euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

FEVA Batzarrak bere Zuzendaritzaren zati bat berritu du eta Argentinako euskara arduradunak bildu dira Buenos Airesen

2023/04/28

Ezker eskuin, FEVAko Zuzendaritza Kontseiluaren Maria Susana Mendizabal, Arantxa Anitua, Asier Iriberri, Carlos Alberto Miguelena eta Elba Mocoroa, pasa den larunbatean egindako batzarrean Pasa den asteko larunbatean, apirilaren 22an, Buenos Aireseko Laurak Baten egoitza Argentinako Euskal Etxeen Federazioaren ohiko batzar orokorraren gertaleku izan zen. Aurrez aurreko elkarretaratzea egin zuten eta, besteak beste, Zuzendaritza Batzordearen agintaritza karguen erdia berritu eta aurtengo jardueren egutegia aztertu zuten.

Gehiago irakurri...


Berdintasuna Euskal Etxeetan Eskolaren ikastaro berria, AEBko, Kanada, Australia eta Erresuma Batuko EEentzat

2023/04/27

[LUZATU EGIN DA IZENA EMATEKO EPEA: Orain, maiatzaren 5a da, ostirala]. Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak Berdintasun Eskolaren baitango hirugarren ingelesezko ikastaroa iragarri du, maiatzaren 6 eta 13an, Zoom bidez, honako izenburuarekin: "Berdintasuna Euskal Etxeen kudeaketaren kalitate-elementu gisa". Ikastaroa Estatu Batuetako, Kanadako, Australiako eta Erresuma Btuko ...

Gehiago irakurri...


Valentzia: azken egunak 2023ko Barnetegian izena emateko, asteburu trinko bat euskaraz klaseak eta aisia uztaturik

2023/04/27

Valentziako Euskal Etxearen proposamena asteburu trinko bat euskaraz pasatzeko Iazko maiatzeko lehenengo esperientzia arrakastatsuaren ondoren, Valentziako Laurak Bat Euskal Etxeak bere Barnetegiaren bigarren edizioa proposatu du aurten ere, euskara praktikatzeko asteburu trinko bat, klaseak (batez ere mintza praktika lantzeko), jolasak eta jarduerak Sinarcas herrian. Helburua, bakoitzak bere mailan, komunikazioa euskaraz saiatzea, aisialdirako ingurune batean, ...

Gehiago irakurri...


Anima zaitez! egitaraua: Argentinara bidaiatu eta zeure euskal kultura ezagutzak Euskal Etxe batean partekatu nahi?

2023/04/26

Euskal Herriko hainbat gaztek parte hartu dute Villa Mariako Euzko Etxeko 'Anima Zaitez' programaren orain arteko edizioetan Villa Mariako Euzko Etxeak Anima zaitez! kultur trukerako programaren 6. ediziorako deia egiten die Euskal Herriko 21 eta 30 urte bitarteko gazteei eta, era berean, Euskal Etxeko familiei gonbidapena luzatzen die ekimenari babesa eman eta hautatutako gazte euskaldun horietako batzuen anfitrioi izateko. Aurtengo edizioa uztailaren 14tik 31ra garatuko da, Euskal Herriko uda sasoiko opor garaian. ...

Gehiago irakurri...


Sara Pagola: "Asko aurreratu da genero eta berdintasun kontuetan Euskal Etxeetan azken 20 urteotan"

2023/04/25

Emakumearen Egunaren karietara hainbat jarduera eta omenaldi egin ziren martxoan Argentinako Euskal Etxeetan Euskal Etxe ugarik erantzun zioten martxoan Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko deialdiari. Jarduera mordoa antolatu zen deialdiarekin bat eginez, tartean zinema saioak, hitzaldiak, solasaldiak, topaketak, eztabaidak, tailerrak, esku-hartze artistikoak eta omenaldiak, besteak beste. Testuinguru horretan, Sara Pagola buru duen Euskadiren Argentina-Mercosurrerako Ordezkaritzak gonbitea luzatu zien interesatu ...

Gehiago irakurri...


Arrecifes: Bonbardaketaren 86. urteurrenean Euskaldunak Denak Batek Picassoren Guernica-ren murala inauguratuko du

2023/04/24

Gernikako Bonbardaketaren 86. urteurreneko astean, Picassoren Guernicaren murala zabalduko du Arrecifeseko Euskal Etxea, Arbolaren kimuaren azpian Gernikako Bonbardaketaren 86. urteurreneko omenaldien testuinguruan, Euskaldunak Denak Bat-ek (EDB) mural bat inauguratuko du apirilaren 28an Arrecifesen, XX. mendeko pinturaren erakusle nagusietakoa den Picassoren Guernica islatuz. Lana Hiriko Legislaturaren Interesekotzat jo dute eta ekitaldira udaleko agintariak, Turismo Gidarien Elkarteko ordezkariak, hiriko hezkuntza erakundeetako ...

Gehiago irakurri...


Gorka Alvarez eta Benan Oregik Diasporarekiko politika publikoa azaldu zuten Euskal Diaspora graduondokoan

2023/04/21

Argazkian, Gorka Alvarez Aranburu, Oscar Alvarez Gila (graduondoko zuzendaria) eta Benan Oregi astearteko saioan Joan den asteartean, apirilaren 18an, klaseetako modulu berri bati ekin zitzaion 2022-2023 ikasturteko EHUko Euskal Diasporako graduondokoan —aurrez aurre eta online jaso daiteke— "Politika diasporikoak, euskal kasua" izenpean, bi eskolarekin, bat Gorka Alvarez Aranburu Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariaren eskutik, eta bestea Benan Oregi Zuzendaritza bereko teknikariarenetik. ...

Gehiago irakurri...


Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak-ek bere 25. urteurrena ospatuko du: urtebetetze jaia, omenaldia eta festibala kalean

2023/04/21

25 urte betetzear dagoen Euskal Sustraiak-en hitzordu famatuenetako bat Urdaiazpikoaren Azoka da. Zorionak zure urtebetetzean, Trenque Lauquen! Egun gutxiren buruan, Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak elkarteak 25 urte beteko ditu eta asteburu osoko festa jendetsu bat ari da antolatzen maiatzaren 13 eta 14an. Larunbatean afaria izango du ardatz, euskal dantzak, zozketak eta gaua girotuko duen DJa eskainiko dituzte. Igandean, herri osoari begirako ekitaldi berezi bat prestatu dute eta omenaldia egingo diete duela mende laurden bat Euskal Etxea ...

Gehiago irakurri...


Montevideo: Cañuelaseko Denak Bateko Terán eta Viladrich bikoteak Argentinara eraman du Mercomus 2023ko txapela

2023/04/21

 Juan Carlos Ariztegui, Silvia Ortone Enderiz (Euskaro EEko lehendakaria), Baldomero Anso, Carolina Ariztegui, eta Fernando Teran eta Santiago Viladrich txapeldunak Joan den astean, apirilaren 12tik 15era jokatu da Montevideon XIV. Mercomus Mus Txapelketa, hain zuzen ere hiriburu uruguaitarreko Euskaro Euskal Etxean, laugarrenez izan delarik aurtengoarekin Euskaroa Mercomusen egoitza. 16 bikote izan ditu partaide, horietatik 3 Euskaro Euskal Etxe bertakoak, beste bikote uruguaitar bat Carmelotik, Ibai Ondoko Euskal Etxetik etorria, Txileko 5 bikote, ...

Gehiago irakurri...


Viedma-Patagoneseko Aberri Etxeak bere 25. urteurrenari buruzko liburua aurkeztuko du Rio Negroko Legislaturan

2023/04/20

“Izan zirelako, bagara… 25 urte Euskal Etxea Aberri Etxea. Viedma, Carmen de Patagones eta Eragin eremua 1996 - 2021” Rio Negroko Legebiltzarrean aurkeztuko den liburuaren azala “Izan zirelako, bagara… 25 urte Euskal Etxea Aberri Etxea. Viedma, Carmen de Patagones eta eragin eremua 1996 – 2021" (sic) liburua datorren asteko asteazkenean, apirilaren 27an, arratsaldeko 19etan, aurkeztuko du Viedma hiriko Rio Negroko Legislaturan, Aberri Etxeko erreferente den Ruben Suarezek. Euskal etxe patagoniarraren 25 urteotako ibilbide instituzionalari eskainitako lan ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia