euskal diaspora eta kultura
2022/10/26
Datorren asteko asteartea [jai Hego Euskal Herrian] Domusantu, Omiasaindu edo Santu Guztien Eguna denez —izen desberdinak hartzen ditu euskaraz—, euskal diasporan barrena bat baino gehiago izango dira aukera, urtean zehar euskal komunitatean hil direnen aldeko oroitzapen meza antolatzeko baliatuko duten euskal etxe eta elkarteak. Estatu Batuetan, hala egingo dute, ...2022/10/26
Bertsolaritza aztertuko du Jone Miren Hernandez antropologo eta EHUko irakasleak New Yorkeko City University-n, Bernardo Atxaga Katedrak antolatutako zenbait mintegiren bidez. 'Opacidades, ausencias y silencios en el bertsolarismo. (Re)interpretaciones feministas de una práctica cultural extraordinaria' izenburupean; saioak urriaren 31n hasiko dira eta azaroaren 4ra arte, astelehenetik ...2022/10/25
Saint Pierre eta Mikeluneko Orok Bat dantza taldeak eta SPMko Euskal Etxeak antolaturik euskal tailerrak egingo dira datozen egunetan, Domu Saindu edo Halloweeneko astea baliatuz Donibane Lohizunetik heldu den Pierre Latasa Goyaren eskutik. Egonaldia artxipelagoan datorren ostegunean hasi eta urriaren 27tik azaroaren 3ra bitartean egingo du hiri lapurtarreko Begiraleak kultur elkarteko ...2022/10/25
Pasa den igandean hasita, urriaren 29ra arte jokatuko da Nazioarteko Euskal Pilota Federazioa (FIPV) antolatzaile duen XIX. Euskal Pilotako Munduko Txapelketa. Aurten, orain arteko errekorra ezarriz, bost kontinenteetako 34 herrialdetako ordezkariek hartuko baitute parte. Guztira 360 kirolari, 30 epaile eta 360 partida, guztiak telebistaz eta internet bidez transmitituta. ...2022/10/25
EHAA buletin ofizialak gaur urriaren 25eko edizioan eman du argitara Ebazpena, 2021eko martxoaren 3koa, euskal etxeei diru-laguntzak emateko, atzerrian dauden euskal gizataldeetako kide diren eta egoera larrian eta asistentzia-faltan dauden pertsonei laguntzeko. Deialdiko hilabeteko epea bihar hasiko da korritzen. Dirulaguntza deialdiak iazkoak baino hamar mila euro gehiago dauzka, 212.000 euro ...2022/10/24
Valladolideko Gure Txoko Euskal Etxeak urtero antolatzen duen Euskal Jaia euskal festari ekin dio aurten ere, joan den asteburuan, Euskal Herriko talde partaide Bakioko Itxasalde dantza taldeko lagunak gonbidatuta eta ekitaldi publikoa eginez hiriko Plaza Nagusian, Euskal Herritik etorritako dantzariek euskal dantza emanaldia jendaurretu eta aurreskua dantzatu diotelarik Pucelako alkate Oscar Puenteri, ...2022/10/24
Urkullu lehendakariak bidaia ofiziala egingo du asteazken eta ostegun honetan Parisera, Bilbon irteera izango duen eta lehenengo etapetan Euskal Herria zeharkatuko duen 2023ko Frantziako Tourraren aurkezpenean parte hartzeko. Bertaratuko den euskal erakundeen ordezkaritzako parte izango dira baita ere Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ahaldun nagusiak, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Zornotzako alkateak eta Jaurlaritza ...2022/10/21
Llavallolgo Euskal Echea Institutuko ehunka ikasle, senitarteko, irakasle eta agintarik urteroko Euskal Jaiaz gozatu zuten urriaren 15ean. Zapore bereziarekin, bi urte izan baitira ospakizuna egitn ahal izan gabe, 1.300 ikaslek parte hartu zuten kirol eta kultur jardunaldi horretan, euskal dantza eta gimnasia-erakustaldia programako osagai.2022/10/21
Nevada eta AEB Mendebaldeko euskal ostatu eta jatetxe historikoetakoa da Gardnervilleko JT Basque. Erreferentzia bat da Carson bailaran eta Nevada estatu osoan, ez bakarrik euskal ostatu eta kantinen artean —bertako txuletoiek ongi merezitako fama daukate— jatetxe nevadar bezala baizik. Beste askotan bezala, bere 'Basque' izaera eta bere euskaltasuna, bere nevadartasunari lotuta ...2022/10/21
Argentinako Errepublikako Migrazioen Zuzendaritza Nazionalaren Viedmako Ordezkaritzak 2022ko Inmigrantearen Eguna ospatzeko hiriko Udal Kultura Etxean egindako ekitaldian euskal jatorriko bi misiolariok ohoratu zituen 'Etorkin gailen' gisa, beste komunitate batzuetako inmigrante nabarmenekin batera, "herrialdearen hazkundeari" eta "kultura-aniztasunari" egindako euren ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus