euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bertso saioak gaur Renon eta igandean San Frantziskon, Xabier Euzkitze EHko gonbidatu: segitu online

2023/03/10

Datorren igandeko bertso jaialdia San Frantziskoko Gure Euskal Etxean egingo da, eta zuzenean online segitzeko aukera eskainiko du Bertsozaleek berri onak dauzkate egun hauetan Estatu Batuetan, batetik Xabier Euzkitze bertatik baitabil, eta Europako Euskal Herrian oholetatik bertsolari gisa erretiratua badago ere, ez da gauza bera gertatzen hemengoan, noizbehinka jardun izan baita, eta gaur ostirala [Renoko arratsaldeko 5ak direla, EHko larunbateko goizaldeko 2:00etan] eta etzi igandea bi saiotan izango da parte, gaurkoan Nevada Renon, ...

Gehiago irakurri...


Euskara Argentinako nafar diasporan: Fernando Lizarbek bere lanaren lehen zatia argitaratu du, oline ere irakurgai

2023/03/10

Uxue Barkosek eta Ana Ollok jaso dute dagoeneko Fernando Lizarberen lanaren ale bana 2022an, Fernando Lizarbek (Rosario, Argentina) Argentinako diasporak euskararekin duen harremanari buruzko ikerketa hasi zuen, diaspora horretan euskarak duen presentzia eta jatorri horretako ikasleek hizkuntza ikastera hurbiltzeko izan dituzten arrazoiak aztertzeko helburuarekin. Maiatzean, Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetarako departamentuaren laguntza jaso zuen, Herritarrekiko Harremanetarako ...

Gehiago irakurri...


Montevideoko Haize Hegoak 35 urte bete ditu euskalgintzan, erronka "tradizioei eustea, iraganean ainguratu gabe" dutela

2023/03/10

Haize Hegoaren urteurren afarira bildutakoen selfie-a martxoaren 3an, euskal kulturaren ikasketa eta hedapenerako zentroaren egoitzan Joan den astean Montevideoko euskal etxerik gazteenak 35 urte bere zituen, martxoaren 1ean, eta ostiralean, bi egun geroago, ospatu Bolivar auzoan duen egoitzan. Afaldu, eta musika eta dantza protagonista izan ziren, baina kurtso hasiera honetan, lagunak berriro bildu eta elkarrekin partekatzeko bozkarioa izan zuten bertaratutakoek pizgarri nagusi. Uruguain, bertan errotua dagoen eta Euskal ...

Gehiago irakurri...


Gooding-eko Euskal Etxea Idahoko 'Kapitolio' bilakatuko da martxoaren 17an, Brad Little gobernadoreak hala erabakita

2023/03/09

Idahoko gobernadore Brad Little, eta atzean Gooding-eko Euskal Etxea. Bertan bilduko inguruko herritarrekin, euren iritziak biltzearren Gooding-eko Euskal Etxearen egoitza Idahoko 'Kapitolioa' edo gobernadorearen egoitza bilakatuko da datorren asteko ostiralean, martxoaren 17an, Brad Little gobernadoreak hala erabakita. Izan ere, egun horretan gobernadorearen bulegoak antolatzen duen Capital for a Day (egun batez hiriburu) ekimenaren baitan, gobernadorea eta bere kabinetea Gooding-eta aldatuko dira eta bertan, Euskal Etxearen egoitzan, ...

Gehiago irakurri...


Jendea eta partaidetza polita La Platako 'Eguzkipean' kanpaldian, eta hirugarren edizio baten iragarpena

2023/03/09

La Platako Euzko Etxeak City Bellen pasa den asteburuan antolatutako bigarren 'Eguzkipean' kanpamenduko zenbait irudi La Platako Euzko Etxeko anfitrioen espektatibak gainditu zituen joan den asteburuan 'Eguzkipean' bigarren kanpaldira bertaratu zirenen erantzunak. Euskal etxe ugaritako bazkideak, La Plata hiriko eta inguruko bizilagunak eta baita autoritate eta ordezkari politikoak ere hurbildu ziren euskal etxe laplatatarrak City Bellen duten aisialdirako gunera, dantza, kirola, jolasak, natura, gastronomia eta Sagardo ...

Gehiago irakurri...


Madrilgo Euskal Etxeko hitzorduak: gaur bertan, irakurle kluba Atxaga hizpide; bihar, mintza praktika saio irekia

2023/03/08

Gaur, Madrilgo Euskal Etxeak, Irakurle Klubaren Bilkura, Atxagaren obra solasgai; bihar, mintza-praktika saioa Bertako Euskal Etxea zinez aktibo dabil Madrilen euskara ikasi nahi dutenekin, eta gauza bera euren maila mantendu, landu edota erdoiltze bidean jarri nahi ez dutenekin. Gakoa, bakoitzak dakiena erabiltzea, asko edo gutxi izanik. Horretarako aukera desberdinak ematen ditu. Helburua literatura izanik, esaterako, gaur bertan, martxoaren 8an, literaturazaleek hitzordu polita daukate, EEko Irakurle Kluba ...

Gehiago irakurri...


Bigarren edizioa kalean du XX. mendeko AEBko nafar emigrazioaren argazki albuma den 'Nafarren aztarna Far West-en' liburuak

2023/03/08

Ana Ollo kontseilaria, Pello Pellejero, Sergio Pérez, Laia Ikerketa Taldeko arduradunak eta artzain ohi batzuk “Nafarren aztarna Far Westen” liburua iazko abenduan argitaratu zuen Nafarroako Gobernuak eta astebetean agortu zen. Lehenengo edizioaren arrakastaren ondoren, Herritarrekiko Harremanetarako kontseilari Ana Ollok bigarren edizioa aurkeztu zuen joan den ostegunean Iruñean. Ekitaldira Pello Pellejero, Eskualdeen arteko Lankidetza eta Kanpo Herritartasun zerbitzuko zuzendaria; Sergio ...

Gehiago irakurri...


Hiru Erreka atzera arnasberrituta, Tres Arroyosen aste honetan egingo den 54. Gariaren Jai Probintzialean partaide

2023/03/07

Milagros Etcheto, Maia Jaureguibehere, Victoria Cernuda, Brenda Etcheto, Pilar Urbieta, Giana Mena Izurieta eta Ludmila Etcheto, Gariaren Jai Probintziala 2023an aurkeztuko diren Hiru Errekaren dantzariak Tres Arroyoseko Hiru Erreka Euskal Etxea berriro izango da datozen egunetan partaide herrian aurten 54.ez egingo den Gariaren Jai Probintzialean. Udalak luzatu dio Hiru Errekari industria, merkataritza, gastronomia eta arte erakustaldi jendetsu honetan parte hartzeko gonbitea, euskal komunitatea ordezka dezan. Bertako urteko ekitaldirik garrantzitsuena den hau martxoaren 8tik 12ra egingo da La Estación Kultur ...

Gehiago irakurri...


Omenaldia martxoaren 18an Gerra Zibilaren eraginez erbesteratu behar izan zuten 10.000 haurri: zeure kasua al da?

2023/03/07

Gipuzkoa Gerrako Umeei buruzko ikerlanaren aurkezpena. Ezker-eskuin, Josu Chueca (Intxorta), Ion Gambra Gipuzkoako Giza Eskubideetako eta Kultura Demokratikoko foru zuzendari nagusia eta Julia Monge (Intxorta) (arg GFA) Gipuzkoako Foru Aldundiak omenaldia egingo die martxoaren 18an Donostiako Kursaalen Gerra Zibilaren karietara erbestera atera behar izan zuten 10.000 neska-mutikori. Ekitaldiak, bizirik dauden eta lokalizatu diren gerrako haur haietako 144ren partaidetza izango du, jende adintsua oso, nahiz eta pentsatzen den pertsona banaka gutxi batzuk gehiago egon daitezkeela, Diasporako herrialdeetan izan ere. Hori bada ...

Gehiago irakurri...


Macachingo Euzko Alkartasuna: erronka eta proposamen berrituak eta 'Gure Ametza' dantza taldearen 40. urteurrena

2023/03/07

Euzko Alkartasunako Kultura Azpibatzordea: ezker-eskuin,  Iosu Pacha Iruretagoyena, Nelly Sainte Marie, Matías Acuña, Liliana Otamendi, Daniela González, Jimena Angulo, Tomás Vicente idazkaria, Araceli Álvarez, Lina Echevarria, eta Lucía Miquelarena Opor garaiko etenaldia amaitu ondoren, hego hemisferioko udako aurtengo bero handiak ez die batere errazten Euskal Etxeei zeregin instituzionaletara normaltasunez bildu eta ikasturte hasierak dakarren egunerokotasunera itzultzera. Hala ere, EEetako asko lanera sartuak dira dagoeneko, tartean Macachingo Euzko Alkartasuna eta bertako Kultura Azpibatzordea, 2023 ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia