euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Omenaldi polita San Frantziskon AEBko bertsolariei bertsoaren suziari hainbat hamarkadatan eusteagatik (irudiak)

2022/03/18

San Frantziskoko Omenaldian parte hartutako bertsolari guztiak, bertako eta EHko, NABOko Philippe Acheritogaray eta Kate Caminorekin 'Omenaldi Berezia' eskaini zien NABOk joan den larunbatean San Frantziskon Estatu Batuetako bost bertsolariri. Berezia eta hunkigarria, azkeneko hiruzpalau hamarkadetan hamaika euskal besta eta elkarretaratzetan euskal bertsolaritzaren sua atxiki eta euskarazko lekukotasun kantatua eta umore ona ekarri baitiote euskal komunitateari. Gogora dezagun omendu diren bertsolarietarik hiru Kalifornian ...

Gehiago irakurri...


Euskal Herritik kanpo egindako Korrikako bideo gustukoena saritu nahi duzu? Bozkatu Etxeparek antolatu lehiaketan

2022/03/18

Martxoaren 28ra arte bozka dezakezu, baina hobe ez geroratzea. Sartu Korrikaren Youtuve kanalean eta eman zure bozka! Gure buletineko beste leku batzuetan aipatua dugu Korrika 2022 martxoaren 31etik apirilaren 10era bitartean garatuko dela Euskal Herrian eta bere Diasporan, barne daudela munduko hainbat lekuetan euskara eta euskal kultura ikasten ari diren unibertsitateetako irakurletza zein euskal etxeak. Etxepare Euskal Institututik datorkigu hain zuzen AEKrekin batera antolatu duten lehiaketako berri: mundu zabaletik heldu ...

Gehiago irakurri...


Korrika martxoaren 31etik apirilaren 10era ibiliko da EHan barrena, jakin nahi duzu non eta noiz ibiliko den Diasporan?

2022/03/18

Hemen da bere 22. edizioan bi urtetik bi urtera egin ohi den Korrika. Helduei euskara irakasten diharduen Alfabetatze eta Euskalduntze Koordinakundea (AEK) sostengatzea eta euskararen aldarrikapena modu jolaskor eta libertigarrian plazaratzea Euskal Herriko zazpi probintziak batzen dituen ibilbide bat korrika eginez, hori da Korrika. Beste hainbat euskal ekimenetan bezala, Pirineoetako Euskal ...

Gehiago irakurri...


Buenos Aireseko 'Laurak Bat' Euskal Etxeak webgunea berritu du bere 145. urteurrena ospatzearekin batera

2022/03/17

Euskal etxearen historia, ekimenak, euskara ikastaroak eta dantza taldea aurkituko ditugu webgune berrituan Ospatu berria du joan den igandean, martxoaren 13an, Buenos Airesko 'Laurak Bat' Euskal Etxeak --Argentinan eta nazioartean sorreratik lanean segitzen duen euskal etxerik zaharrena denak-- bere 145. urteurrena. Eta ze bide hainbeste urte ospatzeko urrats berria ematea baizik. Izan ere, ohi bezain aktibo, euskal elkarteak bere webgunea berritu du egun hauxetan, erakundearen online ...

Gehiago irakurri...


Martxo amaieran hasiko dira euskara eta euskal kultura aurrez aurreko eskolak La Platako Unibertsitate Nazionalean

2022/03/17

Datorren astean hasiko dira euskara klaseak La Platako Unibertsitate Nazionalean La Platako Unibertsitate Nazionala ikasturteari hasiera ematekotan da eta halaxe dira baita ere Etxepare Euskal Institutuko bertako irakurletzak euskara eta euskal kulturari buruzko eskolak. Eskolak Sabrina Otegui irakasle euskal-argentinarraren eskutik izango dira eta pantaila bidezko bi urteko saio birtualen ondoren, aurrez aurrekoak izatera itzuliko dira. Bazegoen gogoa. Agian aukera ona izan ...

Gehiago irakurri...


Euskara ikasturtea hasi da Uruguaiko Euskal Etxeetan, FIVU koordinatzaile, Etxepare Euskal Institutua babesle

2022/03/16

Izen-ematea zabalik dago oraindik aurtengo euskara ikastaroetarako Uruguain Udako etenaldiaren ondoren, hasiak dira dagoeneko martxoaren bigarren astean Uruguaiko euskal etxeetako FIVU (Uruguaiko Euskal Erakundeen Federazioa) koordinatzaile dituzten euskara klaseak. Etxepare Euskal Institutuak “Euskara Munduan” programa medio babesten dituen ikastaroak dira eta lau irakaslek ematen dituzte Uruguain, astelehenetik larunbatera Montevideo hiriburuan ...

Gehiago irakurri...


Berlingo Euskal Etxeak Covidagatik kantzelatutako 'Sua' poema erotiko irakurraldia iragarri du martxoaren 25ean

2022/03/14

Martxoaren 25ean, euskal egileen poema erotikoen irakurketa Berlinen, Izaskun Gracia gonbidatu, Berlingo EE antolatzaile Pandemiari dagokionez agintariek iragarri dituzten azken neurrien ondotik, Berlingo Euskal Etxeak aukera ikusi du COVID-19ak galerazi eta behertanbeheratzera bortxatu zituen planak berreskuratzen hasteko, eta adierazi du joan den abenduan Euskararen Eguna ospatzeko prestatu eta kantzelatu eta atzeratu behar izan zuen 'Sua' poema erotiko irakurraldia datorren asteko ostiralean ...

Gehiago irakurri...


EuskalKulturak San Frantziskon AEBko euskal bertsolariei eginiko Omenaldiaren irudi kronika argitaratuko du bihar

2022/03/14

Ezker-eskuin: aurreskua Joxe Mallea-Olaetxe, Franxoa Bidaurreta, Todor Azurtza, Sebastian Lizaso, Martin Goicoechea, (atzean) Aitor Mendiluze, Gratien Alfaro, Jesus Arriada, Jesus Goñi eta Johnny Curutchet-i (arg EuskalKultura.eus) Ehun pertsonatik gora bildu ziren larunbatean San Frantziskoko Gure Euskal Etxeko areto nagusian, NABO euskal etxeen federazioak Estatu Batuetako bost bertsolariri egindako omenaldi txalotu eta hunkigarrian. Aipatu bertsolariok AEBko euskal jaialdi eta elkarretaratzeetan aritu izan dira azken hiruzpalau hamarkadetan, bertsolaritzaren suzia atxikiz euskal komunitatearen barnean, eta aukera berezi ...

Gehiago irakurri...


NABOk Omenaldi Berezia egingo die bihar San Frantziskon AEBko bost bertsolariri, Lizaso eta Mendiluze bertan

2022/03/11

Omenaldi Berezia egingo die bihar, Martxoak 12, Estatu Batuetako bertsolariei. NABOk 'Omenaldi Berezia' egingo die bihar, Martxoak 12, Estatu Batuetako bertsolariei. San Frantziskoko Gure Euskal Etxean izango da, arratsaldeko lauetatik aurrera eta ohoratuak izango dira Kaliforniako Jesus Arriada, Gratien Alfaro eta Johnny Curutchet; Nevadako Jesus Goñi; eta Wyoming-eko Martin Goicoechea. Saioak azalpenak eta aldibereko itzulpena izango ditu ...

Gehiago irakurri...


Ipar Euskal Herriko TVPI telebista kateak erreportajea eman du Pariseko Euskal Etxeaz: hona bideoa ikusteko esteka

2022/03/10

Victoire Cancons gazte hazpandarrak Pariseko Euskal Etxeko jarduerak azaltzen ditu euskaraz, frantses azpitituluz Bere ohiko seinalea Ipar Euskal Herrian eta ondoko Biarno eta Landetan banatzen duen Baionako TVPI telebistak erreportajea plazaratu du Pariseko Euskal Etxeaz, frantsesez ekoitzia eta euskarazko azpiituluekin; eta euskarazko elkarreztatuak direnean, euskaraz frantses azpitituluekin. 5' 33'' irauten duen lan labur eta adierazgarria.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia