euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

1.500 bat lagun bildu zituen Colomiers-en Tolosako Denak Bat Euskal Etxearen 70. urteurrenaren ospakizun publikoak

2024/10/07

Okzitaniako Tolosako joaldunak (ezkerreko irudian) eta eskuinean Euskal Herriko mozkinen erakustaldi eta salmenta Denak Bat euskal elkartea 1954an sortu zuen Tolosan (Toulouse) euskaldun eta euskal familia talde batek, hirian eta eskualdean euskal kultura landu eta egonkortzeko xedez. Hasiera-hasieratik euskal dantzak eta musika tradizionala izan zituen ardatz eta halaxe zen 1974an Colomiers-en (Tolosa inguru metropoli) Euskal Etxearen egoitza ireki zutenean. Denborarekin, kultura eskaintza zabalduz joan zen eta gaur egun ...

Gehiago irakurri...


Asteburu honetan Las Vegaseko Euskal Jaia da Nevadan; ondokoan Euskal Kantari Eguna & Piknika Lincoln Kalifornian

2024/10/04

Bere bi azkeneko hororduetara iritsi da 2024ko AEBko 2024 udako euskal festen egitaraua: Las Vegasen eta Ipar Kalifornian Urteroko 'udako' euskal piknik eta festen sasoiko azkeneko bi asteetan gaude Estatu Batuetan. Datorren igande honetan bere urteroko Euskal Festa egingo du Las Vegaseko Euskal Etxeak Blue Diamond-en, eta datorren asteko larunbatean, berriz, aurtengo sasoiko azkeneko hitzordua izango dute euskal etxe estatubatuarrek Kaliforniako Lincoln-en, Iparreko Ibarra Euskal Etxearen eskutik. Azken kasu honetan, ...

Gehiago irakurri...


Bahia Blancak Euskal Asteko voucherren epea luzatu du, eta Xabi Aburruzagaren eta Korrontziren partaidetza berretsi

2024/10/04

Euskal Aste Nazionalari begira, irailaren 28an, larunbatean, beste auzolan egun bat izan zen Union Vascan. Bahía Blancako gazteria, jotake! Bost aste baino ez dira falta 2024ko Euskal Aste Nazionala hasteko Bahia Blancan eta hona azken nobedadeen berri. Horietako bat, zalantzarik gabe, deskontua duten voucherrak eskuratzeko epea luzatu izana da. Epe berria urriaren 15ean amaituko da. Data horren ondoren voucherrak erosten dituztenek garestiago ordainduko dituzte, inflazioaren araberako gehikuntzarekin. Gogoan izan erreserbak egungo prezioan ...

Gehiago irakurri...


Segitu nahi online larunbatean EHko Dantzari Eguna 2024? Lau herrialde izango dira Diasporako dantzarien ordezkari

2024/10/03

Euskal Herriko eta bere Diasporako dantzarien egun nagusia da Euskal Herriko Dantzari Eguna, 2024an Karrantzan Euskal Herri osoko hainbat dantza talderen bilgune bilakatuko da datorren asteburu hau Bizkaiko Karrantza, bertan ospatuko baitu Euskal Herriko Dantzari Eguna 2024 Euskal Herriko Dantzarien Biltzarrak. Programak aurrekari bat izango du ostiralean Karrantzan bertan eta larunbata, urriaren 5a izango du egun nagusi. Berrogeita hamar dantza talde pasexe bilduko dira partaide, Euskal Herriko hainbat ...

Gehiago irakurri...


Saltoko Euskaldunen Taldeak egoitza berritua inauguratu du 'Mercado XVIII de Julio' Kultura eta Gastronomia Gunean

2024/10/03

Saltoko Euskaldunen Taldea Euskal Etxeak Juan Sebastian Elkanoren omenezko eskultura oparitu dio hiriari Mugimendu biziko egunak ari da bizitzen Salton bertako Euskal Etxea, denbora luzez esku artean izan dituen proiektuak poliki-poliki gauzatzen eta estreinatzen ari baita, tartean egoitza berriarena. Hilabeteak pasa ditu elkarteak ‘Mercado XVIII de julio’ guneko lokalean egokitze eta berritze lanak egiten eta ahaleginen ondoren joan den ostegunean, irailaren 26an, egin zuen ...

Gehiago irakurri...


Euskaldunak Uruguaiko ardogintzan, bertako Euskal Etxeen ekarria, asteburu honetan, 2024 Ondarearen Egunean

2024/10/03

Uruguaiko 2024ko Ondarearen Eguna urriaren 5ean eta 6an, bertako ardogintza eta euskaldunen ekarria ere azterturik Asteburu honetan, urriaren 5ean eta 6an, Ondare Nazionalaren Eguna ospatuko dute Uruguain, aurten bertako ardogintza ardatz hartuta, industria honi lotutako hainbat gai azterturik, hala nola Hego Amerikako herrialde honetara XVIII. eta XIX. mendeetan iritsitako etorkinen partaidetza. “Ardoa tradizio bezala: Immigrazioa, Lana eta Berrikuntzak” da, izan ere, 2024ko Ondarearen ...

Gehiago irakurri...


Abian du Madrilgo Euskal Etxeak bere XIII. Argazki Lehiaketa, lan onenak bertako 2025eko egutegian argitaratuko dira

2024/10/02

Madrilgo Euskal Etxeak XIII. Argazki Lehiaketa antolatu du. Animatzen zeure argazkiren bat bidaltzera, edozein euskal gairi buruz? Azken urteetako ohiturari jarraituz, Argazki Lehiaketa antolatu du Madrilgo Euskal Etxeak. Lehiaketaren gaia “euskaltasuna” da eta helburu zehatza du: elkartearen 2025eko egutegi instituzionalerako hamabi irudi hautatzea, bat hilabeteko. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu –baina parte-hartzaile bakoitzaren irudi bakarra aukeratu ahal izango da–, ...

Gehiago irakurri...


Berriz zabaldu da Gaztemundu 2024rako epea: azken eguna izena emateko azaroaren 14a; data berriak abenduaren 1etik 15era

2024/10/02

Lehendakaritzaren eraikina Gasteizen, Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzaren egoitza Eusko Jaurlaritzak berriz zabaldu du Gaztemundu 2024an izena emateko epea. EHAA buletin ofizialak joan den astelehenean, irailaren 30ean, eman zuen argitara aurreko Ebazpena aldatzen duen Ebazpen berria eta, eguneraketaren arabera, aurreko epean izena emandakoek segitzen dute izena emanda, baina hamar eguneko epe berri bat zabaltzen da euren izena emendatu nahi dutenentzat.

Gehiago irakurri...


Viedma eta Patagones: dantza erakustaldia 'Guernica'n eta klase irekia eta afaria Lagun Onak-en urteurrena ospatzeko

2024/10/02

Lagun Onak dantza taldeak, besteak beste Gipuzkoako Soka dantza, Txantxo dantza, Lantzeko Inauteria eta Gorulari taularatu zituen Inauguratu zutenetik duela urtebete, Ferreira Parkeko anfiteatroa, 'Guernica' murala dagoen tokia, euskal kulturaren erreferentzia gune bilakatzen joan da Viedma eta Carmen de Patagones eskualdean. Joan den larunbatean, irailaren 28an, bi hiriotako Aberri Etxea Euskal Etxeko “Lagun Onak” dantza taldeak bere 27. urteurreneko ospakizunen gertaleku hautatu zuen. Dantzariek, dantzatuz ospatu zuten, ...

Gehiago irakurri...


Haraneko Euskal Etxeak gastronomian trebatzeko ikastaroa eskainiko du hitzarmena sinaturik Lan Idazkaritzarekin

2024/10/01

Ezk., Haraneko Euskal Etxeko lehendakari Milagros Ibarbia eta Probintziako Lan Idazkaritzako Enplegua Indartzeko idazkariorde Omar Auteri, joan den irailaren 16an, hitzarmena sinatu ondoren. Eskuinean, Omar Auteriren Haraneko Euskal Etxera egindako bisita 2024. urtean zehar, Chubut ipar-ekialdeko Haraneko Euskal Etxeak artikulazio lan iraunkorra egin du beste erakunde eta elkarte batzuekin, besteak beste, probintzia eta udal gobernuekin. Duela gutxi, lan horren emaitza Lan Idazkaritza Probintzialarekin egindako hitzarmen bat eman du fruitu, gastronomian lan trebakuntza garatzeko. Proiektuak parte-hartzaileen laneratzeko aukerak hobetuko ditu eta, aldi berean, ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia