euskal diaspora eta kultura
2023/11/06
Necochea eta Argentinako eta beste herrialde batzuetako euskal ordezkariak, tartean AEB, Uruguai eta Argentinako euskal federazioateako presidenteak, hurrenez hurren Jean Flesher, Juan Pedro Arin eta Arantxa Anitua daudela, hartuko dute parte Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin, Kanpoan dagoen Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez buru, euskal diasporako ordezkari gehiagorekin datorren ostiralean ...2023/11/06
Gaur arratsaldeko txupinazoak, Necocheako Euzko Etxearen 58 Etorbideko Bulebarreko balkoitik jaurtita, 2023ko Euskal Aste Nazionalaren hasiera markatuko du, Argentina eta kanpoko andana bat bisitariren bilgune bilakatuta. Duela bi hilabete iragarritako egitarauarekin alderatuta bizpahiru aldaketa besterik ez daude. Gainbegiratuta, proposamen ugari luzatuko zaizkio bisitariari, jarduera kultural eta ...2023/11/03
Datorren astean 2023ko Argentinako Euskal Aste Nazionala gertaleku izango duen Necocheara abiatu aurretik, jarduera biziko asteburua biziko dute larunbat eta igande honetan Montevideoko Haize Hegoa Euskal Etxeko kideek. Bihar larunbata, azaroaren 4a, elkarteko txikienek euren topaketa izango dute Euskal Etxearen egoitzan. Eta igandean, hilaren 5ean, stand kultural batekin eta euskal dantza tradizionalekin parte ...2023/11/03
Buenos Aires probintziako Chivilcoyko herrian, Udalak, herriko Beti Aurrera Euskal Etxeak eta omenduaren familiak elkarrekin sustatutako ekimenean, bertan jaiotako Jose Goñi, "El Porteño" (1873-1930) ezizeneko pilotari handiari izen horixe ezarri dio herriko kaleetako bati, 500. kaleari, Tomaso etorbidetik Ituzaingó kaleraino doan tartean. Lehenengo euskal pilotako ...2023/11/02
Egun bestelakoa oso izan zuten pasa den urriaren 20an Ayacuchoko “Elvira del Lujan Grange” Bigarren Hezkuntzako Eskolako ikasleek. Kultur Aniztasunarekiko Errespetuaren Egunaren ospakizunaren baitan, Euskal Odolako dantza taldeak euren abilezia eta gogo biziaren lagin ederra eskaini zien arte-eskolako nerabeei, eta hauek bozkarioz amaierako dantzarekin bat egin zuten2023/11/02
Badator 39. Gizataldeen Topaketa eta Festa Nazionalaren edizio berri bat eta Rosarion dena prest dago hiriko ekitaldi bilgarriena ospatzeko. Ostiral honetatik, azaroaren 3tik, datorren asteko igandera,12ra, bitartean, ehunka mila bisitari hurbilduko dira Banderaren Parke Nazionalera, benetako festa batean parte hartzera. Hamar gauetan zehar, 19etatik aurrera, 50 gizatalde baino gehiagoren adierazpen kulturalez ...2023/11/01
Ostegun honetan, azaroaren 2a, euskal literatura partaide izango da New Yorkeko Literatura Europarraren Gauean, Kirmen Uribe idazle ondarroarraren eskutik hain zuzen. Literatura Europarraren Gaua (European Literature Night) New Yorkeko Txekiar Zentroak eta New Yorkeko EUNICek (EU National Institutes for Culture) antolatutako ekimen bat da. Gogora dezagun Etxepare Euskal Institutua kide duela EUNICek. ...2023/10/31
Publikoa lagun segitzen du Lapridan bertako Euskal Etxea antolatzaile duen 'Elkarrizketa zikloak'. Proposameneko seigarren eta azkenaurreko saioak "Personajes de mi pueblo" (Gure herriko pertsonaiak)" izenpeko ikuskizun eder eta zinez arrakastatsua ekarri zuen. Lapridako zenbait gizon eta emakume gogoratu zituzten funtzio original eta goraipatu batean, Gabriel ...2023/10/30
Egun interesgarriak Japonian euskal zinemarentzat, Tokioko Nazioarteko Zinemaldiak (TIFF) joan den ostiralean adierazi baitzion Estibaliz Urresolari bere '20.000 erle espezie' filmak Zinemaldiak aurten aurrenekoz ematen duen 'Ethical Saria' irabazi duela. Estíbaliz Urresola eta Isabel Herguera Tokion daude (Urresolak, saritua izan zela jakin bezain pronmto hartu ...2023/10/27
Euskadiko bikotea, César Rasines eta Aitor Tolosa partaide, txapeldun atera da gaur Txileko Valdivian, bertan aste osoan zehar jokatu den Euskal Gizataldeen arteko 44. Munduko Mus Txapelketan Bigarren Argentina geratu da, Waldo Pérez eta Néstor García muslari, eta hirugarren Estatu Batuetako bikotea, Kaliforniako San Frantziskotik etorritako Philip Eliçagaray ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus