euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Ekitaldi erraldoi hau modu seguruan" egiteko erarik topatu ez dutela, Boiseko Jaialdi 2022 kantzelatu dute

2021/11/19

Ez da 2022an Jaialdirik egingo Boisen. Hurrengoa 2015ean egingo da hiriburu idahotarrean, Jaialdi 2015 Duela minutu batzuk sare sozialetan argitaratutako ohar batean, Boiseko Jaialdiko antolatzaileek, 2022rako aurreikusitako edizioa bertan behera uztea erabaki dutela jakinarazi dute, osasun egoera egonkorra ez delako eta ezin delako aldez aurretik bermatu hainbeste jende biltzen dituen ekitaldi bateko segurtasuna. Gogora dezagun bost urtero egin ohi den ekimena dela Jaialdi.

Gehiago irakurri...


Trenque Lauquengo EEak asteazkenean itxiko ditu 2021eko kultura saioak, eta data jarri dio Urte Amaierako Afariari

2021/11/19

Kultur Hitzaldien antolatzaileak Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak-ek Euskal Kultur Ziklo bati ekin zion urrian, bertako Gladiolo Taberna Literarioan, komunitate zabalari irekia. Lehenengo hitzaldia urriaren 13an egin zen, sarbide gisa, eta Euskal Kultura ezagutzen hasteko hainbat gai jorratu zituzten, Luis Lahitte eta Alejandra Bengochea hizlari. Euskal Etxeko euskara irakaslea den Bengochea, hizkuntzaz ez ezik, euskara ...

Gehiago irakurri...


Arrecifesko Euskal Etxeak 100 urte beteko ditu otsailaren 19an eta komunitateari so eta partehartzaile ospatuko du

2021/11/18

Laureano Villa Zabaleta buru duen batzorde berria 2022ko otsailaren 19an beteko ditu ehun Euskaldunak Denak Bat-ek eta "halako efemeride batek merezi duen mailan" ospatu nahi dutela. jakinarazi diote EuskalKultura-eus-i euskal etxetik bertatik. Herria gogoan hartuko duen ospakizuna izango da, “herria izan baita Euskal Etxearen sorreraren eta garapenaren lekukoa”, azpimarratzen dute. Duela mende bat San Inazioetan eskualdeko ...

Gehiago irakurri...


General Belgranoko Euskal Etxeak euskal abizenei buruzko informazioa eskaini zuen Argentinako Tradizioaren Egunean

2021/11/17

Gure Etxea-ko bazkide eta lagunek Tradizioaren Egunaren karietara ipinitako euskal standa Buenos Aires probintziako General Belgranoko Gure Etxeak Argentinako Tradizioaren Eguneko jaialdian hartu zuen parte azaroaren 13an. Festa Bonnement landagunean izan zen eta Udalak gonbidaturik stand bat muntatu zuten Euskal Etxeko lagunek. Bertan euskaldunekin lotutako objektu erakusketa prestatu zuten, tartean zeudela txistu bat, esne saltzaileen banku tipiko bat, liburuak, mapak eta erakusgai jarri zituzten ...

Gehiago irakurri...


'Fighting Basques'ek mila euskal-estatubatuar biografia gainditu dituela iragarri eta Monumentu baten ideia birplazaratu du

2021/11/16

AEBko BMGko euskal jatorriko mila beteranoren biografiatik gora osatu ahal izan ditu 'Fighting Basques' proiektuak Euskal Herritik Sancho de Beurko historia elkarteak sustatzen duen Fighting Basques, proiektuak Bigarren Mundu Gerran partaide izan ziren mila euskal.estatubatuar eta euskal beteranoen biografia gainditu dituela iragarri du. Izan ere, elkartekoek euren lanaren emaitza izan dute AEBan joan den ostegunean ospatu zen 2021ko Veteran' Day edo Beteranoen Egunarekin bat egiteko modua. ...

Gehiago irakurri...


Partaide izango da zure Euskal Etxea azaroaren 26 eta 27an Macachinen egingo den omenaldi eta 'Euskal Asteburuan'?

2021/11/15

2016ko edizioan bezala, euskal dantzak presente izango dira Euskal Asteburuan Azaroko azken asteburuan bere 'Euskal Asteburua'ren bigarren edizioa ospatuko du Macachinek, herriko 'Euzko Alkartasuna' Euskal Etxea antolatzaile. Oraingo honetan omenaldia egingo die ingurura iritsi ziren euskal etorkinei. Egitaraua ostiralean, azaroaren 26an, hasiko da, ongi etorri afari batekin, eta larunbat arratsaldean, hilaren 27an, egingo du ekitaldi nagusia, ...

Gehiago irakurri...


Arantzazu Ametzagak frankismopeko Caracas eta hara bildu zen Manuel Irujo aipagai bere blogeko sarrera berrian

2021/11/12

Arantzazu Ametzagaren blogeko sarrera berria Arantzazu Ametzaga artikulu berri bat besapean heldu zaigu EuskalKultura.eus-en duen blogera Manuel Irujo hizpide, Lizarrako politikariak frankismo garaian Caracasera egin zuen bidaia eta egonaldi berezi bateko pasarteak bere memoriatik berreskuratu eta guri irakurgai oparituz. Bere estilo irakurterraz eta harrapatzailean, denboraren makina bat ...

Gehiago irakurri...


Paranáko Urrundik azken agurra ematen hasi zaio urte gazi-gozo honi: gaur, musika, datozen asteetan antzerkia eta literatura

2021/11/12

Urrundik Euskal Etxea 2021eko Gizataldeen Azokan Euskal Etxeko ateak ireki ahal izan zituztenetik ez dira gutxi Paranako Euskal Elkarteak antolatu dituen ekitaldiak, beti ere lagunekin berriro elkartze aldera. Eta urte amaierari begira ere mota askotako topaketak antolatu dituzte. Gaur, azaroak 12, gitarra, Hernando “Pico” Rubio irakasleak ematen duen ‘La Posta’ Tailerreko musikariek urte amaierako emanaldia eskainiko baitute ...

Gehiago irakurri...


Hamabi gizatalde, tartean EHkoa, azaroaren 21ean, oraindik pandemiak baldintzatuta egingo den ‘Buenos Aires Celebran'

2021/11/11

2015eko Buenos Airesek Euskal Herria ospagai, artxiboko irudia (argazkia EuskalKultura.eus) Apurka-apurka ari dira euren ohiturak berreskuratzen Buenos Airesko kultur erakundeak. Eta osatzen ari den pandemiaren osteko egutegian gizataldeek finkatu dute dagoeneko Mayo Etorbideko euren hitzordu tradizionala. Baina kasu, aurtengo ‘Buenos Aires Celebra’ jaialdia ezberdina izango da. Osasun egoera oraindik erabat normala ez denez, xumeagoak izango dira ekitaldiak eta ez gizataldeka, ...

Gehiago irakurri...


Buenos Airesko Nafar Etxeak bere dantza taldearen eta talde gonbidatuen erritmora ospatu du bere 126. urteurrena

2021/11/10

Buenos Airesko Nafar Etxeak bere 126. urteurrena ospatu zuen (argazkia NE) Jai berezi batekin ospatu zuen joan den igandean Buenos Aireseko Nafar Etxeak bere 126. urteurrena. Berezia izan zen, alde batetik, lehenengo ospakizuna izan zelako pandemia hasi zenetik. Bestetik, elkarteko bazkide, lagun eta dantzariak ez ezik, Bolivarreko Nafar Etxeko dantza taldea eta Buenos Aireseko Laurak Bat-eko dantza taldea eta Oihankide taldea ere bertaratu zirelako ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia