euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

BERTAN BEHERA. Hitzaldiak eta dokumentala Bogotako Euskal Etxean Gernikari buruzko erakusketaren estreinaldian

2024/06/11

‘Gernikako Bonbardaketatik 87 urte’ erakusketa Bogotako Euskal Etxean: ekitaldia bertan eta haren aurreko Gernika Parkean [EGUNERAKETA 2024-06-11n: Bogotako Euskal Etxeak jakinarazi du asteazken honetarako, ekainaren 12rako, iragarritako eskola maisu-maistren geldialdi nazionalaren karietara, eta Polizia Nazionalaren gomendioei jarriki, bertan behera geratzen dela ekitaldia. Adieraziko da data berria. Barkatu eragozpenak]

Gehiago irakurri...


"Hilketa euskal ostatuan", Elizabette Guéçamburu gazte euskal kaliforniarraren lehenengo polizia eleberria

2024/06/10

"Murder at the Boardinghouse" (hilketa euskal ostatuan, esango genuke itzulpen librean) dauka izenburu Elizabette Guéçamburu gazte euskal kaliforniarraren lehenengo eleberriak. Ingelesez idatzia, nobelak euskal gaiko lanentzat Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroak urtero deitzen duen lehiaketa irabazi zuen 2022an, eta sariko parte zen lana argitara ematea. Anna ...

Gehiago irakurri...


BEO Euskal Irakurle Klubaren bigarren saioa, Zoomez, oraingoan "Sweet Promised Land" hizpide, animatzen?

2024/06/10

San Frantziskoko BEO Irakurleen Klubak Robert Laxalt-en 'Sweet Promised Land' aztertuko du gaur San Frantziskoko BEO (Basque Educational Organization) euskal elkarteak deia zabaldu du, Estatu Batuetan edo Diasporan diren irakurleei zuzendua, gaur astelehena ekainaren 10ean egingo duen bere 'BEO Book Club'aren bigarren saioan parte hartzekoa. Partaidetza libreko saioa da, eta Robert Laxalt-en "Sweet Promised Land" obra hautatu du hizpide. Liburuak idazlearen aita xiberotarraren ...

Gehiago irakurri...


Euskal Australiar Alkartearen urteroko bazkaria bihar Gernikan, bi hilabete falta direla Australiara joateko: animatzen?

2024/06/07

Iaz Gernikako Zallo Barri jatetxean batu ziren lagun euskal australiarrak, Euskal Australiar Alkartea antolatzaile Hazten ari da azken urteotan Australiako euskaldunen presentziaren berri eta oihartzun publikoa. Amerikarakoa baino askoz apalagoa, baina egitate bat da hau ere, eta azken mende pasexean hara emigratu eta bertan finkatu zirenen ondorio, egun badira bi euskal etxe aktibo, Sydneyn (Gure Txoko) eta North Queenslanden (North Queensland Basque Club). Azken urteotan, eta honek zerikusi zuzena du ...

Gehiago irakurri...


Andrea Braverman-en "Maleta batean sartzen dena" liburua aurkezten, euskal istorio eta emozio gau bat Buenos Airesen

2024/06/07

Erdian, Andrea Braverman, "Lo que cabe en una valija" (Maleta batean sartzen dena) liburuaren egilea, Sabrina Otegui bere eskuinean eta Quipu argitaletxeko Vik Arrieta ezkerrean dituela orain astebete Euskaltzaleak-en Buenos Aires hiriko nerabe bat da Sol, eta egunkari intimo bat aurkitzen du bere etxeko trastelekuan. Gerraoste hasieran Argentinara iritsi zen bere euskal birramonarena da, gauza gutxi daki haretaz... "Lo que cabe en una valija" (Maleta batean sartzen dena) liburuaz ari gara, Andrea Braverman idazle argentinarrak idatzia. Joan den ostiralean, maiatzaren 31an, Buenos Airesko Euskaltzaleak ...

Gehiago irakurri...


Erantzun bikaina FEVAren formakuntza proposamenari: ehun partaide Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeko tailerretan

2024/06/07

Hogei Euskal Etxetik gorako ordezkariek partaide joan den asteburuan Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxean antolatutako tailerretan Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxea izan da joan den asteburuan FEVAk antolatutako bi formakuntza topaketa jendetsuen gertaleku. Eraldaketa Instituzionaleko Tailerra, Zazpirak Bateko lehendakari Guillermo Canut Garramiolaren eskutik, larunbatean, ekainaren 1ean, burutu zen, 19 euskal etxetako 39 ordezkari partaide. Dantzarientzako tailerrak, berriz, Bahia Blancako Union Vascako Manu ...

Gehiago irakurri...


Gaur Bilbon Klasikoen Irakurketa jarraitua 2024, Kirmen Uribe protagonista eta diasporako hainbat ordezkari partaide

2024/06/06

Gaur 2024ko Klasikoen Irakurketa Jarraitua Bilboko Arriagatik, "Bilbao-New York-Bilbao" irakurriz, Diasporako Dagoeneko hogei bat hizkuntzatara itzulia izan den Kirmen Uriberen "Bilbao-New York-Bilbao" eleberria irakurriko dute gaur osteguna Bilbon, hitzaren lekukoa elkarri pasatuz, esaldi edo paragrafoka, hainbat jendek, tartean euskal kulturaren hainbat erreferentek,  Bilbo Zaharra Euskaltegia antolatzaile duen urteroko Klasikoen Irakurketa Jarraituan. Hitzordua goizeko 8etan ...

Gehiago irakurri...


Gaur 80 urte izan zen BMGko D Eguna: AEBn euskal jatorriko soldaduak ohoratu nahi dituzte NABOk eta Beurko elkarteak

2024/06/06

Felix eta Julian Oleaga anaia newyorktar beteranoak bi mila bat euskal biografia izango dituen ohoratze proiektu honetako izenetako bi (arg. Oleaga familia/Sancho de Beurko) Gaur duela 80 urte, 1944ko ekainaren 6an, AEB, Erresuma Batuko eta Kanadako armadek Normandiako Lehorreratzea bezala ezagutuko zen ekitaldia hasi zuten, indar nazien kontrako erasoaldian eta BMGri amaiera ipiniko zion operazio militar erraldoiari ekinez. Azken urteotan baizik ez dugu jakin, Sancho de Beurko Elkarteko ikertzaileek eginiko lanari esker, egun hartan berrogeita hamarretik gora euskal jatorriko ...

Gehiago irakurri...


Ikasi, irakatsi eta batez ere gozatzeko, Xamar-en "Euskara jendea" dokumentalak eskuragai daude plataformetan

2024/06/05

Primeran Plataformako 'Euskara jendea' ikusteko sarrera "Euskara jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza" dokumentalak 2006an Pamielak argitaratutako izen bereko liburuan daude oinarrituta. Liburua bezala, Ibaizabal-Mendebalde eta Zenbat Gara elkarteek ekoitzitako dokumental sorta hau erreferente bihurtu da euskal kultura ezagutarazteko helburua duten materialen artean, Juan Carlos Etxegoien ‘Xamar’ ...

Gehiago irakurri...


Europako Euskal Etxeen II. Euskarazko Podcast lehiaketa deitu dute, munduko edozein lekutatik bidalitako lanentzat

2024/06/05

Ekainaren 10a azken eguna Europako Euskal Etxeen II. Euskarazko Podcast lehiaketarako, Valentzia eta Madrilgo Euskal Etxeak deitzaile Madril eta Valentziako Euskal Etxeek Europako Euskal Etxeen Euskarazko Podcast lehiaketaren bigarren edizioa aurkeztu dute, euskal diasporako euskaldunei eta Euskal Herritik kanpo euskal etxeetan, hizkuntza eskoletan, irakurlegoetan eta abarretan euskara ikasten dutenei zuzendua. Lehiaketa honen helburua ikasleen eta euskaldunen artean euskararen erabilera eta zabalkuntza sustatzea da. "Anima zaitezte, pozik ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia