euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txotxa eta sagardoa libre Argentinako I. Sagardo Egunean: azaroaren 27an La Platan Txapela eta Euzko Etxearen eskutik

2021/11/03

Argentinako lehenengo Sagardo Eguna, Txapelak eta Euzko Etxeak antolaturik Argentinako lehenengo 'Sagardo Eguna' (sic) ospazeko proposamenez dator 2021 amaiera honetan ‘Txapela’ euskal argentinar sagardoa. Aurrekaririk gabeko ideia hau, gainera, “tradizio” bilakatu naiko lukete ‘Txapela’ko lagunek. “Gure asmoa da Argentinako euskal jaien egutegian sartzea, eta urtero antolatzea”, esan digute. Lehenengo edizio hau La Platako ...

Gehiago irakurri...


New York Basque Film Festival-ek 'Nora', 'Ander' eta 'Handia' erakutsiko ditu jatorrizko bertsioan ingelesezko azpitituluz

2021/11/02

Azaroaren 16, 17 eta 18an, 'New York Basque Film Festival' Manhattanen Hiru euskal izenburu eskainiko ditu azaroaren 16, 17 eta 18an Etxeorratzen Hirian New York Basque Film Festival-ek hiruak euskaraz ingelesezko azpitituluz. Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritza antolatzaile, estreinua azaroaren 16an izango da, asteartea, eta pantailaratuko den filma 'Nora' (2020), Lara Izagirre zuzendari. Izagirre bera egongo da bertan eta emanaldiaren ondotik ikusleen galderei ...

Gehiago irakurri...


Bruselako ama euskaldun talde bat guraso gehiagoren bila dabil asteroko euskaltegi ludiko bat muntatzeko

2021/11/02

3-7 urteko neska-mutilentzako asteroko euskal proiektu ludiko bat hasi nahi dute Bruselan. Irudian, Boiseko Ikastolako haurrak (arg BI) Helburuak, haurrei euskaraz edota euskal kulturarekin harremanetan jolasteko aukera ematea da; Euskal Herritik kanpo bizi arren, euskal transmisioari aukera hobeak ekartzea; familiek etxean egin dezaketen lanari astean behingo errefortzu ludikoa emendatzea; haurrek laguntxo berriak egin ahal izatea euskal hizkuntza, kultura eta erreferentziak lokarri.

Gehiago irakurri...


Mexikoko Loteria Nazionalak hiriburuko euskal jatorriko Danubio jatetxeari eskaini dio aste honetako zozketa

2021/11/01

Mexiko Hiriko Barruti Historikoko Danubio jatetxea eta Loteria Nazionalak eskaini dion loteria txartela Mexikoko Loteria NazionUnalak bat egin nahi izan du Mexiko hiriburuko euskal jatorriko Danubio jatetxearen 85. urteurrenarekin eta azaroaren 2an jokatuko den zozketako txartel guztietan jatetxearen logoa eta aurrealdearen argazki bat ezarri du irudi nagusi legez. Gogora dezagun, jatetxea 1936an hasi zutela Jose Aranguena eta Victor Amundarain bizkaitarrek euskal gastronomiari erakuslehio berri bat emanez ...

Gehiago irakurri...


Euskaldunen stand bat bigarren urtez partaide Corrientes probintzia argentinarreko Goya herriko Immigranteen Jaian

2021/10/29

Juan ‘Tato’ Basterrechea, Ayelen Arduri gizataldeko erregina eta standean prestatutako janaria 2019ko Immigrantearen Jaian (arg JB) Immigrantearen Jai Probintziala azaroaren 5ean eta 6an egingo da Goyan eta bertan euskal stand bat muntatuko du Juan ‘Tato’ Basterrechea buru duen taldeak. Ez da izango Basterrecheatarren lehenengo gizataldeen festa. Izan ere, 2019koan ere hartu zuten parte. Basterrecheak berak aitortzen du ‘kointzidentziaz’ izan zela. "Udaletxean nengoen tramite bat egiten eta nire ...

Gehiago irakurri...


EH Sona 2021: Bulego, Ezpalak, Nøgen, Olatz Salvador eta izen gehiago Bartzelonan azaroaren 6tik abenduaren 10era

2021/10/29

Datorren asteko larunbatean, azaroaren 6an hasiko da 2021eko EH Sona euskal jaialdia Bartzelonan, Bulegoren kontzertuarekin Iazko edizioa pandemiagatik bertanbeheratuta, indar eta gogo berrituz dator Bartzelonan Euskal Herria Sona euskal musika jaialdiaren 23. edizioa, azaroaren 6tik abenduaren 10era. Datorren asteko larunbatetik aurrera eskal musika bizi-bizi entzun ahal izango da hiriburu katalanean, bertako urteroko musika egitarauan lekua eta izena egina duen jaialdi honen bitartez, kontzertuekin batera liburu aurkezpen bat ere ...

Gehiago irakurri...


AEB: Euskal gizataldean hil direnak gogoan urtero egin ohi den meza igande honetan izango da, online San Frantziskotik

2021/10/28

Igandean egingo da euskal gizataldean azken urte honetan hildakoen aldeko "Omenaldia Mass", euskaraz eta ingelesez (arg Astero) "Omenaldia Memorial Mass" izenpean AEBko Euskal Komunitateak urtero egin ohi duen bere hildakoen oroitzapenezko meza datorren igandean, urriaren 31ean, egingo da, aurten bigarren urtez jarraian online, egin ere San Frantziskoko Gure Euskal Etxetik. Aita Antton Egiguren meza-emaile, Artzai Ona AEBko euskal elkarte katolikoaren Facebookez segitu ahal izango da Kaliforniako goizeko ...

Gehiago irakurri...


Pandemiak ekarritako geldialdia gainditze bidean, Rosarioko EEak zineari, gizataldeei eta ENEri zabaltzen dizkie ateak

2021/10/28

Rosarioko Zazpirak Bat-ek antolatutako Zine Zikloa Osasun neurriak hartzeari utzi gabe, eta batez ere poz eta itxaropen handiz, aurrez aurreko ekintzak antolatzen ari da berriro ere Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxea. Urriaren 15ean Zine Zikloaren aurtengo lehenengo saioa egin zuten eta Asier Altuna zuzendariaren Amama filma proiektatu. Pelikula osteko eztabaida Zikloko arduradun Emilio Bellonek koordinatu zuen eta aktibitateari amaiera emateko ...

Gehiago irakurri...


Zabalik dago epea Euskal Etxeek 2021/2022 ikasturterako euskara ikastaroak eskaintzeko dirulaguntzen Deialdia

2021/10/27

Etxepare Euskal Institutuak zabalik dauka 2021eko urritik 2022ko irailera bitarteko euskara-ikastaroengatik Euskal Etxeei dirulaguntzak emateko deialdia. Urtero bezala, Eusko Jaurlaritzaren Euskal Etxeen erregistroan onartutako euskal elkarteak aurkez ditzakete eskabideak, gutxienez astean hiru eskola-ordu emanez; eta taldearen gutxienekoa sei ikaslekoa izanik, eta batez bestekoa, zortzikoa ...

Gehiago irakurri...


Limako Euskal Etxeko kide Mónica Rojas Bilbora bertaratu zen Otxarkoagan saritutako bere ipuinaren saria jasotzera

2021/10/27

Mónica Rojas bere ipuina irakurtzen Otxarkoagako Umeen Jardunaldietan (argazkia Mónica Rojasen politesia) Bederatzi irabazle bildu ziren Bizkaiko hiriburuan ekitaldian parte hartzeko eta euren narrazioei jendaurrean ahotsa jartzeko, tartean Perutik etorritako Monica Rojas Turpaud, ‘Un curioso observador’ (Behatzaile bitxia) ipuinaren egilea. Urriaren 17an Bilboko auzo honetan egin ziren Otxarkoagako Umeen 39. Jardunaldien baitan izan zen. Ekitaldiaren programa barruan eta Txirula Kultur Taldeak ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia