euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Japonia: hauek dira Okinawako ekitaldian omenduko dituzten euskal diasporako kideetako batzuk

2023/12/04

Okinawan euskaldunen omenezko zeremonian lekuko izango diren bannerrak, Euskal Herriaren eta Japoniaren lokarri Gaur asteartea, abenduaren 5ean Okinawan, Itoman hiriko Bakearen Parke Oroigarrian egingo den ekitaldiak urrats berria dakar, ez bakarrik adierazirik ikerlan ineditoa egin dela Bigarren Mundu Gerran (GMG) Estatu Batuetako Indar Armatuetan euskaldunek eta euskal jatorrikoek izan zuten partaidetzaz, ondoko pausoa ere eman delako baizik, esan nahi baita emaitzak plazaratu eta hedatzeko bidean ...

Gehiago irakurri...


Bigarren Mundu Gerran Japonian erori ziren euskal gazteen oroimena aldarrikatuko dute bihar Okinawan

2023/12/04

BMGko euskal jatorriko partaideei Japonian egingo zaien lehenengo gorazarrea egingo da bihar Okinawan Astearte honetan Itoman Cityn, Okinawako uharte japoniarrean, egingo den zeremonia batek omenaldia egingo die Bigarren Mundu Gerran Pazifikoan erori ziren euskal jatorriko soldaduei —22 identifikatu dituzte orain artean—, modu berezian Okinawako Batailan, 1945an, zendu zirenei, azken mundu gerrako azken bataila handia izan zen hartan. Gorazarrean lagun izan dira Okinawako Prefeturako Bakearen eta ...

Gehiago irakurri...


2023ko Euskararen Nazioarteko Egunak deialdi eta atxikimendu ugari bildu ditu Argentina osoan barrena

2023/12/04

Argentina osoan zehar, kostaldetik Andeetaraino, adin eta mail guztietako euskaltzaleek Euskararen Eguna ospatu dute euskal etxeetan Atzo igandea abenduaren 3a izan zen eta Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE), beraz, eta asko izan dira ospakizunarekin bat eginez mundu osoan egindako deialdi eta ekitaldiak. Argentinan bertan, ugariak izan dira antolatutako festa, zinema emanaldi, dantzaldi, musika-saio, mintzodromo, trikipoteo, QR argitaratze, eta era guztietako jarduerak, Diasporak datarekiko duen interesaren erakusle. Larunbatean hasi ziren ...

Gehiago irakurri...


Datorren igandea Euskararen Nazioarteko Eguna da (ENE) eta Euskal Diasporan eta nazioartean izango du oihartzuna

2023/12/01

2023ko Euskararen Nazioarteko Eguneko hitzorduetako bi: Argentinako La Platan, eta Espainiako Madrilen Datorren igandea, abenduaren 3a, ospakizun eguna da euskaldunen artean nonahi daudela, San Frantzisko Xabier eguna baita, eta horrek Euskararen Nazioarteko Eguna egun horretan finkatzea ekarri zuen, eta Nafarroaren Eguna ba baita ere, Nafarroako Gobernuak deituta. Bada, beraz, hiru ospakizun horiek batera egingo dituenik. Are gehiago. Urtea bukatzen ari dela, asko dira euskal etxe eta elkarteak munduan ospagai ...

Gehiago irakurri...


Zenbat programa eta ekitaldi Argentinako nafar etxeetan San Frantzisko Xabier eta Nafarroako Eguna 2023 ospatzeko

2023/12/01

Abenduaren 3an, Nafarroa osoak San Frantzisko Xabierkoa oroitzen du eta diasporan ere  euren omenezko ekitaldiak antolatu dituzte Datorren igandea, abenduaren 3, San Frantzisko Xabier eguna da eta egun horretan urtero ofizialki Nafarroako Gobernuak Nafarroako Foru Erkidegoaren Eguna ospatzera deitzen du, aurten Nafarroaren Eguna “Una Navarra muchas / Hamaika Nafarroa batean” lelopean, Foru Komunitateko pluraltasun eta aberastasunari erreferentzia eginez. Aniztasun horren parte da, izan ere, Argentinako ...

Gehiago irakurri...


Saxo eta gitarra kontzertua & afari berezia, Lapridako Euskal Etxearen 2023 Elkarrizketa Ziklo arrakastatsuaren itxieran

2023/11/30

Esteban Aguinalde orkestra-zuzendariak eta Ezequiel Ocampo gitarra-joleak Lapridako Lagunen Etxeak antolatutako 2023 Elkarrizketa Zikloaren itxiera arrakastatsua izan zuten Lapridako Lagunen Etxeak antolatutako Elkarrizketa Zikloaren azken bilerak amaiera biribila eman dio aurtengoz kultur ekitaldi arrakastatsu honi. “Diskurtsoaren askapenerantz. Heavy metaletik jazzera» izenburupeko topaketak aukera ederra eman zien EEko bi laguni berriro elkartu eta jendaurrean, baina hurbilean, adiskidetasun giroan, solasaldi bat burutzeko. Hitzaldiaren ondoren, eta ...

Gehiago irakurri...


Txalo beroak Chascomusen: “Eusko Hazia”ko dantzarien Urte Amaierako Erakustaldi bikaina urtea bururatzeko

2023/11/30

Azaroaren 25ean, Chascomús Eusko Haziak dantza erakustaldia egin zuen kalean, egoitza sozialaren aurrean Azaroaren azken egunetako beroak iritsita, Hego Konoko euskal etxeetan sumatzen da ikasturte amaierako giroa. Euskara ikasleak laster sartuko dira oporretan, eta bestelako jardueretan aritzen diren taldeek ere balantzea eta ziklo amaierako ekitaldiak gauzatzen hasi dira dagoeneko. Lehenetako bat Chascomuseko Zingirako Euskaldunak izan da. Azaroaren 25ean, larunbata, ilunabarrean, jendeska polita bildu zen ...

Gehiago irakurri...


Itsasuko Agiriaren 60 urteak gaitzat harturik, Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeak 2023ko hitzaldi zikloa itxi du

2023/11/29

Azaroaren 22an, Iparraldeko Euskal Etxean, Carlos Martinezek "Itsasuko Adierazpena, 60 urte Iparraldean" hitzaldia eskaini zuen Aurtengo azken ekitaldian, Iparraldeko Euskal Etxeko Kultura Azpibatzordeak Itsasuko Adierazpenaren 60. urteurrena ospatu zuen joan den astean. Azaroaren 22an, asteazkena, elkarteko bazkide Carlos Martinezen eskutik, Ipar Euskal Herrian abertzaletasunaren aldeko aldarrikapena gogoratu zuten, haren 60. urteurrena bere den 2023 honetan. Hitzaldiak iritzi eta galdera truke bizia sortu zuen bertaratutakoen ...

Gehiago irakurri...


Mexiko Hiriko Euskal Etxeak gorazarre berezia eskainiko die bere adineko kideei, Ohorezko Bazkideak izenpean

2023/11/28

Omenaldia 'Ohorezko Bazkideei' 2023ko abenduaren 1ean egingo da Mexiko Hiriko Euskal Etxean Mexiko Hiriko Euskal Etxeak omenaldia eskainiko die datorren asteburuan bere adineko bazkideei, 'Ohorezko Bazkideak' deitu duen ekitaldi batean. Datorren ostiralean, abenduaren lehenean, 18:00etan, Euskal Etxearen egoitzak Polanco auzo edo kolonian, abegiago eman die euskal mexikar komunitateko parte diren pertsona nagusiei, ongi merezitako gorazarre berezi bateko protagonista eginez elkarteko gizon-emakume ...

Gehiago irakurri...


Arrakastatsu egin da Paranán Gizataldeen Irratien Lehen Topaketa-Tailerra, Urrundik Euskal Elkartearen eskutik

2023/11/28

Mahaian, ezker-eskuin, Paranako Udaleko Gizataldeen eta Nazioarteko Lankidetzaren zuzendari Sebastian Tommasi, Argentinako Gizataldeen Konfederazioko presidente José Gareis, "Presencia Vasca"ko arduradun  Federico Borrás eta Alejandro Abero kazetaria 'Presencia Vasca' irratsaioak hiru hamarkada baino gehiago daramatza Argentinan airean, euskal diasporaren zerbitzura, eta Federico Borrás Alcain paranatarra dauka buru. Hedabidearekiko sentitzen duen grinak bultzatuta, Borrás bera eta Urrundik Euskal Elkartea antolatzaile, Gizataldeen Irratien Lehen Topaketa-Tailerra gauzatu da azaroaren 16an Paranáko Antequeda ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia