euskal diaspora eta kultura
2022/12/15
Olatz Gorrotxategi (Bilbo, 1982) sortzailea izango da Etxepare Euskal Institutuak California State University Bakersfield-en(CSUB) abendu hasieran Kalifornia barnealdeko hiri honetan aurkeztu duen 'Frank Bidart' katedra berriko lehenengo titularra 2023an. Bakersfielden egingo duen egonaldian, sortzaile bilbotarrak 'Urrun/Lejos/Far’ sorkuntza proiektua garatuko du, euskal diasporaren inguruko ...2022/12/14
Euskara, euskal kultura eta beraz euskal sortzaileen lana nazioarteko sustatu eta zabaltzea helburu duen Etxepare Euskal Institutuak komunikazio teknikari-laguntzaile lanpostu baterako deia egin du Donostian duen egoitzan oinarrituta lan egiteko. Aurkezteko azklen eguna abenduaren 21a da eta, garrantzitsua, unibertsitate gradu, lizentzia edo masterra eskatzen da, deialdia ateratzen den unetik, gehienez ere 3 urte ...2022/12/14
Rosarion, Alejandro Vila UNRko Humanitate eta Arte Fakultateko dekanoak hala eskatuta, ostiralean, abenduaren 16an, Gernikako Haritzaren kimu bat landatuko dute, hiriko Zazpirak Bat euskal etxearen dohaintza. Jarduera joan den astelehenerako zegoen programatuta, baina, klimatologia medio, atzeratu egin behar izan dute. Azken kokalekua Fakultatearen egoitzako patioa izango du, Entre Ríos 758an. ...2022/12/13
Paueko Lagunt eta Maita euskal etxeko "Hegaldia" gizon abesbatza Estrasburgon eta Alsazia eskualdean ari da bira egiten aste honetan eta hitzorduen artean bi emanaldi berezi dauzka, Europako Parlamentuko hemizikloan, eurodiputatuen aurrean, gaur asteartea eta bihar asteazkena, biak eguerdiko 13etatik 14etara. Leku berezi honetan kantatzeko gonbidapena Laurence Farreng eurodiputatu andere ...2022/12/13
Egunak baino ez dira falta Gabon gauerako. Baina oraindik garaiz zabiltza opari originalak egiteko senide, lagun edo lankide horri, edo euskal jatorria duen bizilagun hori ahoa bete hortz uzteko. Euskalduna izan ala ez, seguru bestelako opariak, originalak edo eskuz egindakoak atsegin handiz jasotzen dituen jendea direla zure lagunak. Ez zazu guztiek erregalatzen dutena erregalatu, adierazi estimua opari hautatuak ...2022/12/12
Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizunak segitzen dute Hego Amerikan. Viña del Mar-Valparaisoko euskal etxearen kasua da. Izan ere aurten zinemari lotuta ospatzea proposatu dute euskal etxeko kideek. Lankide, Viña del Marreko Udala; eta Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako Ordezkaritzako Carolina Ávila Cruzatt-en, Sandra Travieso Euzko Etxeko lehendakariaren eta Kultura ...2022/12/12
Datorren larunbatean, abenduak 17, Tandilgo Euskal Etxearen aurrean, Martín Rodríguez Plazan, Euskal Jaiotzaren edizio berria antzeztuko dute. Hogeita hamar bat lagunek osatzen dute euskal mitologiako eta kristau fedeko elementuak biltzen dituen antzezlana, Valeria Aramburu euskaltzalea zuzendari. Jarduera 2000. urteaz geroztik etengabe egin dute, 2020an izan ezik, eta iaz bezala, aurten ere ...2022/12/09
Duela hiru hilabete ailegatu zen Frédéric Touya Lazkaoko Maizpide Barnetegira euskara ikasteko asmoz. Okzitaniako Tolosan jaioa, Frédéric lehen hezkuntzako irakaslea da eta egun master bat egiten ari da. Horri esker, denbora hartu ahal izan du bere euskara hobetzeko. Gurasoak Iparraldean sortuak ditu, baina ez zuten euskara ikasi: “Orain ari naiz konpontzen hori, ...2022/12/09
2019 urtea geroztik jarduerarik gabe, Puerto Madryngo “Etorritakoengatik” Euskal Etxeak iragarri du bilera egin dutela eta jarduera instituzionalari ekingo diotela berriro. Gazteen eskutik, bereziki 2008an sortu zenean dantza taldea osatu zutenen eskutik, berriz ere martxan jarri da Chubuteko Euskal Etxea euskal kultura zabaltzen jarraitzeko.2022/12/08
Hogei gazteak, Argentina (16), Estatu Batuak (1), Kolonbia (1), Txile (1) eta Uruguaitik (1) etorriak, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Álvarez Aranburu lagun zutela, Iñigo Urkullu lehendakariarekin bildu ziren atzo Gasteizen, Ajuria-Enean. Gogora dezagun, 18 eta 35 urteko gazteei zuzendutako programa honetan 13 neska eta 7 mutil ari direla parte ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus