euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Olavarriako Euskal Etxea partaide Immigrantearen Eguneko ospakizunetan, Euskadiren ordezkari Sara Pagola lagun

2024/09/18

Gure Etxe Maitea euskal dantza tradizionalarekin eta gastronomia azokan stand batekin partaide Immigrantearen Eguneko ekitaldietan Olavarríako herriak aste oso bat gorde du aurten bere egutegian, etorkinek udalerriari eta lurraldeari oro har egin dioten eta egiten ari zaizkion ekarpena aitortu eta ospatzeko. Hiriko Udalak eta Gizataldeen Batasunak programa aberatsa eratu dute, abuztuaren 31ean, larunbata, Udaletxeko Rivadavia aretoan egindako protokolo ekitaldiarekin abiatuta. Saioak gizatalde eta nazioetako banderak izan zituen ...

Gehiago irakurri...


Senpereko musika eta patxarana lagun, arrakastaz egin dute Montrealen Euskaldunak elkartearen 2024ko Euskal Besta

2024/09/18

Euskaldunak Quebec Euskal Etxeak antolatutako 2024ko Euskal Bestan Iparraldeko abestiak kantatu zituzten bildutakoek Bi eguneko egitaraua antolatu dute aurten Euskaldunak Quebec Euskal Etxeko lagunek euren Euskal Besta ospatzeko. Eta bietan bertan bizi diren eta Euskal Herritik bisitari etorritako lapurtarrek, ekarri berezia egin diote. Ostiralarekin, irailaren 6an, Maider (Cigarroa) abeslari senpertarrak kontzertua eskaini zuen Montrealeko La Marche à côté tabernan. Xabi Leon pianoan ...

Gehiago irakurri...


Sagardo Gaua ospatu ostean, Bruselako Euskal Etxeak Zetak-en kontzertu bat iragarri du hiriburu europarrean

2024/09/17

Pello Reparaz buru duen Zetak taldeak kontzertua eskainiko du Bruselako areto batean azaroaren 15ean. Erosi zure txartelak Joan den urtearen hasieran ezinbestean bertan behera utzi behar izan zuten kontzertua azaroaren 15ean emango du Pello Reparaz nafarra buru duen Zetak taldeak Bruselan, Molenbeek-eko VK aretoan. Data berria adierazteaz gain, hiriburu europarreko BEE (Bruselako Euskal Etxea) elkarteak iragarri du harrera-ekitaldi bat antolatuko diela euren egoitzan (kontzerturako sarrerak hemen salgai) eta ...

Gehiago irakurri...


Eider Rodriguez, Sarrionandia eta Kirmen Uriberen testuak jendaurretu Askatasunaren Bidearen 'Liburuak entzuten'ek

2024/09/17

Arrakasta handiz, Maria Ines Mogaburu narratzaileak Eider Rodríguez, Joseba Sarrionandia eta Kirmen Uriberen lanak aurkeztu zituen “Liburuak Entzuten” du izena Buenos Airesko San Miguel herriko Askatasunaren Bidea euskal kultur elkarteak antolatutako literatur ziklo arrakastatsuak. 2018az geroztik, euskal egileek idatzitako testuak zabaltzen dituzte euren topaketetan, ahozko kontaketak tarteko. Azkenekoa, abuztuaren 24an izan zen eta honakoan ere María Inés Mogaburu idazle eta psikiatrak entzuleak liluratu ...

Gehiago irakurri...


FEVAren urteroko Ume Topaketa: 25 urtez etorkizunaren aldeko apustua egiten eta kultura txikienen artean ereiten

2024/09/16

25. Ume Topaketaren muralen trukea: Tandilgo Gure Etxeko haurrek euren lana eman zioten Lomas de Zamorako Denak Bat-ekoei Argentinako hainbat tokitako 15 euskal elkartetik etorritako 500etik gora haurrek jolas, herri kirol eta bizikidetza topaketa ederra partekatu zuten joan den larunbatean, irailaren 14an. Ia udaberriko jardunaldi batek testuinguru ezin hobea ekarri zion FEVAk antolatutako “Euskal etxeetako eta Euskal Echea Ikastetxeko Txikien 25. Topaketa”ri. Urtero bezala, Euskal Echea Ikastetxeko Llavalloleko ...

Gehiago irakurri...


Euskal Diasporaren Eguna 2024: ekitaldi ugarirekin eta ekintza anitzekin ospatu da festa Argentina osoan barrena

2024/09/16

Goian, ezkerrean., Tandilen dantzari; eskuinean, Gerora elkartearen ospakizun bikoitza. Behean, ezkerrean, Lapridan, ekitaldi ugariko egitaraua eta eskuinean, dantzarien bazkaria Villa Marian Buenos Aires probintziako iparraldeko diaspora Pergaminon bildu zuen ekitaldi jendetsuaz gain, Euskal Diasporaren Eguna ospatzeko era guztietako ekitaldiak burutu ziren herrialde osoan. Jarraian, euskal etxeek antolatutako eta datak urterik urtera hartzen duen garrantziaren lekuko diren topaketa gutxi batzuk bildu ditugu.

Gehiago irakurri...


Euskal Diasporaren Eguna 2024: hainbat herrialdetako saioen irudi gehiago, gogotsu eta ilusioz Diaspora aldarri

2024/09/16

2024ko Euskal Diasporaren Eguna Utah-n Segitzen dugu Euskal Diasporaren Egunari dagozkion hitzorduen isla biltzen orriotara, gogora ekarriz baita ere honakoa, aurtengo edizioak bildu dituen ehundik gora hitzorduen lagin txiki bat baino ez dela. Deitutako ekimenak mota eta ezaugarri askotakoak izan dira, Imanol Pradalesek Oñatin, bertako programa boisetarraren 50. urteurrena omendu zuen ekitaldi instituzionaletik, beste hamaika biltze eta ...

Gehiago irakurri...


General Rodriguez: gogotsu eta pozarren, Eusko Aterpeak gorazarrea bere sortzaileei EEaren zilarreko eztei festan

2024/09/13

Poza eta emozioa Gral. Rodriguezko Eusko Aterpea Euskal Etxearen 25. urteko ibilbidea ospatzeko kandelak itzaltzen Gral. Rodriguezeko Eusko Aterpeak pozez eta lorpenez beteriko ibilbidea egin du bere lehenengo 25 urteetan; izan ditu baita ere, jakina, zailtasun, oztopo eta atsekabeak, eta aurrera egiten ikasi du, beti ere Euskal Herriko kultura landu eta ezagutaraztea helburu, Rodriguezeko gizartean leku bat hartuta. 25 urte ez dira gutxi eta irailaren 1ean, festa hunkigarria egin zuen ospatzeko, emozioak nagusi, eta bazkide eta ...

Gehiago irakurri...


Limako EEak ‘La Ruta Vasca en Lima' liburua aurkeztu eta proiektu berri batean partean parte hartzera deitu du

2024/09/13

Alberto Escobal, Raúl Noblecilla, Jon Guarrotxena eta Mónica Rojas 'La Ruta vasca en Lima' liburuaren aurkezpenean Euskal Diasporaren Eguna kari Mota askotako ekintza programa bat antolatu zuen Peruko hiriburuko Euskal Etxeak Euskal Diasporaren Eguna ospatzeko, tartean ‘La Ruta Vasca en Lima’ liburuaren aurkezpena. Raul Noblecilla Dominguez lehendakaria izan zen aurkezle nagusia eta berak azaldu zuenez 2012an sortu zen liburua egiteko ideia, Lehendakaritzaren, Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako Ordezkaritzaren eta Limako Udalaren ...

Gehiago irakurri...


San Nicolás izango dute egoitza FEVAren hurrengo tailerrek, euskal gastronomia eta eraldaketa instituzionala ardatz

2024/09/13

Ezkerrean, elkarrekin bazkaltzen Rosarion, Zazpirak Bat Euskal Etxeko jantokian. Eskuinean, Asier Iriberri eta Guillermo Canut, FEVAko eta Zazpirak Bateko lehendakariak hurrenez hurren, Eraldaketa Instituzionalari buruzko Tailerraren hasieran ekainean Euskal gastronomia eta eraldaketa instituzionala izango dira irail hondarrean aztergai Euskal Etxeetako kideei zuzendutako tailerretan. FEVAk antolatuta, topaketak irailaren 28an, larunbatean, egingo dira San Nicolaseko Euzkal Etxean. Tailer bakoitzean gehienez bi ordezkarik hartuko dute parte euskal etxe bakoitzeko, eta izena emateko azken eguna irailaren 14a izango da. Halaber, iluntzean, eta Eraldaketa ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia