euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2023ko Euskal Aste Nazionaleko Kronika (5): Aretoa beteta, dantza saioa Necocheako Paris Antzokian (bideo laburpena)

2023/11/20

Aretoa beteta, 19 dantza talde, 21 euskal etxetakoak, Necocheako 2023ko Euskal Aste Nazionaleko emanaldi artistikoa eskaini zuten Bosgarren kronika. Larunbat iluntzean, kalejira dantzari eta musikariekin, erraldoi eta buruhandiekin eta jende asko partaide zela Necocheako Euzko Etxetik hiriko Paris Antzokiko ateetaraino iritsi zen, urteroko Euskal Asteko urteroko ohiko emanaldi artistikoaz gozatzeko asmoz. Aretoa jendez mukuru, sarrerak aspaldi agortuta. 21 euskal etxetako19 dantzari taldek 2023ko Euskal Argentinar Aste ...

Gehiago irakurri...


Euskararen Eguna Madrilgo Euskal Etxean: Bertso afaria Nerea Ibarzabal eta Onintza Enbeitarekin, animatzen?

2023/11/17

Madrilgo Euskal Etxeak euskararen egunerako gonbidapena luzatuko die hiriko euskaldun guztiei Ia bi aste besterik ez Euskararen Nazioarteko Egunerako eta, ohi denez, munduan zehar euskal etxeak aurtengo ekitaldi eta ospakizunak prestatzen ari dira abenduaren 3aren inguruan bat egiteko. Madrilgo Euskal Etxeak proposamen berezi bat luzatu du aurten, deialdi bateratua eginik espainiar hiriburuko Complutense Unibertsitateko Euskal Ikasketen Sailarekin eta hiri bereko Jesus Maestro Hizkuntza Eskola ...

Gehiago irakurri...


Unai Elorriaga euskal idazlea Guadalajarako Liburu Azokan partaide izango da eta Mexikoko Euskal Etxea bisitatuko du

2023/11/17

Unai Elorriaga idazte algortarrak Mexiko bosotatuko du azaro amaiera, abendu hasieran Etxepare Euskal Institutuaren eskutik Unai Elorriaga idazle algortarrak (Bilbo, 1973) Errepublika Mexikarra bisitatuko du azaro honen amaieran, parte hartzeko, izan ere FIL Guadalajarako Liburu Azoka garrantzitsuan. Zenbait aurkezpen eta solasaldi-mahai ingurutan parte hartuko du, eta besteak beste Mexiko Hiriko Euskal Etxea ere bisitatuko du, aurkezpen ekitaldi bat eginez. Guadalajaran, Azokako programa ofizialeko zenbait saiotan hartuko du ...

Gehiago irakurri...


2023ko Euskal Aste Nazionaleko Kronika (4): Liburuzain eta FEVA bilera, Bildarratz hizlari, Mintzodromoa eta Danborrada

2023/11/16

Larunbatean, FEVA eta Euskal Liburuzainen bilerak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratz Sorronen hitzaldia, danborrada, erraldoi eta buruhandiak eta mintzodromoa Laugarren kronika. Azkenik, larunbata iritsi zen, agenda lan bileraz eta aisialdi proposamenez beteta. Goizean, Necocheako Euzko Etxearen egoitzan, ordu berean, FEVA eta Euskal Etxeetako Liburutegietako liburuzain eta arduradunen bilerak egin ziren eta, urteroko gaualdi handirako ordu gutxi falta zirela, Argentinako euskal elkarteetako dantza taldeen zuzendariek ere eurena izan zuten. 

Gehiago irakurri...


Hamaikabide: Azaroaren 21-24an 'Musika Erbestean' Batzarra Donostian, hitzaldi, mahai inguru eta kontzertuekin

2023/11/16

Kongresuan hogei irakasle eta artista baino gehiagok erbestean landutako musikak eta honen garapena aztertuko dute Datorren asteartean, azaroaren 21ean, Musikaren Egunarekin bat eginez, "Musika Erbestean" izenpean, Diasporari buruzko Nazioarteko XVIII. Kongresua abiatuko da Donostian Hamaika Bide Elkartea eta Euskal Herriko Unibertsitatea antolatzaile. Asteartetik ostiralera, AEBko, Katalunia, Madril eta Euskal Herriko irakasle, musikari eta ikerlariak Gipuzkoako Foru Aldundian eta EHUko ...

Gehiago irakurri...


2023ko Euskal Aste Nazionaleko Kronika (3): abesbatzak, jolas & joko hondartzan, Aukeran eta erromeria Laiotzekin

2023/11/15

Ostiraleko programa borobiltzeko aukera anitz: musika koralaren kontzertua Euskal Etxeetako abesbatzen eskutik, jolasak hondartzan, Aukeran Dantza Taldearen “Migratzaileak” ikuskizuna eta erromerian, Laiotz Taldearen musika Ostiral arratsaldeak gustu guztientzako musika eta dantzak eskaini zituen, baita Necocheako hondartzetan aisialdi eta libertimendu une bat konpartitzeko gonbidapena ere. Sokatiran edo txinga-lasterketan parte hartzea edo, besterik gabe, itsasertzean matea hartuz lagun zahar horiekin berriz elkartzeaz gozatzea bat baino gehiagoren hautua izan ziren. Beste batzuek Santa María del Carmen Parrokiara ...

Gehiago irakurri...


Zinemaldia asteburu honetan Berlinen Gernika EEaren eskutik, 'Irati', 'Karpeta Urdinak' eta 'Aztarnak' aurkeztuz

2023/11/15

Pandemia garaian eten ondoren, Berlingo 'Gernika' Kulturverein Euskal Etxeak berriro ere ekin dio lehenago urtero antolatu ohi zuen bere Euskal Zinemaldia antolatzeari eta edizio berri bat iragarri du datorren asteburu honetarako, azaroaren 17, 18 eta 19an, hiru izenburu emanez, Paul Urkijoren 'Irati', Ander Iriarteren 'Karpeta urdinak' eta Maru Soloresen 'Aztarnak', hurrenez hurren, ...

Gehiago irakurri...


2023ko Euskal Aste Nazionaleko Kronika (2): "Euskal Diasporan esperientziak partekatzen" jardunaldi arrakastatsua

2023/11/14

Jende ugari bildu zen "Euskal diasporan esperientziak partekatzen" jardunaldira. Eskuinean, Xabier Zubillaga, jardueraren koordinatzailea 2023ko Euskal Aste Nazionalak egitarau zabala aurkeztu zuen, eta, ohi bezala, asteburu aldera izan ziren ekitaldi gehienak. Ostiral goizean, azaroren 10ean, ordezkaritza ugari iritsi ziren Necocheara eta, bazkalorduan, jangelak jaiaren bizitasuna iragartzen zuten soinu eta koloreak zituen. Baina jaiarekin batera "Euskal diasporan esperientziak partekatuz" jardunaldia antolatu izanarekin, urteroko ...

Gehiago irakurri...


Artetxe Katedra Buenos Aires eta, asteartean, Laura Pegoren hitzaldi irekia Francopeko errepresioa eta euskal emakumeez

2023/11/13

Hitzaldia Argentinako Kongresu Nazionaleko Liburutegiko Piglia tabernan izango da, sarrera doan Etxepare Euskal Institutuak eta IMHICIHU-CONICETek (REVA, Red de Estudios Vascos en Argentina) bultzatutako Amale Artetxe katedrak Laura Pego Otero, Kriminologiaren Euskal Institutuko ikertzailea eta abokatua, gonbidatu zuen aurten azaroaren 6tik 14ra Argentinan eskolak eta hitzaldiak ematera. Egonaldi horren baitan, astearte honetan, azaroaren 14, frankismo garaiko errepresioari buruzko hitzaldi ...

Gehiago irakurri...


2023ko Euskal Aste Nazionaleko Kronika (1): Irria, bozkarioa eta giro ederra Necochean, euskal oraina eta geroa ospagai

2023/11/13

Necocheako Euzko Etxea antolatzaile, haur. gazte eta helduak Euskal Asteko protagonista izan dira 2023ko azaroaren 6tik 12ko festan Xarmanki pasatu da joan den aste osoan Necochean 2023ko Euskal Aste Nazionala. Asteburuan bereziki, Argentina osoko euskaldunak eta dantza talde, kulturgile eta jendeak bildu dira, baita Uruguaikoak ere, eta bazen baita ere Estatu Batuetako, Kanada eta Brasilgo euskal komunitateetako lagunik. Artikulu honetan, beherago, asteburuak emandako irudien lehenengo hurreraketa egingo dugu, eta bihar asteartea hasiko ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia