euskal diaspora eta kultura
2024/09/09
85 urte bete dira irailaren 3an Winnipeg ontziak Pauillac-eko portu frantsesa utzi eta 1939 hartan Francoren jazarpenetik ihesean zetozen bi milatik gora errefuxiatu errepubikar barnean zekartzala Txileko Valparaisora iritsi zenetik, hilabeteko itsas bidaian. Urteurrena ospatzeko Josu Chuecaren "2.000 del Winnipeg. Diario de a bordo" liburuaren bigarren edizioa aurkezten ari dira egunotan Santiagoko ...2024/09/06
Trujilloko Euskal Etxeak, gogoz eutsi dio aste honetan Euskal Herrian eta munduan barrena gauzatzen ari den Euskal Diasporaren Eguna ospatzeari. Izan ere, bere hondar ale berezia ari zaio ipintzen, nazioartean barreiatutako gainerako euskal etxe eta elkarteek osatzen duten euskal familia barruan gogoeta eta iritsi-trukea sustatzeari, eta partaidetza proposatzen die, hala nahi dutenei, ...2024/09/06
Berrogeita hamar urte betetzen dira aurten Estatu Batuetako Boisetik lehenengo ikasle talde bat Oñatira etorri zenetik bertan ikasturtea eman eta euskara eta euskal kulturan murgiltzera. Bi urte leheneago ere taldetxo bat egona zen Arantzazun, eta haren ondotik hasi zen guztia, diosku Iñaki Galdos oñatiarrak. Liburua idatzi du Galdosek honetaz "Boise-Oñati 1974-2024, ...2024/09/06
2018ko irailaren 8an ospatu zen lehendabizikoz Euskal Herrian eta munduan "Euskal Diasporaren Eguna". Data aukeratzeko prozesuan munduko euskal gizataldeek hartu zuten parte eta geratu ziren azken proposamenen artean Juan Sebastian Elkano ‘euskaldun unibertsalak’ munduaren bira bukatu zuen egunarena hautatu zen. Geroztik, urte hartatik beretik, irailaren 8a —batzuetan ...2024/09/05
Munduko gainontzeko Euskal Etxeekin bat eginez, Argentinakoek ere abiatzekotan dauzkate Diasporaren Eguneko euren ospakizunak. Herrialde osoan zehar, euskal komunitateek. 1522an Juan Sebastian Elkano euskal marinelak munduari lehen bira burutu zuen eguna gogoratuko dute. Diasporaren Eguna berez irailaren 8a bada ere, euskal elkarte kopuru handi batek egun horretatik hurbil dauden datetan antolatu ditu ekitaldiak. ...2024/09/04
Asteak daramatza Montrealgo Euskal Etxeak aurtengo euskal jaia prestatzen eta programa ederra osatzen. Aurten bi eguneko egitaraua eskainiko dute, Euskal Herritik etorritako artistak barne. Euskal Besta irailaren 6an hasiko da Maider Cigarro abeslari lapurtarraren kontzertuarekin. Maiderrek ‘Biran den lasaia’ izeneko bere diskoa aurkeztuko du Montrealeko La Marche à ...2024/09/04
Gogoangarria iragarri duten Azaroko Gizataldeen Jaiaren 40. edizioaren atarian, Rosarion bizi eta diharduten gizataldeek aniztasun kulturalaren erakusleiho bihurtuko dute datorren asteburuan hiri santafetarra. Partaide izango diren gainerako 35 kolektibitateek bezala, Rosarioko Nafar Etxeak eta Zazpirak Batek euren egoitzetako ateak zabalduko dituzte Gizataldeen Gaua ekitaldiarekin bat eginez, ...2024/09/04
David Birenbaum Montevideon jaio zen 1964an, baina ez zen egiazki inoiz han bizi izan. Aita judu poloniarra eta ama uruguaitarra, adopziozko porteñoa dela esatea gustatzen zaio. Haurtzaroa eta nerabezaroa Corrientes hirian igaro zituen. Bertan Pedro Guridi ezagutuko zuen, bere bigarren hezkuntzako historia irakaslea, eta haren eskutik euskal kulturara hurbilduko zen. 90eko hamarkadaren hasieran poesia tailer ...2024/09/03
Maider Cigarroa abeslari senpertarrak, Maider bezala ezagurua denak, bi kontzertu eskainiko ditu irail hastapenean hurrenez hurren Montrealen eta New Yorken, bi hiriotako euskal etxe eta elkarretaratzeei loturik. Kantari lapurtarra, joan den martxoan plazaratu zuen "Biran den lasaia" izenburuko bere lehenengo diskoa ari da aurkezten udan. Bi hitzordu hauekin lehenengoz ...2024/09/03
Misioneseko euskal diasporak Corpus Christiko Eusko Etxea sortu zeneko 19. urteurrena ospatu du abuztuaren 26an Euskal Argentinar Kulturaren Jaiaren edizio berri bat medio, hainbat kultur, hezkuntza eta jai jarduera tarteko. Hitzaldiak, eskulanen erakusketa, lan bilerak, euskal dantzak eta afariak izan dira, besteak beste, programako parte. Abuztuaren 22an, osteguna, hasi, eta hilaren 24an, ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus