euskal diaspora eta kultura
2022/09/14
Deia Azulgo Gure Txokoa Euskal Etxeak egin du, euskal komunitateetako kideak gonbidatuz euren euskal arbasoen elikadura-ondareari lotutako kontakizunak eta legatua bildu eta partekatzera. Ekimenak 'El legado vasco' (euskal ondarea) du izena eta oraingoz Azul, Tandil, Olavarría eta Quequén-en garatuko da, azken honen gertukoa den Necocheako Euzko Etxeko lagunak ere propio ...2022/09/13
Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegiak antolatu ohi duen Trikipoteoak bere hamaikagarren edizioa bete eta euskaltzale talde sutsu bat bildu zuen hiriburu argentinarreko kaleetan. Hitzorduak abuztua eta iraila uztartu zituen, abuztuko azkeneko asteburuan egin baitzen arrakastatsu. Haur, gazte eta helduek osatutako konpartsa San Telmoko kaleetan barrena, tabernaz taberna, kantatzen eta dantzan ibili zen, hego ...2022/09/13
Bazterkeriaz eta genero indarkeriaz kontzientzia areagotzea helburu duen 'La Silla Violeta' (Aulki Morea) ekimenari lotu zaio La Platako Euzko Etxea bere Toki Alai aretoan abiatutako topaketa batekin, euskal elkarte bereko Genero eta Aniztasun Saila antolatzaile. Aurkezpena abuztuaren 26an egin zuen euskal etxe laplatatarrak eta bazkide ugari hurreratu ziren, gaiari buruz ...2022/09/12
Montevideoko Euskaro Euskal Etxeak, FIVU Uruguaiko Euskal Erakundeen Federazioarekin batera, zenbait jarduera programatu ditu aste honetan Juan Sebastian Elkanok munduari egindako lehen biraren oroigarri. Ekintzotara presentzia baieztatu dute Eusko Jaurlaritzako eta euskal alderdi politiko batzuetako ordezkariek, hala nola Sara Pagola Euskadiren ordezkariak Argentina-Mercosurrerako; Jaurlaritzako ...2022/09/12
Ikurrinak eta bandera txuri-urdinargiak batera aireratu dira berriro ere hiriburu argentinarrean BAC edo Buenos Aires Celebra 'País Vasco' —'Buenos Airesek EH ospagai' bataiatu genuen euskaraz bere lehenengo edizioan— festan, Maiatzeko etorbidean, hiriaren bihotzeko karrikagune hau hau beste behin bertako euskal gizataldearen indarraren, bizipozaren, ...2022/09/12
Euskal Diasporaren Egunaren bosgarren edizioko ekitaldi ofiziala egin zen atzo Donibane Garazin, aurrenekoz Ipar Euskal Herrian. Eusko Jaurlaritzako Iñigo Urkullu lehendakaria eta Jean-René Etchegaray Iparraldeko Hirigune Elkargoko presidentea izan ziren buru, bertako auzapez Laurent Inchauspé anfitrioi. Bertara bildu ziren baita ere Idoia Mendia lehendakariordea eta ...2022/09/10
Irail honetan Rio de la Platara bidaia egingo duen Euskal Herriko artista gonbidatu berezia Xabi Aburruzaga (Portugalete, Bizkaia, 1978) trikitilaria izango da, Aurretik ere Diasporan ibili izan den eta, besteak beste Estatu Batuetako euskal festak eta NABO Convention jaialdia ederki asko jantzi izan duen jotzaileak larunbat honetako 'Buenos Airesek EH ospagai' edo 'Buenos Aires ...2022/09/10
Larunbat honetan, irailaren 10a, eguerdi puntuan, hiriburu argentinarreko Mayo Etorbidean eta Chacabuco kaleetan abiatuko den inaugurazio desfilearekin hasiko da 'Buenos Airesek EH ospagai' edo 'Buenos Aires Celebra (BAC) País Vasco' 2022, bertaratzeko konpromisoa hartu duten Argentinako 27 euskal etxeetako ordezkaritza osatzen duten dozenaka lagunen eskutik. Gogora dezagun ...2022/09/08
Iritsi da irailaren 8a eta 2022ko Euskal Diasporaren Eguna. Gaur osteguna —leku batzuetan aurreko edo ondoko egunetan— ospatuko da, ospatzen ari da, Euskal Herrian eta mundu osoan bere diaspora bizi eta aldarrikatzen duen Euskal Herriaren eguna, EH eta Diaspora ezin baitaitezke bata bestea gabe izan eta ulertu... batzuetan ezezagutza handiegia eta memoria ahula bada ere. ...2022/09/08
Mariana Dominé Irigoyen arrecifestarrak datorren urteko ekainean gauzatuko den ‘Euskal Herria 2023 Tourra: bidaia Euskal Herriaren erraietara’ren data iragarri eta xehetasunak eman ditu. Datorren larunbatean, Arrecifeseko euskal etxeko lehendakariorde eta bidaiaren antolatzailea Buenos Aires Celebrako 40. postuan izango da eta informazioa emango die aspaldian arbasoen herri edota familiaren ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus