euskal diaspora eta kultura
2022/07/20
Abuztuari begira daude, euskal musika eta dantzaren enbaxadari baitira urtero Santiagon egin ohi den Folklorearen Mundu-Egunean, baina lehenago datoz Iñaki Deuna eta beste hitzordu batzuk, beti ere euskal musika eta dantza publiko txiletarraren aurrean agertuz, besteak beste txistua, alboka, txirula edota eskusoinua bezalako tresnak lagun. "Hilario Olazaran Txileko dantza ...2022/07/20
1877an sortua izanik munduan ateak zabalik segitzen duen euskal etxerik zaharrena den Buenos Airesko Laurak Batek berritu egin du bere webgunea (www.centrolaurakbat.com), urrats berria emanez bere bazkide eta lagunei, euskal komunitateari eta herritarrei oro har eskaintzen dien zerbitzuan, beti ere komunikazio eta gardentasun mailan aurreratu nahirik, eta euskal errealitatearen ezagutza eta zabalkundea erraztea ...2022/07/19
Urte luzetako prestaketaren ondoren, hasieran 2020ko apirilean irekitzekoa zen eta tamalez pandemiaren ondorioz atzeratu behar izan zen erakusketa hau azkenean ostegun honetan, uztailaren 21ean estreinatuko da, Komunitatea! Stories of Basques in Communities Throughout the West izenpean, Boiseko Basque Museum & Cultural Center-en, Komunitatearen Historia Taldearen lan handiaren emaitza. ...2022/07/19
Moskun jaioa ama Espainiatik ebakuatutako gerrako haur baten alaba, bere emazte eta hiru seme-alabekin Bizkaian bizi den Pablo Gonzalez otsailaren 28an Polonian Ukraniaren inbasio errusiarrak eragindako ondorio humanitarioen berri ematen ari zela atxilotu eta geroztik bertako espetxe batean daukate espioi akusaziopean. Madrilgo Euskal Etxean uztailaren 7an egindako ekitaldi batean zenbait koletibok, ...2022/07/18
Duela hiru urte aurkeztu zuen ofizialki, bizileku duen Argentinako Patagonian, 'Txalaparta, cosas de vascos' liburua, Pedro Mario Arana Urionabasterretxeak, Cipolletti-ko 2019ko Liburu Azokan hain zuzen. ‘Baskos de la Confluencia’ euskal etxeko kide eta sortzaileetakoa denak leku bera aukeratu du aurten liburuaren bigarren argitaraldi emendatua jendaurretzeko, urrian beraz, azokaren ...2022/07/18
Haizea alde dabil Zirimiri, duela bi urte Estefanía “Chicho” Abasolok Buenos Airesen sortutako ekimena. Euskal kultura eta buztina uztartzen zituzten objektuak sortzen lan egitetik lagunarteko zeramika-topaketak antolatzera pasatu zen iaz artisau arrecifestarra, ustekabean lantegi bihurtuko zen bere etxean. Baina hara non lagunen lagunek ere nahi zuten, eta zeramikaria azkar ...2022/07/15
"Jon Hodgson argazkilariarekin dudan adiskidetasuna eta Boiseko Jaialdi-rekiko nire obsesioa daude liburu honen atzean", azaldu dio EuskalKultura.eus-i liburuaren egile den Nancy Zubiri kazetari euskal-kaliforniarrak. "Hura 1987an hasi zenetik ia Jaialdi guztietara joan naiz. Haietako batean, Jon ezagutu nuen, eta bere argazkiak eskaini zizkidan Euskal Kazeta nire ...2022/07/15
Etxepare Euskal Institutuak deiturik, abuztuaren 5eraino dago zabalik epea 'University of California Santa Barbara' (UCSB) unibertsitatean euskara eta euskal kultura irakurle izateko aurkezteko. Hautatzen den pertsonak 2022-2023 ikasturteko bigarren seihabetekoan eta 2023-2024 ikasturte osoan emango ditu eskolak, hala badagokio luzatzeko aukerarekin. Zuzkidura, 22.500 euro. Kontratuaren luzapena urtez ...2022/07/14
Etxepare Euskal Institutuak antolatuta, “Bikaintasuna Euskal Ikasketetan” jardunaldien 12. edizioa egin dute joan den astelehen eta asteartean Miramar Jauregian, Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroen barruan, irakuleei zuzenduta bereziki. 35 irakurletza eta 28 irakurle daude gaur egun Euskal Herritik kanpoko unibertsitatetan, euretako hainbat ikastaroan partaide, online edo bertan. ...2022/07/14
1937an Euskal Herritik, gerratik ihesean etorri ziren euskal haurrentzako kanpamenduak Caerleon-en eraiki ziren leku berean egingo dira ostiral eta larunbat honetan, uztailaren 15 eta 16an, elkartasunezko ekimen haren 85. urteurreneko ekitaldiak. Guztia Basque Children of 37 Elkarteak Gernikako bonbardaketa eta Britainia Handira 4.000 euskal haur ebakuatu izana gogoratzeko antolatutako oroitzapen ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus