euskal diaspora eta kultura
2022/11/03
Datorren asteko asteburuan, azaroaren 12 eta 13an, Olavarriako ‘Gure Etxe Maitea’ Euskal Etxean egingo du FEVAk aurtengo bere bigarren dantza tailerra. Koordinazioan arituko dira Bahía Blancako Unión Vasca-ko Manu Irastorza eta Viedma eta Patagoneseko Aberri Etxeko Josetxu Astolfi. Toki berean, larunbatean, FEVAren zuzendaritza batzordeak bilera egingo du, aurrez ...2022/11/03
Azken egunotan, Domusantu —Santu guztien Egun— bezperan 'Gau Beltza'ospatzearekin Chubut Iparrekialdeko Euskal Etxeak data berezi bat gehitu dio urteko bere jarduera-egutegiari. Deialdiarekin, antolatzaileek, euskal etxeetan gutxitan ospatzen diren efemerideetako bat berreskuratu nahi izan dutela aitortu dio EuskalKultura.eus-i bertako lehendakari Natalia Suarez Caminoak.2022/11/02
Corrientes probintzia argentinarreko Goya herriak datorren asteburuan ospatuko du Etorkinen X. Jai Probintziala. Hamabost gizataldek hartuko dute parte, ororen buru erroei eta herria osatu zuten arbaso eta aurrekoekiko festa bidezko omenaldia den jai handi honetan. Euskal komunitatearen kasuan, Brisa Pérez López gaztea hautatu urrian euskal gizataldeko erregina, eta datorren larunbatean ...2022/11/01
Concordiako Euskal Gizataldeak taberna batekin ospatu ditu elkartearen lehenengo lau hamarkadak. Musika, dantza eta omenaldiak ez ziren falta izan bazkide eta lagunak ospakizunean elkartzerakoan, urriaren 21ean. “Festa ederra izan zen, pandemiagatik eta beste arrazoi batzuengatik aspaldiko partez elkar ikusi gabeko jendea bildu baikenuen, afariaz, dantzaz eta elkarrekin egoteaz gozatzeko aitzakia ezin ...2022/10/31
Zeharo arrakastatsua izan da. Edizioa antolatzen hasi zirenean, euskal etxe egoitzan bertan egiteko pandemia ondorengo bilera xume bat izango zela pentsa zezaketen batzuk, baina bazkide eta hurbilekoen banan-banango eskariz, 250 lagunetik goragoko festa bihurtu zen. Ondorioz, lekua Barrio Alegre Klubaren instalazioetara aldatu eta Trenque Lauquengo XII. Urdaiazpikoaren Festa bertako herritarren eta ondoko 30 de ...2022/10/29
Datorren larunbatean, azaroak 5, Mendozako Denak Batek arbasoen txerri estekiei buruzko tailer teoriko-praktikoa eskeiniko du "Lukainka eta Lukainka berria" izenpean. Jarduerak lau orduko iraupena izango du eta munduko txistorraren familiako ekoizpenen zale eta euskal etxeko lagun handia den Diego Cornejok gidatuko du. Tailerraren ostean, parte hartutakoak bazkari batera bilduko dira, ...2022/10/28
Euskaraldia euskararen erabilera areagotzea helburu duen ekimena da. Euskaldunak izanik, inertziari edo laguntzen ez duen giroari aurre egin behar diotenen artean; eta baita ere euskara ulertuta mintzatzera ausartzen ez direnen edo apenas hitz batzuk jakinda euren ahalegin edo aldeko jarrerarekin parte hartu nahi dutenen artean. Proposamena ariketa sozial bat da, euskara ulertzen duten hiztunen artekoa, ...2022/10/28
Bernardo Atxaga idazleak hitzaldia emango du gaur Guadalajaran, Mexikon, eta online segitu ahal izango da. Izenburua, 'Por qué amar una lengua, zergatik maitatu hizkuntza bat. 'Guadalajara Liburuaren Munduko Hiriburua' programaren eta Jesuiten Guadalajarako Unibertsitatea den ITESOren 'Kulturaren Unibertsitate Jaialdia'ren barruan egingo da. Zuzenean emango dute Youtubez, ...2022/10/27
Aurreko ikasturtean Euskal Herriko Unibertsitateak, Eusko Jaurlaritza lankide, estreinatu zuen Euskal Diaspora graduondoak emandako lehenengo amaierako ikerlana defenditu zuen atzo online Kepa Zelaiak Oñatitik "Euskal diaspora eta komunikabideen bilakaera Argentinan" izenburupean. Bigarrena gaur bertan defendituko du Dennis Sorondok Irlandatik "(Re)articulando la Comunidad Vasca ...2022/10/27
Cordobako Gerora euskal kultur elkarteak ‘Soinez soin’ izeneko mikroikastaroa eskainiko die azaroan Euskal Herriko musika eta dantzara hurbildu nahi duten interesatuei. Saioak datorren hilabeteko lau larunbatetan egingo dira eta jarduera presentziala izango dute, elkarteak hiriko Laprida 266 helbidean duen egoitzan. Hasiberriei zuzenduta dago bereziki, ez baita aldez aurretiko ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus