euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Basterretxearen mendeurrena ospagai Renoko Unibertsitatean Jon Bilbao Katedra eta Katrin Alberdi adituaren eskutik

2024/09/24

Andres Irujo, Fran Goitia, Arantxa Irujo, Zöe Bray, Katrin Alberdi eta Leire Urbeltz mahain inguruan (argazkia K. Alberdi) Bermeoko eskultore eta artista polifazetikoaren jaiotzaren mendeurrenean, Nevada-Renoko Unibertsitateko ‘Jon Bilbao’ katedrak bi jarduera antolatu ditu irailean EHUko doktore eta Arte Ederretan lizentziaduna den Katrin Alberdi partaide dela. Lehenengoa irailaren 14an egin zen eta mahainguru batean hartu zuen parte Alberdik Renoko Convention Center-en.

Gehiago irakurri...


'Izan bazinen, bazara' lelopean, 250 lagun berrelkartu ziren jai erraldoi batean La Platako Euzko Etxeko 80 urteak kari

2024/09/23

Parte-hartze handia, agur birtual ugari, eta oroitzapen asko Euzko Etxeak ospatutako Berrelkartze Jaian “Izan bazinen, bazara”. Hiru hitz besterik ez dituen lelo honekin, La Platako Euzko Etxeak deia luzatu zien euren bizitzako uneren batean, jardueraren batean parte hartu eta, euskal etxearen parte izandako pertsona orori gau berezi bat partekatzearren. 250 bat lagun bildu zituen "Berrelkartzearen Jaia"k irailaren 7an eta bai horixe oso bestelako gaua izan zela, gogoan ...

Gehiago irakurri...


Euskal etxeetako pilotariek osatzen dute Parisen Euskal Pilota Nazioen Ligan arituko den ordezkaritza argentinarra

2024/09/22

Ezk. esk.: Alan Correa eta Mikel Gil Nájera xare jokalariak, J. Andoni Irazusta, Peto Goñi eta Daniel M. Plotequer, pilota adaptatu taldekoak Irailaren 22tik hasita eta 28ra arte Euskal Pilotaren Nazioen Liga jokatuko da Parisen, trinketean dabiltzan nazioarteko kirolari onenak bildurik. Txapelketak 13 herrialdetako 230 pilotari batuko ditu, 7 diziplinatan eta 146 partida jokaturik 3 kantxatan. Hiru jokagunean La Cavalerie, Chiquito de Cambo (Trinquet Village) eta US Metro trinketeak izango dira, goi mailako kirol ikuskizun ...

Gehiago irakurri...


'Transmisioa' eskaini eta mahai ingurua egingo euskal diasporaz Argentinan Biarritzeko Amérique Latine Zinemaldian

2024/09/20

Argentinako errealitatea aztertzearen barruan, bere euskal diasporari arreta berezia emango diote Biarritzeko Amérique Latine Jaialdian Biarritzen larunbat honetan hasiko da Biarritz Amérique Latine 2024 Jaialdia, irailaren 21ean, eta aurten arreta berezia eskainiko dio Argentinari eta herrialdeak Javier Mileik boterea hartu zuenetik 2023ko abenduan bizi duen egoerari. Argentinako azken errealitatearen errepaso horretan, egun bat programatu dute antolatzaileek, bertan ustez indartsu eta aktibo dabilen euskal komunitatearen ...

Gehiago irakurri...


Villa Maríako Euzko Etxeak 78 urte ospatuko, lehiak, afaria, haur herri jolasak, zinea, meza eta online hitzaldia eskainiz

2024/09/20

Abesbatza, Deysi Giordanoren zuzendaritzapean; Euskara eskolak, Flor Deniz irakaslearekin; Pilota eskola, Nicolás Vespriniren eskutik eta Luis Carricaburuk zuzendutako Danborrada dira Villa Maríako Euzko Etxeak antolatutako ohiko jardueretako batzuk      Duela zortzi hamarkada luze, Cordoba probintziako eskualde honetara, nekazaritza eta abeltzaintza eremura, eta Argentinako esne-arro nagusietako baten erdigunera, iritsi ziren aitzindariek amets bat zuten. Garai hartan, inguruko lur sailetan bizi ziren familia euskaldunak euren etxeetan elkartu ohi ziren, baina txoko komun batekin amets egiten zuten, bertan elkartu, aterpea hartu eta jaiak ospatzeko. Duela 78 urte ...

Gehiago irakurri...


Gurtubay familiaren IV. Topaketa larunbatean egingo da Basaurin, Europako eta Amerikako ehun bat lagun partaide

2024/09/20

Gurtubay familiakoen 2019ko topaketako irudia, azkeneko elkarretaratzea izan zen pandemiaren aurretik Bost urteko etenaldi baten ostean, pandemia hutsunea lagundu duten faktoreetako bat izan dela, Gurtubay familia bizkairreko ehun bat ondorengo elkartuko dira berriro ere larunbat honetan, irailaren 21ean euren arbasoen jatorria izan ziren lurraldean, elkar ezagutu edo elkarrekin berriro topatzeko eta eguna elkarrekin pasatzeko, euskal kulturan eta tradizioetan murgilduta. Hitzordua Atxondon hasiko da ...

Gehiago irakurri...


Coloradoko EEak Udako Besta egingo larunbatean, plaka jarriko Urrutia frontoian eta Mayi Berterretche ohoratuko

2024/09/19

Colorado Euskal Etxeak bere Udako Besta egingo du datorren larunbatean, irailaren 21ean, Grand Junction hirian. Besta esanguratsua, hunkigarria ere, maitasunez antolatua eta estatuko eta estatutik kanpoko euskaldunak eta euskaltzaleak bilduko dituena izango da, ez sobera jendetsua, egun tipitua baitago Coloradoko euskal komunitatea eta Colorado urruti baitago Kalifornia edo Idahotik, baina bai azkarra, indartsua ...

Gehiago irakurri...


Hiru Erreka Euskal Etxeak 25 urte beteko ditu urrian eta aurreratzen ari da bere egoitza eraikitzeko lanak

2024/09/19

Bi hamarkada eta erdi baino gehiago bere jarduera garatzen aritu ostean, Hiru Errekak egoitza propioa izango du. Pedro N. Carrera kalean Hiru Errekak bere lehenengo 25 urteak beteko ditu urrian. Hala ere, eta data gertu egon arren, oraindik ez dute zeharo erabaki nola ospatuko duten. Arrazoiak ez du, ordea, zerikusirik utzikeriarekin. Gauza da, egunotan, taldekideen energia guztia helburu bakar baten zerbitzura dagoela. Urte hasieran EuskalKulturako orrialdeotan aurreratu genuen bezala, Euskal Etxeak bere egoitza soziala eraikitzeko lanak hasi ...

Gehiago irakurri...


Denak Bat lagun aurkeztu da Guillermo Etchebehere-ren 'Poesia osoa' Argentinako Liburutegi Nazionalean

2024/09/19

Cañuelasko Denak Bateko abesbatzak lagun, dantzarien Agurra Liburutegi Nazionalean Etchebehereren liburuaren aurkezpenean Oso ekitaldi artistiko zaindu baten babespean, eta euskal dantzari eta kantariak partaide, Argentinako Liburutegi Nazionalak abegia eman dio Guillermo Etchebehereren “Poesia osoa” liburukiaren aurkezpenari, bertako Liburu eta Hizkuntzaren Museoko David Viñas aretoan. Mahaian eseri ziren poeta cañuelastarraren bizitza eta obra ikertu duen Juan Manuel Rizzi, Cañuelasko D. F. ...

Gehiago irakurri...


Olavarriako Euskal Etxea partaide Immigrantearen Eguneko ospakizunetan, Euskadiren ordezkari Sara Pagola lagun

2024/09/18

Gure Etxe Maitea euskal dantza tradizionalarekin eta gastronomia azokan stand batekin partaide Immigrantearen Eguneko ekitaldietan Olavarríako herriak aste oso bat gorde du aurten bere egutegian, etorkinek udalerriari eta lurraldeari oro har egin dioten eta egiten ari zaizkion ekarpena aitortu eta ospatzeko. Hiriko Udalak eta Gizataldeen Batasunak programa aberatsa eratu dute, abuztuaren 31ean, larunbata, Udaletxeko Rivadavia aretoan egindako protokolo ekitaldiarekin abiatuta. Saioak gizatalde eta nazioetako banderak izan zituen ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia