2023/04/24

Gernikako Bonbardaketaren 86. urteurreneko omenaldien testuinguruan, Euskaldunak Denak Bat-ek (EDB) mural bat inauguratuko du apirilaren 28an Arrecifesen, XX. mendeko pinturaren erakusle nagusietakoa den Picassoren Guernica islatuz. Lana Hiriko Legislaturaren Interesekotzat jo dute eta ekitaldira udaleko agintariak, Turismo Gidarien Elkarteko ordezkariak, hiriko hezkuntza erakundeetako ...
Gehiago irakurri...
2023/04/21

Joan den asteartean, apirilaren 18an, klaseetako modulu berri bati ekin zitzaion 2022-2023 ikasturteko EHUko Euskal Diasporako graduondokoan —aurrez aurre eta online jaso daiteke— "Politika diasporikoak, euskal kasua" izenpean, bi eskolarekin, bat Gorka Alvarez Aranburu Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariaren eskutik, eta bestea Benan Oregi Zuzendaritza bereko teknikariarenetik. ...
Gehiago irakurri...
2023/04/21

Egun gutxiren buruan, Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak elkarteak 25 urte beteko ditu eta asteburu osoko festa jendetsu bat ari da antolatzen maiatzaren 13 eta 14an. Larunbatean afaria izango du ardatz, euskal dantzak, zozketak eta gaua girotuko duen DJa eskainiko dituzte. Igandean, herri osoari begirako ekitaldi berezi bat prestatu dute eta omenaldia egingo diete duela mende laurden bat Euskal Etxea ...
Gehiago irakurri...
2023/04/21

Joan den astean, apirilaren 12tik 15era jokatu da Montevideon XIV. Mercomus Mus Txapelketa, hain zuzen ere hiriburu uruguaitarreko Euskaro Euskal Etxean, laugarrenez izan delarik aurtengoarekin Euskaroa Mercomusen egoitza. 16 bikote izan ditu partaide, horietatik 3 Euskaro Euskal Etxe bertakoak, beste bikote uruguaitar bat Carmelotik, Ibai Ondoko Euskal Etxetik etorria, Txileko 5 bikote, ...
Gehiago irakurri...
2023/04/20

“Izan zirelako, bagara… 25 urte Euskal Etxea Aberri Etxea. Viedma, Carmen de Patagones eta eragin eremua 1996 – 2021" (sic) liburua datorren asteko asteazkenean, apirilaren 27an, arratsaldeko 19etan, aurkeztuko du Viedma hiriko Rio Negroko Legislaturan, Aberri Etxeko erreferente den Ruben Suarezek. Euskal etxe patagoniarraren 25 urteotako ibilbide instituzionalari eskainitako lan ...
Gehiago irakurri...
2023/04/20

Pozik daude Magdalenako Ongi Etorri Euskal Etxeko kideak. Eta arrazoiak soberan! Laster amaituko dira iazko irailean hasitako obrak, egoitza soziala berritzeko. Duela hogeita hamar urte sortu zen Euskal Etxea, eta egun, udalak komodatuan utzitako eraikin batean dihardu, Erdiguneko Rivadavia kalean, plaza nagusiaren parean, leku ezin hobean jarduera sozial eta kulturalak burutzeko. Eta orain, begien aurrean ikusten ...
Gehiago irakurri...
2023/04/19

“Txipli txapla Pum Amerikatik. A basque story from USA” maiatzaren 11n, osteguna, estreinatuko da, arratsaldeko 7etan, Durangoko Arte eta Historia Museoan. Bideo / performance / dokumentala Amaia Hormaetxeak eta Endika Basagurenek euskal diasporako kideekin batera San Frantzisko, Los Angeles, Chino, Las Vegas eta New York hirietan egindako lanaren emaitza da, iazko ekainaren eta uztailaren artean ...
Gehiago irakurri...
2023/04/18

Saxoniar hiriburuko film laburren zinemaldia aste honetako asteartetik iganderaino gauzatuko da, apirilaren 18tik 23ra, eta bihar asteazkena eta ostiralean euskal gatazkari lotutako 7 tituluren selekzio bat eskainiko du, euren artean zabalkunde urria izan duenik ere, azaltzen du programak. Asteazkenean, "Europa 1 diskurtsoa: euskal gizarte garaikidearen kartografia" izenburupean eskainiko da lehenengo ...
Gehiago irakurri...
2023/04/18

XlX mendearen azken hamarkadetako une historikoak ardatz, Pablo Ormazabal antropologoak hitzaldi arrakastatsua eskaini zuen joan den larunbatean, apirilaren 15ean, Gure Etxe Maitea Euskal Etxean “Olavarriako euskal immigrazioari buruzko zenbait dilema” izenburupean, gero egungo herria izango zenaren sorrera eta lehenengo populatze etapatik hasita, solasgai harturik jatorrizko herrien arteko muga ...
Gehiago irakurri...
2023/04/17

Denak Bat Euskal Etxea antolatzaile pasa den asteburuan Aberri Eguna eta 15. Dantzarien Topaketa agitu dira Cañuelasen. Gogoratu aurten euskal postuen azoka moduko bat muntatu zela euskal mozkinekin Denak Baten egoitza kanpoaldean, partaide zirela: Zirimiri zeramika, Aitunea objektu eta disenuak, La Platako Haritza jantziak, Las Vasquitas likorea, Hummus janari begetarianoa, Don Atilio ...
Gehiago irakurri...