euskal diaspora eta kultura
2024/07/29
"Nafarroako eta Kataluniako kulturak batzen dituen gunea" esanez aurkezten du bere burua, duela ehun eta bat urte Bartzelonan sortu zen Nafarren Etxea elkarteak. Duela 54 urtedanik egun egoitza izaten segitzen duen hiriburu katalaneko Horta-Guinardo barrutian kokatua, erdigunetik 10 minutura, nafar tradizioen adierazgarri diren hainbat jardueratan parte hartzeko aukera ...2024/07/29
19 irakaslegai partaide amaitu zen uztailaren 19an Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxean, aurten hiri honetan egin den Euskara Munduan-en (EM) 2024ko neguko barnetegia. Asier Iriberrik eta Arantxa Anituak —FEVAko presidente eta presidenteordea hurrenez hurren— ongi etorria eman zieten ikasleei. Ikasle irakaslegaiek urtarrilean abiatu zuten euren lau ...2024/07/26
Iaz data hauetan Boisen "Euskal Herria 4 ½ Txapelketa"ren lehenengo edizioa antolatu zutela-eta esandakoa hona ekarriz, pilotazaletasuna egitate bat izan da hasiera-hasieratik Diasporan oro har, baina kasu honetan Estatu Batuetako euskal komunitateetan. Dozenaka asko pilotaleku sortu izan dituzte euskal emigranteek herrialde osoan, baina bereziki Mendebalde guztian, Kalifornia eta ...2024/07/26
Dena prest dago Boisen gaur arratsaldez urteroko Euskal Jaiei hasiera emateko, bertako euskal komunitatearen zaindari den San Inazioren ohoretan. Ingelesezko ofizialki 'San Inazio Basque Festival' deitzen dutena gaur arratsaldean abiatuko da hiriko 'Basque Block' edo euskal auzoan, 'Basquing on the block' ekitaldiko haur jolasekin eta Anduiza frontoian jokatuko diren lehenengo pilota ...2024/07/26
Ibaiko Izarrak 42 urte beteko ditu laster eta urteurrenak beste agertoki batean aurkituko ditu bazkide eta lagunak. Euskal Etxe entrerriostarrekoek ezin izan dute hogeita hamar urtez alokatzen zuten eraikinaren jabeekin akordiorik lortu eta Concordiako Bartolomé Mitre kaleko 488. zenbakian zuten egoitza utzi behar izan dute. Instituzioaren ondarea osatzen duten liburu, opari, oroigarri, ...2024/07/25
Duela bi aste zabaldu zuen 2024ko Gaztemunduk bertan parte hartzeko izenak emateko epea eta, beraz, joana da dagoeneko denbora puska eder bat parte hartu nahi dutenek izena eman dezaten. Ez ahaztu, eskaerak aurkezteko azkeneko eguna abuztuaren 12a dela. Jakina denez, munduko Euskal Etxeetako gazteentzako programa honen 2024ko edizioa irailaren 15etik 29ra egingo da Euskadin, kasu ...2024/07/24
Amerika Kopan 'ardogorri' elastikoa jantzita final-laurdenetara iritsi ondoren eta Realeko entrenamenduetara bueltatu aurretik, Jon Mikel Aramburu euskal venezuelarrak astia hartu zuen Caracasko Eusko Etxeko Sanferminetan ari izateko. Ospakizuna uztailaren 13an izan zen eta Aramburu bera izan zen txupina piztu eta festei hasiera emareko ohore bereganatu zuena, Ibane Azpiritxaga Eusko Etxeko lehendakaria ...2024/07/24
"Ez dago bi, hiru gabe", dio atsotitzak eta hala baieztatu du Goizaldik Argentinara gaur hasiko duen bisitan. 1948an sortua, euskal dantza tradizionalaren erreferente den talde donostiar honek ibilbide aitortua du Euskal Herrian zein nazioartean, hainbat jaialdi eta lehiaketatan partaide eta euskal dantzaren erakusgarri beste hamaika agertokitan, tartean Diasporan. Argentinara 2.000an egin zuten lehenengo ...2024/07/23
Euskaldunen ohiko kantuzaletasuna indartu eta laguntzea, mahai baten inguruan izan edo nolanahi ere lagunartean bildurik, horixe da hain zuzen ere Euskal Herriko txoko eta elkarte askok, baita munduan barreiaturiko euskal etxe batzuk ere, euren bazkide eta lagunen artean sustatu nahi dutena, euskal kantuen bilduma propioak sortu eta 'kantika' edo 'kantutegi' deitu ...2024/07/23
Pozarren musika, abestiak eta dantza asko lagun, afari goxo baten inguruan, ia berrehun gonbidatuk ospatu zuten uztailaren 13an, larunbata, “Guillermo Larregui” euskal etxe chacabucotarren 35. urteurrena. Elkarretaratzea elkartearen egoitzako areto handian izan zen eta ikuskizun txalotua eskaini zuten. "EnCanto de Mujer" emakume ahots-taldeak kantatu ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus