euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Asterik gabeko urte honetan La Platako Euzko Etxeak 'Eguzkipean'era gonbidatu ditu gazteak eta euskal etxeak oro

2021/10/27

Euskara, dantza eta herri kirol tailerrak antolatuko dituzte "Eguzkipean" kanpamenduan Euskal Aste Nazionala Argentinako euskal gizatalde osoaren nahitaezko hitzordua da urtero. Pandemiagatik, ordea, ekitaldia bertan behera geratu behar izan da 2020an, eta berriz ere 2021ean. Baina La Platako Euzko Etxeko kideek ez dute horrela utzi nahi izan eta garai honetarako proposamen posible bat asmatu dute: “Eguzkipean” du izena, aire zabalekoa delako. Azaroaren 27 eta 28an ...

Gehiago irakurri...


Beatriz, Bea eta Eli, hiru argentinar euskara maila hobetzen Lazkaon, Euskal Herria ezagutu eta ametsak betetzen

2021/10/26

Hiru argentinarrek Josette, Eliren Uztaritzeko mintza-laguna bisitatu eta aurrez aurre ezagutazeko aukera izan dute Beatriz Poumé (Tandil), Beatriz Etchegaray (Viedma) eta Elisabeth Etchegaray (Azul) irakasleek luze igurikatu duten bidaia da honakoa. Etxepare Euskal Institutuak, Diasporako euskara irakasleei formakuntza emateko “Euskara Munduan” programako antolatzaile izanik, bi hilabeteko beka emana zien Lazkaoko Maizpide barnetegian ikasketak burutzeko, Diasporako irakasle talde zabalago bateko parte. ...

Gehiago irakurri...


Diasporako bi egilek, Alberto Irigoyen eta Xabier Irujok, Gernikari bestela begiratzen dion eleberria kaleratu dute

2021/10/25

Alberto Irigoyen eta Xabier Irujoren ‘Un regalo para Hitler’ eleberria, Diasporako bi idazlek idatzia eta plazaratu berria Aurkeztu berri dute Alberto Irigoyenek eta Xabier Irujok euren emaitza berria, ‘Un regalo para Hitler’ (Oparia Hitlerri) eleberria. “Bertan Gernikako Bonbardaketa  eta Bigarren Mundu Gerrari buruzko bestelako hausnarketa bat proposatzen dugu, alemaniarren ikuspuntutik, honako gai hauek sartuta: zergatik zeuden alemaniarrak penintsulan, Wolfram von Rochthofen teniente koronelaren ...

Gehiago irakurri...


Euskadiren AEBko Ordezkaritzak elastiko berezi bat oparituko die New Yorkeko Maratoiko euskal korrikalariei

2021/10/25

Elastiko hau oparituko die Eusko Jaurlaritzaren New Yorkeko Ordezkaritzak Maratoian parte hartuko duten euskal korrikalariei Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzak dei bat egin die datorren astean New Yorkeko Maratoian arituko diren euskal korrikalariei, azaroaren 6an, larunbata, goizeko 9:30ean, Ordezkaritzaren egoitzan (820 2nd Ave Suite 13B, New York, N10017) eurei eta euren familia eta laguntzaileei egingo dien harrera ekitaldian parte har ezaten. Aurreko urteetan bezala, Ordezkaritzak Euskadi-Basque Country hitzak eta ...

Gehiago irakurri...


New Yorken bazabiltza eta hiriko euskaldunekin konektatu nahi baduzu, ez ahaztu: larunbat honetan 'Pintxo-Pote'

2021/10/22

New Yorkeko Euzko Etxearen kanpoaldea artxiboko irudi batean (argazkia EuskalKultura.eus) New York edo inguruan bizi zarela (edo bertatik zabiltzala une honetan) eta gustatuko litzaizukeela bertako euskaldun gehiago ezagutzea tarteka momentu batzuk partekatzeko? Larunbat honetan daukazu aukera, hiriko Euzko Etxeak, Euskadiren AEBko Ordezkaritzarekin batera 'Pintxo-Pote' baterako deia egin baitu. adieraziz egundoko aukera dela "euskal komunitateko kide berriekin biltzeko eta New Yorken bizi ...

Gehiago irakurri...


Oreka TX eta Kukai gaur eta bihar arituko dira Bruton Ingalaterran Chillidaren obren erakusketa bat testuinguru

2021/10/22

Erakusketa 2022ko urtarrilera arte egongo da zabalik. Irudian bertan ikusgai dagoen Chillidaren 'Consejo al Espacio IX' obra Oreka TX musika taldea eta Kukai dantza taldea Brutonen arituko dira urriaren 22an eta 23an 'Basque Cultural Festival' delakoaren baitan, Hauser & Wirth Somerset galeriak 2022ko urtarrilera arte zabalik daukan erakusketa testuinguru. Horrekin batera, Lurra Café Chillida Lekuko jatetxeko sukaldari-burua Hauser & Wirth Somerset-i lotutako Roth Bar ...

Gehiago irakurri...


Itxaropenak goiti egin da Malabon Ekuatore Ginean sortu nahi den Euskal Etxearen lehen "bilera gastronomikoa"

2021/10/22

Joan larunbateko bilkuran parte hartu zutenetako batzuk, Ekuatore Gineako bandeta eta ikurrina atzean Publikoki deitu den lehenengo bilera hau hiriburuko jatetxe batean egin zen eta hamabost bat jende bildu zituen, tartean gizonak, emakumeak zein haurrak. Giro ederrean egin zen, eta partaideek parada izan zuten "Euskal Herri moduko" gutiziak, "hemen eguneroko jaten ez ditugunak" partekatzeko, hala nola "kroketak, entsalada errusiarra, patata tortilla eta txistorra pintxoak... ...

Gehiago irakurri...


Aldaketa batzuekin ospatuko du Buenos Airesko Nafar Etxeak bere 126. urteurrena post pandemiak baldintzatuta

2021/10/22

Nafar Etxearen urteurren jaia artxiboko irudi batean (argazkia EuskalKultura.eus) 126 urte beteko ditu azaroan Argentinako hiriburuko Nafar Etxeak eta ospakizun programa urriaren 31an hasiko da mahai-teniseko txapelketa batekin. Ekintzekin jarraituz, azaroaren 4an Pilota Paleta erakustaldia egingo dute Elkarteko izen handiko pilotariek, erakundearen egoitzako trinkete margotu berrian.

Gehiago irakurri...


Eusketxek Euskal Mitologiari buruzko tailer birtuala hasiko du bihar Buenos Airestik, Maria Elena Etcheverry gidari

2021/10/21

Urtarrilaren 22an hasiko da Eusketxeren Mitologiari buruzko tailerra Buenos Airesko Eusko Kultur Etxeko lehendakaria den Maria Elena Etcheverryk eskainiko du aurten ‘Euskal mitologiaren imajinarioa’ ikastaroa. Ostiral honetatik hasita, saioak ostiralero izango dira, arratsaldeko 7etatik 9etara, ordu argentinarra. ‘Tailer’ tankera hartuko dute, “uste baitugu irakurketa partekatuak testuen mundua eta gure mundu eta bizipenak hurbiltzen ...

Gehiago irakurri...


Urriaren 25tik 29ra euskal zinema aztertuko du Iratxe Fresnedak New Yorkeko City University-ko Atxaga Katedran

2021/10/21

Iratxe Fresneda (Arrigorriaga, Bizkaia, 1974) zinemagile eta unibertsitate irakaslea. Urriaren 25 eta 29 bitartean, euskal zinema aztertuko du Iratxe Fresnedak City University of New York-en (CUNY), bertako Bernardo Atxaga Katedrak antolatutako zenbait mintegiren bidez. Mintegiak ‘Intersekzionalitatea eta small cinema-k. Kontaketak eta ikus-entzunezko ereduak: periferiak zentroan’ izenburupean eskainiko ditu zinegile eta irakasle bizkaitarrak, Etxepare Euskal Institutuak ohar baten ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia