euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gabriela Urrutibehetyk "Monstruos" liburua aurkeztuko du asteazkenean Zoomez, Fernando Báez Sosaren hilketari buruz

2024/11/12

La Platako Matxin Burdin Liburutegia eta Gogoetarako Euskal Katedra Askearen eskutik, Gabriela Urrutibehety kazetariak "Monstruos" aurkeztuko du bihar, gure garaiko epaiketarik mediatikoenetako bat aztertzen duen kronika zirraragarria Fernando Báez Sosa gaztearen hilketak sekulako zirrara sortu zuen Argentina osoan. 2020ko urtarrilaren 18an gertatu zen, uda betean, komunikabideek begirada destino turistikoetan jarri ohi dutenean, publikoarekin ohiko opor-irudi eta pasadizoak partekatzeko. Villa Gesellen gertatutakoak betirako markatu zituen egun haiek, eta gai ia bakarra bihurtu zen. Fernando, 18 urteko gazte bat, ...

Gehiago irakurri...


Rosarioko Nafar Etxeak gazteentzako larruzko paleta 'klinika' bat eskaini zuen Funesko Reyno de Navarra frontoian

2024/11/12

Rosarion jaiotako munduko txapeldun Mario Basualdo klinikaren garapenean, palitan jokatzen  hasiko diren pilotari gazteekin batera Rosarioko Nafar Etxeak antolatua, larruzko paleta klinika (ikastaro) bat egin da, Argentinan "palita" bezala ezagutzen den espezialitatekoa, haur eta gazteei zuzendua, urriaren 27an, igandea, Funesen. Hamar mutiko pilotazale partaide, irakastaldiaren ardura Mario Basualdo zuzendari tekniko nazionala eta munduko txapelduna izanak hartu zuen eta 'Reyno de Navarra' (Nafarroako Erresuma) frontoian egin ...

Gehiago irakurri...


Baskongado eta nafarren presentzia Mexikon XVI-XX mendeetan aztergai CDMXn egingo den Kongresuan

2024/11/11

"Congreso sobre la presencia vasco-navarra en México, Siglos XVI-XXI" Kongresua azaroaren 14an Mexiko Hirian Mexikoko Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak eta ‘Colegio de las Vizcaínas' ezizenaz ezagunagoa den San Ignazio Loiolakoa ikastetxeak baskongadoen eta nafarren presentzia Mexikon gai nagusi duen Kongresura gonbidatzen dute. Jardunaldia datorren ostegunean, azaroaren 14an, izango da, goizeko 8:30etatik aurrera, Ikastetxeak Mexiko Hiriko Alde Zaharreko Vizcaínas kaleko 21. zenbakian duen ...

Gehiago irakurri...


Valentziako Euskal Etxeak alkartasuna eskertu eta bat egin du ohar batean tanta hotzaren biktima izan diren herritarrekin

2024/11/11

Suntsiketa paisaia hau izan zuten lagun zenbait egunez valentziarrek, emeki itxura hobetzen badoa ere Valentziako Euskal Etxeak alkartasuna eskertu eta bat egin du ohar baten bidez tanta hotzaren biktima izan diren herritar eta kaltetu guztiekin. Ezbeharra gertatu zen lehenengo unetik hamaika dei, mezu eta galdegite izan dituzte egoeraz interesatuz eta laguntza eskainiz gainerako euskal etxe eta elkarteetatik, zuzenean Euskal Herririk, agintarien zein herritarren aldetik, alkartasunez, ...

Gehiago irakurri...


Cañuelasko Denak Bateko ordezkariek irabazi dute Ayacuchoko Euskal Odolak antolatutako Eskualdeko Mus Txapelketa

2024/11/08

7 euskal etxetako 31 bikotek parte hartu zuten Ayacuchoko Euskal Odolan egindako Eskualdeko Mus Txapelketan Muslarien grinak ez du egutegiaz ulertzen, eta hurrengo hitzordura arteko egunak luzeak suertatzen ohi zaizkie oso. Horren aringarri, Ayacuchoko Euskal Odola& Euskal Etxeak Eskualdeko Mus Txapelketa bat antolatu zuen joan den igandean, urriaren 27an, giro ezin hobean. Buenos Aires probintziako 7 euskal etxetako 31 muslari bikote elkarren kontra ritu ziren jokoan egun osoan. Cañuelasko Denak Bateko ...

Gehiago irakurri...


Tradizioa berreskuratuz, eta haurrak protagonista, Gau Beltza gau magikoa bihurtu zuen Haraneko Euskal Etxeak

2024/11/08

Gau Beltza: tradizioa berreskuratzea,  iluntasunean argia eta itzalak partekatzea eta beldurrak sutara botatzea Jaio gabekoen eguna, Hildakoen eguna, Halloween... eta, Euskal Herrian, Gau Beltza edo Arimen Gaua. Urriaren amaieran egutegiak efemeride horiek markatzen ditu, ospatzerakoan, tokian tokiko tradizioaren arabera, euren forma eta ezaugarri bereziak harturik. Euskal Herrian, euskarari eta euskal landa eremuari oso lotua egon zen ospakizun hau iragan mendearen erdialdean eten zen. Gaur egun, Ondarroan, Mutrikun, ...

Gehiago irakurri...


Haize Hegoa partaide Montevideon Municipio CHko Gizatalde Azokan eta prest dagoeneko Bahia Blancara bidaiatzeko

2024/11/07

Haize Hegoako Eusko Indarra dantza taldea 2024ko ‘Municipio CH’ko Gizataldeen Azokan Euskal Herriaren ordezkari Montevideoko ‘CH’ Udalak –Uruguaiko hiriburua osatzen duten udaletako bat– antolatutako Gizataldeen Azokako hirugarren edizioa joan den igandean, azaroaren 3an, egin da bertako Batlle Parkean. Eguerditik ilundu arte hogeita hamar bat gizataldek hartu zuten parte jaialdian, euren ohiturak eta kultura publikoari erakutsiz horretarako propio ezarritako hamaika standetan zein taulen ...

Gehiago irakurri...


Kimuak-eko 5 film labur Azulgo Jaialdi Cervanteszalean erakutsiko dira, ikurrina gizataldeen desfilean partaide

2024/11/07

Azulgo Gure Txokoak Kimuak-en katalogoko euskal film laburren selekzio bat proiektatuko du 18. Cervantino Jaialdian “Ametsak eta ausardia” lelopean, 18. Jaialdi Cervanteszalea egingo da Azulen, azaroaren 11tik 18ra. Festival Cervantino-ren programazioaren barruan, hitzaldiak eskainiko dira hezkuntza-alderdi desberdinak ikutuz, hainbat diziplinatako artistak gonbidatuta eta jorratuko dira besteak beste arte bisualak, antzerkia, dantzak, musika, argazkilaritza, artisautza, zinema eta diseinua. Azulgo Gure Txokoa Euskal ...

Gehiago irakurri...


AEB Hauteskundeak: Katherine Bidegaray juje euskaraduna hautatu dute Montanan estatuko Gorte Goreneko kide

2024/11/06

Hauteskunde gaua, 2024ko azaroaren 5ekoa, Katherine Bidegaray Montanako epaile euskalduna (erdian gorriz) familia eta lagunekin Trump eta aukera errepublikanoak nagusitu diren hauteskunde hauetan, Montana estatuan, hauteskunde orokorrekin batera egiten ziren maila lokaleko gainerako bozken artean, Estatuko Gorte Goreneko epaile bat ere hautatzen zuten, besteak beste, eta lehian ziren bi hautagaietan, baten deitura bereziki ezaguna egiten zaigu euskaldunoi, Katherine Bidegaray. Izan ere, euskalduna da Katherine, Kathy lagunentzat, ...

Gehiago irakurri...


Askatasunaren Bidea elkarteko ikertzaileak bertako euskal immigrazioaz mintzatuko San Miguelgo III. Historia Kongresuan

2024/11/06

Askatasunaren Bidea elkarteak ikerketa aurkeztuko du San Miguel herriko III. Historia Kongresuan, herri horretan euskal immigranteek egindako jarduerei buruzkoa Askatasunaren Bidea Euskal Argentinar Elkarteak San Miguel herriko (Buenos Aires probintzia) III. Historia Kongresuan parte hartuko du bertako euskal immigrazioari buruzko ikerketa lan bat aurkeztuta. Kongresua ostiralean, azaroaren 8a, eta 9an, larunbata, burutuko da, San Miguelgo Artxibo eta Museo Historikoa antolatzaile dela, honen egoitzan. Aurkeztuko dute lana Mariana Fernández ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia