euskal diaspora eta kultura
2023/04/12
Tandilgo Gure Etxea Euskal Etxeak bisita berezia jaso zuen joan den hilaren 29an. UNICENgo (Universidad Nacional del Centro de la Provincia de Buenos Aires) Adinekoen Programako ikasleak bertaratu zitzaizkion, euskaldunen biloba eta Euskal Etxeko muslari den Angeles Pagola euren historia irakaslearekin batera. Gure Etxeko lehendakari den Cecilia Lejarreta eta Beatriz Poumé euskara ...2023/04/12
Gaur asteazkena, apirilaren 12a, hasiko da Montevideon Mercomus, Mercosurreko Mus Txapelketaren XIV. edizioa. Laugarren aldia izango da hiriburu uruguaitarreko Euskaro EEa txapelketaren egoitza dela, aurrekoak 1998an, 2015ean eta 2018an izan zirela. Aurten 16 bikote arituko dira, Argentina, Txile, Peru eta Uruguaikoak. Azken hauetatik, hiru Montevideoko Euskaro Euskal Etxekoak dira eta beste bi Carmeloko Ibai Ondoko ...2023/04/11
Txileko Euskal Gizataldea (Colectividad Vasca de Chile) euskal etxeak, euskal eta txiletar ahotsak dituen 'Selección lírica desde los confines' poema-liburuaren aurkezpenera gonbidatu du asteazken honetan Santiagon. Ekitaldian hizlari izango da liburuaren editore eta poemetako batzuen egile den Lucy Sepúlveda, sortzez txiletarra baina denbora daramana bizitzen Euskal Herrian, ...2023/04/11
Lapridako Lagunen Etxeak apirilaren 22an estreinatuko du bere “Elkarrizketa Zikloa 2023”. Hileko hirugarren larunbatero, 19: 30etan, solasaldiak antolatuko ditu aldi bakoitzean gonbidatu berezi eta esanguratsu batekin. Guztira zazpi hitzordu izango dira, eta zikloa azarora arte luzatuko da, uztaila libre utziz, neguko etenaldia dela eta ez baita hilabete horretan ...2023/04/10
Gaur hasiko da Uruguaiko Salton datorren larunbateraino luzatuko den Harriagueren Astea, apirilaren 10etik 15era, ardoa eta ardoaren kultura ardatz. Jardueren agenda interesgarria garatuko da Tannat anduiaren historia eta ekoizpena zabalduz. Pascual Harriague aitzindari hazpandarrak sartu zuen XIX. mendean Uruguain, egun andui nazionaltzat hartua den Tannata. 6.300 hektarea baino gehiago ditu ...2023/04/09
Erbesteari lotutako euskal etxeetan hasieratik izan zen Aberri Eguna urteko festa nagusia / nagusietarik. Bestela ere, Santiagokoa bezalako Eusko Etxean, konparazio, Euskal Herritik joanik Txilen epe baterako bizi diren ikasle edo profesional gazteak ere biltzen zaizkio, agian Euskal Herrian egonik data ospatzen ez zutenak ere, "kanpoan zaudela, herrimina bestela bizi baita", esan digute. Bada ...2023/04/05
Duela egun batzuk, Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegiak jasan zuen uholdearen berri txarra argitaratu genuen. 1944az geroztik Argentinan euskararen irakaskuntza eta zabalkundean erreferentzia den erakunde honek kolpe ederra jasan zuen eta gertatutako egunean bertan orrialde hauetan argi irakur zitekeen aurreko egoera berreskuratzeak denbora, ahalegina eta dirua hartuko duela. Joan den igandean, agiri bat ...2023/04/05
Cipolletti eta Neuquén elkarren ondoan dauden Patagoniako bi hiri dira —lehena Rio Negro probintzian, bigarrena Neuquéngoan— eta Neuquén ibaiaren gainean dauden hiru zubi dauzkate lokarri. Euren arteko distantzia handia ez bada ere —Argentinako moldeen arabera behintzat— ez da sobera ohikoa bien artean mugitzea. Hori dela eta, Konfluentziako Euskal Etxeak bi Euskal Zinema ...2023/04/05
Agirre Lehendakaria Center Fundazioak (ALC) bere 10. urteurrena ospatu du. Hala egin zuen Bilboko Bizkaia Aretoko Mitxelena gelan joan den martxoaren 29an. Ekitaldira Iñigo Urkullu lehendakaria, Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohia, Josu Erkoreka lehen lehendakariorde eta Segurtasun sailburua, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua, Eva Ferreira Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea eta bertako eta ...2023/04/04
Iaz ehun urte bete zituen euskal etxe arrecifestarrak tailer eta ikastaro eskaintza zabal eta anitza plazaratuz ekin dio 2023ari. Euskal tradizioari lotutako ohiko proposamenez gain —tartean euskal dantza edo, esaterako, Sebastian Amayak eta Teresa de Zavaletak ematen dituzten euskara klaseak—, Euskaldunak Denak Bat-ek jarduera berri eta berritzaileak programatu ditu aurten, ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus