euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Pintura, literaturaren inspirazio Buenos Aireseko Iparraldeko Euskal Etxearen ipuin lehiaketaren zazpigarren edizioan

2024/05/23

“Gure oroitzapenak” (ezk.) eta “Ni eta nire bakardadea” (esk.), Miguel Etxebarria artista plastikoaren bi lanak, Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeak antolatutako VII. narrazio lehiaketaren gaia Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeak Nazioarteko Narratiba Lehiaketa deitu du bere 129. urteurrenaren baitan. Zazpigarren edizio honetan lehiaketak, nolabait, bi diziplina artistiko uztartuko ditu, Miguel Etxebarria euskal margolariaren bi lan proposatzen baititu gai gisa. “Gure oroitzapenak” eta “Ni eta nire bakardadea” dira eta artikulu hau ilustratzen dute. Narrazioek, gaztelaniaz idatzita, ...

Gehiago irakurri...


Euskal venezuelarren egungotasuna eta berriak jarraitu nahi? Pedro Arriagak hilabetero plazaratzen du Jazoera buletina

2024/05/23

Jazoera buletinaren azken zenbakia, 157.a, 2024ko apirilari dagokiona Pasa berria den apirilean 13 urte bete ziren lehenengo alea 2011eko apirilean atera zuenetik. Helburua, orduan eta orain, Venezuelako euskaldunen eta euskal-euskal-venezuelar komunitatearen arteko zubigintza lana egitea eta elkar lotzea, komunitate zentzua elkarren berri izatearen bidez sustatuz, nonahitik, nonahi egonik ere. Pedro Javier Arriaga Aguirre caracastarra du hasiera-hasieratik egile eta ...

Gehiago irakurri...


"Ainhoa: Black is beltza II" irakurriz itxiko du Bartzelonako Euskal Literatura Irakurle Klubak 2023-24 kurtsoa: balantzea

2024/05/22

Urrian itzuliko dira Bartzelonako Euskal Literatura Irakurle Klubeko saioak hiriko Esquerra de l'Eixample-Agustí Centelles liburutegira Ekaina bertan da, eta maiatzeko azken egunekin heldu da Bartzelonako Euskal Literatura Irakurle Klubaren 2023-24 kurtsoko azken saioa, duela ia 10 urte babesle duen Esquerra de l´Eixample - Agustí Centelles liburutegiaren eskutik. Egungo proiektua 2015ean abiatu zen eta urtero zazpi liburu eta beste hainbeste saio lantzen ditu. urritik maiatza bitartean. Aurtengo azken topaketa ...

Gehiago irakurri...


Euskal Selekzioak Diaspora lagun ospatu du Munduko Kayak Surf Kopan txapeldun izana, Mar del Platako Denak Bat-en

2024/05/22

Kayak Surfeko euskal selekzioko kideak, Mar del Platan munduko txapeldun izan ostean Euskal Selekzioa gailendu egin da Mar del Platako Playa Granden maiatzaren 3tik 16ra jokatu den Kayak Surf-eko 17. Mundu Txapelketan, bertako diaspora euskal argentinarrra lagun izan duela. Lan bikaina egin eta 26 domina lortu zituen, eta hamar egunez luzatutako norgehiagoketen ostean mundu mailako bere zortzigarren titulua besapean itzuli zen Euskal Herrira, aurretik, ordea, Mar del Plata bertako Denak ...

Gehiago irakurri...


Haraneko Euskal Etxeak bere goranzko bideari darraikio eta lagun ugari bertaratuta ospatu du bere 30. urteurreneko jaia

2024/05/21

Haraneko Euskal Etxearen 30. urteurrenaren ospakizunera bertaratutakoak, elkartearen logoaren azpian Chubut Iparrekialdeko “Haraneko Euskal Etxeak” bere 30. urtebetetzea ospatu zuen festa zoragarri batekin. Maiatzaren 12an, igandez, izan zen, gonbidatu kopuru handi bat partaide. Urteurreneko jaiak, eguerdi aldera hasi eta ilunabarrera arte iraun zuen, eta euskal dantzak, janari tipikoak, musika zuzenean eta bestelako emanaldiak ere bildu zituen. Inguruko kultur erakundetako ...

Gehiago irakurri...


Chacabucoko 'Guillermo Larregui' Euskal Etxea arrakastatsu luzitu zen ia berrehun lagun batuz urteko lehen tabernan

2024/05/20

Chacabucoko “Guillermo Larregui” Euskal Etxean aurtengo lehen taberna arrakastatsua ospatu zuten. Verónica Gouarnalusse-k zuzendutako dantzari txiki eta helduek ikuskizun olagaratua  eskaini zuten Chacabucoko 'Guillermo Larregui' Euskal Etxeko guzti-guztiek den-dena eman zuten Euskal Etxearen maiatzaren 11ko tabernak arrakasta izan zezan. Euskal dantza eta sukaldaritza tradizionaleko platerak, bertako artisten zuzeneko ikuskizunak, dantzaldi herrikoia, eta nagusi zen jendearen bozkarioa ere, osagai egokiak izan ziren, sare sozialetan festa iragartzeko bideoak agindutako koktel ...

Gehiago irakurri...


20 urte bete ditu San Frantziskon BEOren Euskal Zinema Zikloak: saio berezi batekin ospatuko du Opera Plaza Cinema-n

2024/05/18

20 urte bete ditu San Frantziskon Euskal Zinemaren zabakundea egiten Basque Educational Organization-eko (BEO) Euskal Zinema Zikloak Urratsez urrats, pelikulaz pelikula, debatez debate... BEOren (Basque Educational Organization) Euskal Zinema Zikloak (Basque Film Series) 20 urte bete ditu eta larunbat honetan, maiatzaren 18an ospatuko du emanaldi berezi batekin leku berezi batean, bere ohiko gertaleku eta ordutegia utzi eta maitné bat antolatu baitu San Frantziskoko Landmark-en Opera Plaza Cineman, goizeko 10:30ean, Proiektuko ...

Gehiago irakurri...


Ekitaldia gaur Coloradon bertako kantxa monumentutzat aitortuz, eta irailean Euskal Besta handi batera deituz

2024/05/18

Gaur larunbata, maiatzaren 18a, egun markatua da Grand Junction herriarentzat eta Coloradoko euskal komunitatearentzat, zeremonia egingo baitute estatuko euskal pilota kantxa bakarra "Coloradoko Estatu Monumentu" aitortzeko. Jean Urruty (Donazaharre, 1903 - Grand Junction, 1983) baxenafartarrak eraiki zuen kantxa, eta urrats honekin nabarmendu eta omenaldia egiten zaie halaber bertako ...

Gehiago irakurri...


Gorka Álvarez Aranburu eta Benan Oregi bisitari AEBko EEetan: New York, Reno, Boise, Bakersfield...

2024/05/17

Gorka Alvarez (ezk.) eta Benan Oregi (esk,) NABOren bilera batean, erdian Unai Telleria Euskadiren AEBko ordezkaria dutela (arg EEak) Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Álvarez Aranburuk eta honen bulegoan teknikari den Benan Oregik bidaia hasi dute gaur New Yorken Estatu Batuetako euskal etxe eta erakundeak solaskide izango dituena, geldiune izango dituztela New York (New York Hiria), Nevada (Reno, Donostiarekin senidetutako hiria), Idaho (Boise, Gernikarekin senidetutako hiria) ...

Gehiago irakurri...


Pedro Oiarzabal historialariak bira egingo Kalifornian BMGko Euskal Beteranoen Monumentua sustatze aldera

2024/05/16

Pedro Oiartzabal ikertzailearen datozen egunetako bira Bigarren Mundu Gerrako Euskal Beteranoen Monumentuaren alde Pedro J. Oiarzabal ikertzaile bilbotarrak bira hasiko du aste honetan Kalifornian, 'Sancho de Beurko' elkartea eta NABO Ipar Amerikako Euskal Erakundeen biltzaile den NABO federazioa bultzatzaile dituen Bigarren Mundu Gerrako (BMG) Euskal Beteranoen Monumentua sustatze aldera, beti ere "euskal eta euskal-estatubatuar komunitatearen gorazarre, euskal jatorriko beteranoek BGM garaian egin zuten ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia