euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Estaturik gabeko nazionalismoak XXI. mendean' jardunaldia ostegunean Sorbonne Unibertsitatean, euskal kasua tartean

2023/02/14

Estaturik gabeko nazionalismoen aldarrikapen eta argudio nagusiak aztergai, oihartzuna arteetan eta literaturan Ostegunean, otsailaren 16an, Les nationalismes sans État au XXIe siècle. Imaginaires, représentations et débats (Estaturik gabeko nazionalismoak XXI. mendean, iruditeriak, errepresentazioa eta debatea) jardunaldia egingo dute Pariseko Sorbonne Unibertsitatean. Programak baitaratuko dituen bost hitzaldietan Katalunia eta Euskal Herria (Espainia eta ...

Gehiago irakurri...


Sara Pagolak Euskadiren berdintasun politikak aurkeztu ditu Cordoban Emakumeen Eskualdez Gaindiko I. Topaketan

2023/02/14

Euskadiren Argentina-Mercosurrerako ordezkari Sara Pagola Azpiri Euskadiren berdintasun politikak aurkezten Emakumeen Eskualdez Gaindiko Lehen Topaketan Euskadiren Argentina-Mercosurrerako ordezkari Sara Pagola Azpiri partaide izan da Cordoba hirian otsailaren 9 eta 10ean egindako Emakumeen Eskualdez Gaindiko Lehen Topaketan. "Emakumeak eta Gazteak Erabakiak Hartzeko Prozesuan Sartzeko Nazioarteko Lankidetza”ri buruzko foroan Euskadin landutako eta helburu dituen berdintasun politikak aurkeztu zituen ordezkariak.

Gehiago irakurri...


Maialen Lujanbiok EH aurkitu du Mexikoko EEko saioan, bertan euskara ikasle diren mexikarren ahaleginak hauspotuz

2023/02/13

Maialen Lujanbio joan den larunbatean Mexikoko EEan, bertako kide den Iñigo Bilbao hernaniarra saioko gai-jartzaile eta koordinatzaile Itsasoa Txapelketaren ajea gainditzeko asmoz zeharkatu bazuen ere, bertsotan bukatu du Lujanbiok Mexikora egin duen bidaia laburra. Joan den larunbatean, bakarkakoa behar zuen bertso-afariak, taldekoa bukatu zuen Euskal Etxean, eta euskara eta gaztelania baliatzeko baldintza, aukera bilakatu zuten antolatzaileek. Izan ere, jatorri euskalduna duten mexikarrek dastatu ahal izan zuten ezagutu bai baina sekula ...

Gehiago irakurri...


Macachingo Euzko Alkartasunak pilota praktika eta kanpaldia antolatu ditu Alpachirin, trinketea berritzen duen bitartean

2023/02/13

Macachingo Euzko Alkartasuna Euskal Etxeko Pilota Eskolak Alpachirin antolatutako paleta jardunaldi eta kanpaldirako deiaren irudia Etxeko trinketean obrak egiten dituzten bitartean, Macachingo Euzko Alkartasunak pilotan aritzeko jardunaldia antolatu du, bi egunekoa, gaua barne. Jarduera datorren asteazken eta ostegunean, otsailaren 15 eta 16an, iegingo da Alpachiri herrian, Macachindik 36 kilometrora. Deialdia jende guztiari dago zabalik, eta Euskal Etxeko Pilota Azpibatzordeak eta bertako pilota irakasle Amilcar ...

Gehiago irakurri...


Bozketak egin eta webgunea berritu ditu, eta igandean bere NABO Mus Txapelketa egingo du Homedale-ko Txoko Onak

2023/02/13

Amaya Aguirre da Txoko Onako webmasterra. Irudian, dantzariak San Juan festan Homedalen eta 'Txoko Ona berriak' buletinaren azala Zuzendaritza berritzeko barne hauteskundeak egin, Euskal Etxearen webgunea berritu ditu eta datorren igandean urteroko bere NABO Mus Txapelketa gauzatuko du Homedale-ko Txoko Ona euskal etxe idahotarrak. Hori guztia, 'Txoko Ona berriak' bere hileroko buletina 70. zenbakira heldu den otsail honetan. Lan ederra daramate euskal kulturaren eta euskaldunen alde Boise estatuko hiriburutik 60 kilometro pasexe ...

Gehiago irakurri...


Realek eta Athetic-ek Mexiko eta Estatu Batuak bisitatuko dituzte datorren udan, agian derby bat ere jokatuz?

2023/02/10

Athletic-ek Boisen jokatu zueneko isla 2015ean, hiriburu idahotarreko telebistan islatua Jaialdiko urtean Antolatzaileak eta bulego-lana jori-jorian ari dira Realaren eta Athetic-en —eta baita La Ligako beste talde batzuen— inguruan, datorren uda honetan partidak joka ditzaten Ipar Amerikan (gogora dezagun Europan batzuek uste dutenaren kontra kontzeptu honek Mexiko, AEB eta Kanada biltzen dituela). Argi dirudi bi euskal talde hauek Mexiko eta Estatu Batuetan arituko direla, baina ez da oraindik baieztatu ...

Gehiago irakurri...


'Biloben Legea'ri buruzko hitzaldiak 200 pertsonatik gora bildu zituen Pergaminoko Lagun Onak Euskal Etxean

2023/02/10

Pergaminoko Lagun Onak Euskal Etxeko aretoa, Juan Manuel de la Hoz hitzaldia ematen ari zela 'Biloben Legea'z Berrehun pertsona baino gehiago bildu ditu joan den asteazkenean 'Memoria Demokratikoaren Legea'ri buruzko informazio hitzaldiak Pergaminoko Lagun Onak Euskal Etxeko areto nagusian. Hizlari, 'Centro de Descendientes Españoles Unidos, Ce.DEU (Espainiarren Ondorengo Batuen Zentroa) kide den Juan Manuel de Hoz, Argentinan jaiotako espainiarren ondorengoa berau, Espainiako ...

Gehiago irakurri...


Irakurle eta mintza taldeak eta podcastak: euskaraz gozatzeko Madrilgo Euskal Etxearen proposamen berriak

2023/02/09

Madrilen euskara praktikatzeko proposamen erakargarriak: irakurle eta mintza taldeak, eta podcastak Euskaraz ikasi, praktikatu edota gozatzeko proposamen berriak datozkigu otsailean Madrilgo Euskal Etxeko Euskaltegitik, hala nola maila desberdinetako mintza-praktika topaketak gauzatzea eta euskarazko irakurle-talde bat sortzea. Jarduerak irekiak dira, Euskal Etxeko bazkideentzat ez ezik, parte hartu nahi duten guztientzat daude zabalik. Euskara ikasten ari bazara, edota besterik gabe hizkuntza ...

Gehiago irakurri...


Viedma eta Patagoneseko Aberri Etxea gogoz eta ilusioz Euskal Herriko hiru ikasle gazteri harrera egiteko

2023/02/09

Viedma eta Carmen de Patagoneseko Aberri Etxeak bisita jasoko du Euskal Herritik: Usue Odriozola Nava donostiarra, Mikel Zubizarreta Aizpurua legazpiarra eta Aia Irastorza Adin hendaiarra Aberri Etxea Euskal Etxeko bazkideak gogoz eta ikusioz daude Euskal Herritik etorriko diren hiru ikasle gazteen zain. bi Gipuzkoako dira, Usue Odriozola Nava, donostiarra, eta Mikel Zubizarreta Aizpurua, legazpiarra, eta hirugarrena Iparraldetik, Lapurditik dator, Aia Irastorza Adin, hendaiarra. Heldu bezain pronto bertako eguneroko bizitzan sartuko direla espero dute, profesionalean zein euskal etxe eta ...

Gehiago irakurri...


Eusko Ikaskuntzak eta Biarritz Hiriak Ikerkuntzarako 2023ko Laguntzak ireki dituzte, Diaspora gai eta pertsonak ere hautagai

2023/02/08

Eusko Ikaskuntzak eta Biarritzeko hiriak elkarrekin deitzen dituzte Ikerkuntzarako Laguntzak 2023 Eusko Ikaskuntzak eta Biarritz Hiriak Ikerkuntzarako 2023ko Laguntzak ireki dituzte, Diasporari lotutako gaiak eta Diasporako pertsonak ere hautagai. Izan ere, parte hartzaileak master diploma prestatzen duten ikasleak, doktoretza prestazen ari direnak, ikerlari independenteak edota film egile amaturrak izan daditezke, nazionalitate edo adin mugarik parte, eta euren lanaren hizkuntza euskara, frantsesa, ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia