2023/10/24

Hamaika izen hartzen ditu euskaraz: Domu Santu, Domusaindu, Omiasaindu, Santu Guztien Eguna... Azaroaren 1ean da, eta kultura kristau edo giristinoko herrialdeetan, hildakoak gogoratzeko data berezia da, gure inguruan, familian edo komunitatean hildakoak oro har, eta azkeneko urtean joandakoak modu berezian. Hilerriak bisitatzeko eguna. Edota , bezperan, Halloween edo Gau Beltza ospatzekoa, azken urteotan ...
Gehiago irakurri...
2023/10/24

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak, UNED-Bergararekin batera, Eusko Jaurlaritza laguntzaile, euskal kulturaren zenbait arlori buruzko ikastaro eskaintza interesgarria zabaldu du, azarotik aurrera hastekotan, doakoak eta erabat online, gaiak Memoria historikoa, Euskal itsas ondarea eta Chillida eta arte plastikoa direla. Hona ikastaro horietako hiru lehenengoen xehetasunak, adieraziz nola egin izena ...
Gehiago irakurri...
2023/10/24

Euskal Herriko zazpi lurraldeetan barrena egindako bidaia arrakastatsu eta zoriontsu baten ondoren, Chacabucoko 21 lagun partaide izan dituen taldea itzuli da bere herrira. Guillermo Larregui Euskal Etxeak antolatutako seigarren bidaia izan da hau, eta euskal kultura eta bertako paisaiak, geografia eta jendea gertutik ezagutzeko esperientzian 150 bidaiari izan ditu urte hauetan guztietan ...
Gehiago irakurri...
2023/10/23

Gaurtik aurrera eta datozen egunetan CUNY (City University of New York) unibertsitateko Bernardo Atxaga Katedrak ikastaldia eskainiko du Sagar Handian egoitza duen bere Graduate Center-en euskal emakume zinegileak eta hauek euren lanetan garatu dituzten gaiak hizpide. Etxepare Euskal Institutuak bultzatzen duen Katedrak Deustuko Unibertsitateko Maria Pilar Rodriguez irakasle eta ikertzailea hautatu du 2023ko ...
Gehiago irakurri...
2023/10/23

Euskal Gizataldeen arteko 44. Munduko Mus Txapelketako partidak bihar asteartea abiatuko dira Valdivian, Santiago hiriburuko Eusko Etxea antolatzaile. Izan ere, talde antolatzaileak ia 900 kilometroko bidea egin zuen duela laupabost egun materialez betetako hiru furgoneta lagun, joan den larunbatean dena prest egon zedin lehenengo ordezkaritzak iritsi orduko, Juan Carlos Lagos Zugadi ...
Gehiago irakurri...
2023/10/23

Egiari zor, Tandilgo Gure Etxean joan den ostiralean "Marrazkiak, pintxoak eta sagardoa” izenburupean deitutako gaualdi artistikoa, urteko une berezi eta gogoangarrietako bat bihurtu zen. 80 bat bazkide eta lagunek artez eta emozioz betetako arrats magiko bat partekatu dute urriaren 20an. Arrakastaren seinale, ekitaldia eta lortu zuen giroa goizaldeko ordu txikietaraino luzatu izana, Euskal Herriko ...
Gehiago irakurri...
2023/10/20

Datorren astelehenean Tokyo International Film Festival (TIFF) inauguratuko da hiriburu japoniarrean. Hitzordua Asiako eta munduko zinemaldi garrantzitsuenetako bat kontsideratua da eta aurten topaketak Euskal Leiho bat iragarri bere programazioan, bost euskal izenburu iragarriz World Focus sailean, munduko zinemaren egungo joerak islatzen dituen atal horretan, Etxepare Euskal Institutuak ...
Gehiago irakurri...
2023/10/20

Larunbat honetan, urriaren 21ean, San Frantziskoko Gure Euskal Etxeak bere baitan bilduko du Euskal Kultura Eguna, aurtengoan "Euskal andreen egintza Amerikan" gaia bilgarri eta solasgai. BEO (Basque Educational Organization) antolatzaile, hitzorduak "The Impact of Basque Women in America" izenburua darama ingelesez, eta horixe, euskal andre edo emakumeen rol eta ekarpena aztertuko du, ...
Gehiago irakurri...
2023/10/20

Maipuko Anaitasuna Euskal Etxeak harremanbide estua darama bere inguruko eskolekin eta tarteka maila desberdinetako ikasleak hartzen ditu, neska-mutikoak, nerabeak, zein irakasle izateko formakuntza jasotzen ari ziren gazteak. Eskolak ere bisitatu ditu, bere dantzarien emanaldi eta hitzaldiak eskainiz. Instituzioekiko harreragune gisa lortutako ospea ohoratuz, joan den asteko asteazkenean, urriaren ...
Gehiago irakurri...
2023/10/19

Urtero bezala sasoi honetan, Madrilgo Euskal Etxeak (MEE) deia egiten die bere inguruko argazkizale eta euskaltzale guztiei, euskal elkarte madrildarraren Argazki Lehiaketan parte har dezaten. Aukeratutako hamabi argazki onenak MEEren 2024ko egutegian argitaratuko dira. Argazkien gaia 'euskaltasuna' izango da, edozein gauza euskaldun, eta nonahi egindako argazkiak aurkeztu ahal izango ...
Gehiago irakurri...