euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Limako Euskal Etxeak bere 'Zinemaldia' abiatu eta "Memoriak Euskal Etxearen garaian" film labur sorta hasi da prestatzen

2024/08/02

EEko 'Zinemaldia'ri hasiera emateko Asier Altuna zuzendariaren Amama proiektatu zuten euskal etxe limatarrean eta datozen saioei begira, euskal zinema garaikideko beste itulu ezagun batzuk hautatu dituzte jadanik, tartean El Vasco (Jabi Elortegi), Errementari (Paul Urkijo) eta Loreak (Jon Garaño). Zinema saioak ostegunez izango dira, bi astean behin, eta izenburuak aukeratzeko ...

Gehiago irakurri...


Juningo Arbola Batek San Ignazioren omenezko herriko festetan parte hartu eta harrera egin zien Arrecifesko dantza taldeei

2024/08/02

Juninen, Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat EEko dantzariek San Ignazio eguneko prozesio eta jaialdian dantzatu eta parte hartu zuten Junin hiriak, Buenos Aires probintzia ipar-mendebaldean, bere zaindari santu San Ignazio Loiolakoaren omenezko ekitaldi sorta bat ospatzen du uztailero. Horietako bat santuaren irudiaren prozesioa da. Horretarako, herriko agintari, erakunde eta gizataldeei egiten diete dei, eta jaialdi herrikoi batekin amaitzen da. Aurten, Arbola Bat euskal etxe junindarrak hartu du parte prozesioan, modu berezian, euskal ...

Gehiago irakurri...


Ayacuchoko Odol Berria-ko dantzarien omenaldia nagusiei, bidaia Tandilera eta emanaldia atzera Euskal Odolan

2024/08/01

Ayacuchoko 'Euskal Odola' Euskal Etxeko 'Odol Berria' dantzari taldeko kideak uztailaren 7an Tandilera egin zuten bisitan Necochean, atzo bertan Euzko Etxeko kideek eta bertako euskal komunitatekoak beren ohiko 'Esnatze Alaia' ospatu zuten, Iñaki Deuna edo San Ignazio jaien barruan. Gogora dezagun 'Esnatze Alaia'n, uztailaren 31 goizean, euskal komunitateko pertsona jakin batzuk, normalean adinekoak, bisitatzen direla euren helbideetan, musika lagun, dantzariak dantzari edo kasuren batean ...

Gehiago irakurri...


Euskal elkarte gastronomikoen estiloko bazkariak eskaintzen ditu igandero Sydneyko Gure Txoko EEko jatetxeak

2024/08/01

Sydneyko Gure Txoko gero eta aukera estimatuagoa da Sydney aldean gastronomia fresko eta zaporetsua maite dutenen artean 1966. urtean sortua, Australiako euskal etxeen arteko zaharrena da egun Sydneyko Gure Txoko. Ia sei hamarkada hauetan Euskal Herriko tradizioak atxiki eta gure kulturari lekua egiten aritu izan da, tartean euskal ohitura eta molde gastronomikoei. Nazioartean sukaldaritza euskal ezaugarri gailenetakoa izanik, Gure Txokok bere izenari ohore egin eta euskal txokoen tradizioari eutsi dio Australian ...

Gehiago irakurri...


Euskal kulturaz disfrutatzen segitzeko plazera: hotzari aurre eginez, Magdalenako Ongi Etorrik bere 32 urteak ospatu ditu

2024/08/01

Magdalenako Ongi Etorri Euskal Etxeko sukaldari, dantzari eta bazkideek 32. urteurrena ospatu zuten eta opil erraldoia partekatu zuten Duela urtebete, obren ondotik eta hilabete luzetako itxaronaldiaren ondoren, Magdalenako Euskal Etxeak gogoz eta zoriontsu ospatu zuen bere egoitza berriz inauguratzea. Joan den larunbatean, uztailaren 13an, elkarteak bere 32. urtebetetzea ospatzeko aukera izan zuen Rivadavia kaleko areto horretan, bertako hormak Magdalena inguruko familien armarri heraldikoen irudiekin apainduta daudela. ...

Gehiago irakurri...


Misiones: Corpus Christiko Eusko Etxeak bere eremuko lehenengo euskal biztanleei buruzko ikerketa bat hasi du

2024/07/31

Erdian, Olga Leiciaga, Eusko Etxeko diruzain Lucía López eta Posadas hiriko Euskal Jatorri Euskal Etxeko kide den Maria Silvia Soloagarekin batera, ekainean egindako Eskualdeko Liburu Azokan Corpus Christiko Eusko Etxeak erronka berri bati ekin dio. Ikerketa lan bat abiatu dute herrian bizi izan ziren euskal jatorriko lehenengo biztanleez, bertako garapen ekonomiko, sozial eta kulturalari egin zioten ekarpena ezagutzeko. Historia irakasle eta elkarteko bazkide den Cesar Arrondoren zuzendaritzapean, eta Estela Garma museologoak eta Eusko Etxeko erreferente Olga Leiciagak koordinatuta, helburu ...

Gehiago irakurri...


Munduko osoko hainbat euskal etxek ere bat egin dute, eta egingo datorren asteburuan, San Ignazio ospatzeko ekitaldiekin

2024/07/31

Viña del Mar-eko eta Valparaisoko Euzko Etxearen 2024ko San Inazio jaia Uztailaren 31an ospatzen da Gipuzkoan (bertako zaindaria da) eta Bizkaian (kozaindaria, Balendin Berriotxoarekin batera) Loiolako santuaren jaia, izan ere egun horretan, 1556an, zendu baitzen Erroman Jesusen Konpainia sortu zuen Loiolako semea. Ospakizuna erabat errotuta dago euskal diasporan; eta astegunetan erortzen diren beste jai batzuen kasuan bezala (aurten hala gertatu da, asteazkena ...

Gehiago irakurri...


Baskos de la Confluencia Euskal Etxeak hitzaldi sorta hasiko du euskal kulturaz Comahueko Unibertsitate Nazionalean

2024/07/30

Baskos de La Confluencia Euskal Etxeak, Patagoniako paisaia berezietan egindako ibilaldiengatik ezaguna, euskal kulturari buruzko hitzaldi zikloa antolatu du Comahueko Unibertsitate Nazionalean 'Baskos de La Confluencia' Euskal Etxeak antolatua, Euskal Herriko kulturaren hainbat alderdi jorratuko dituen hitzaldi ziklo bat hasiko da aste honetan Neuquenen. Dibulgazio-proposamenak Comahueko Unibertsitate Nazionalaren babesa eta bermea du eta, besteak beste, euskal kulturaren erreferenteen hitza komunitateari hurbiltzeko helburua du baita Euskal Etxeari ikusgarritasun handiagoa ematea ...

Gehiago irakurri...


Meza, otordu, dantza eta topaketekin ospatuko dute Argentinako Euskal Etxeek Loiolako San Ignazioren Eguna

2024/07/30

Asteburuan Donostiako Goizaldi dantza taldeak Necocheako Euzko Etxea bisitatu eta bertako San Ignazio jaia ospatu zuen Tradizioari eutsiz, Argentinako euskal etxe ugari ari dira egunotan San Ignazioren omenezko ekitaldiak ospatzen. Aurten uztailaren 31 asteguna denez, askok ospakizuna aurreko asteburura aurreratu edo ondokora atzeratu dute, Necocheako euskal komunitatearen kasu. Necocheako Euzko Etxeak Donostiako Goizaldi dantza talde donostiarraren bisita izan du eta, beraiekin batera, afari batekin aurreospatu zuten pasa den ...

Gehiago irakurri...


Madrilgo Euskal Etxearen antzerki taldeak arrakastaz taularatu du bere lehenengo lana, Maria Gainzarain zuzendari

2024/07/29

Madrilgo Euskal Etxeko Antzerki Taldeak aretoa beterik estreinatu zuen bere lehen obra, Maria Gainzain zuzendari ‘Mikro blues. Escenas cotidianas’ du izena lanak eta lau mikro antzezlan biltzen ditu. Lau lanok beste hainbeste euskal idazleren testuetan daude oinarrituta eta moldaketak apirilean lanean hasi zen Madrilgo Euskal Etxeko antzerki taldeko lagunek egin dtuzte, euskal elkarte madrildarreko zuzendaritzakide ohi eta bazkide Maria Gainzarain antzerkilari gasteiztarraren ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia