diasporakorik

2021/09/29

'Manuel Lekuona' Sarirako bederatzi hautagaiak Urriaren 3ra arte bozka daitezke Eusko Ikaskuntzaren 'Manuel Lekuona' Saria 2021rako hautagaiak. Aurtengoan, bederatzi dira aurkeztutako hautagaitzak, eta horien artean badira bi zuzenean Diasporarekin edota EuskalKulturarekin harremana daukatenak: Diasporan jaioa eta gaur egun luxuzko kolaboratzaile dugun Arantzazu Ametzaga da bat, eta kolaboratzaile eta elkarrizketatzaile fin izan genuen Elixabete ...

Gehiago irakurri...


AEMIren Konferentziak diasporen eta euren sorterrien arteko harremanak aztertuko ditu bihar eta etzi Donostian

2021/09/29

AEMIren 31. Konferentzia irailaren 30an eta urriaren 1ean gauzatuko da Donostiako Miramar Jauregian Donostiako Miramar Jauregia izango da irailaren 30ean eta urriaren 1ean AEMIren (Association of European Migration Institutions - Europako Migrazio Erakundeen Elkartea) 31. Batzarraren eta Urteroko Konferentziaren egoitza. Eusko Jaurlaritza, bere Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzaren bidez da ekitaldiko antolatzaile, izan ere elkarteko partaide baita 2007ko itailean Finlandiako Turku ...

Gehiago irakurri...


Kolonbia: Bogotako Euskal Etxeak pandemia heldu ondoko lehenengo aurrez aurreko elkarretaratzea egin du

2021/09/28

Pandemiaren ondoko aurrez aurreko lehenengo ekintza Bogotako Euskal Etxean COVID-19ak eragindako osasun egoeragatik 18 hilabete 'luze' pasatu ditu Kolonbiako hiriburuko Euskal Etxeak ateak itxita. Joan den asteburuan, etenaldi hori hautsi da eta berriro ere bildu dira elkarteko lagunak EEaren egoitzan bazkari informal batez gozatzeko. Menua, pintxoak eta paella, Bogotako ‘El Vasco’ sukaldaritza enpresak prestatuta eta otorduaren ondoren, ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia