euskal diaspora eta kultura
2024/06/17
Entzulegoa zein antolatzaileak pozik eta gogobete bururatu zen joan den igandean Tepotzotlan-go Herri Magikoan, hainbat euskal musikagileren obrez osatutako 'Euskal Kontzertua' —ezaugarri, garai eta estilo diferentetako egileen lanak interpretatuz, Aita Donostia, Sorozabal edo Arriagatik, JavierBusto, David Azurza o Josu Elberdineraino—, Euskalerriaren Adiskideen ...2024/06/14
Paueko Lagun eta Maita Euskal Etxea euskara irakasle bila dabil, euren egoitzan klaseak astelehenero emateko. Datorren ikasturteari begira izango litzateke, irailaren 16ko astean abiatzeko printzipioz, Klaseak astelehenetan arratsaldeko 7etatik 9etara lirateke Euskal Etxeak 94 Avenue de Burosen daukan egoitzan. Zeregin ordaindua da. Detaileak elkarrekin solastuz zehaztuko dira.2024/06/14
Dantzari talde bat oholtzara igotzen denean, gutxitan pentsatzen dugu emanaldi horren atzean, batzuetan minutu gutxikoa bada ere, dagoen lanaz. Eta ez gara ari soilik dantzaren ikasketa prozesuaz, entseguez eta talde baten koordinazioaz, gaietako batzuk aipatzearren. Jantziak ere ikuskizunaren zati garrantzitsua dira, eta lortzea ez da beti lan erraza Diasporako euskal etxeentzat. Viedma eta Patagoneseko Aberri ...2024/06/14
Danieuris eta Daniellis Moya Avila ahizpek osatzen duten D’Capricho bikotea berriro ere arituko da kantari Euskal Herriko agertokietan uda europarra baliatuz. Oraingo bira honetan ‘Azul’ izeneko bere azken diskoa aurkezteko dute. Kubatarren bira igande honetan –ekainaren 16an– hasiko da, Nafarroa Behereko Iholdin arratsaldeko 4etan emango dute kontzertuarekin, eta abuztura ...2024/06/13
Duela hiru hamarkada pasatxo Patagoniako Comodoro Rivadaviako Euskal Echea Elkarteak sarritan jasotzen zituen liburu dohaintzak, Eusko Jaurlaritzaren aldetik gehienbat. Duela oso gutxi zendutako Dora Huiche euskaltzale nekaezinak material hori antolatzeko beharra ikusi zuen, lanari ekin eta horrela Euskal Echea-ko liburutegia jarri zuen abian. Iaz, munduan hegoaldeen dagoen Euskal Etxe ...2024/06/13
Eskuragai dago jadanik sareetan eta buletineko blogean —Euzko Etxeko lehendakari ere baden— Ignacio Bastarrica zuzendari duen eta Maria Angelica Carrasco editore duen 'Berriketari' buletinaren 140. zenbakia. Atala editorearen hitzekin hasten, ohi bezala, da eta aurreko zenbakien ereduari jarraituz hiztegi labur bat ere badakar hasieran, eguneroko bizitzan maiz erabiltzen diren ...2024/06/13
"Gernika(k) / Guernica(s) Trauma historikoaren birsemantizazioak" Nazioarteko Kongresua izenpean, elkarretaratzea egingo da Gernikan ekainaren 13 eta 14an, barne dituela osoko ponentziak Elai-Alai aretoan; solasaldiak Euskal Herria Museoan; erakusketak (Xabier Erkiziaren 'Aire errea' Gernikako Bakearen Museoan, MHLIko Hezkuntza Azpitaldea Elai Alai Aretoan, eta Konfresurako ...2024/06/12
Buenos Aires Handiaren ipar-mendebaldean, José C. Paz herriko “Toki Eder” Euskal Etxearen 28 urteen ospakizuna jai ederra bilakatu zen joan den igandean, ekainaren 9an, euskal elkartearen egoitza dotorean. 120 bat lagun bildu ziren bazkari bapoa partekatzeko, zer eta Etxeko sukaldariek prestatu eta Toki Ederreko kideek arduraz zerbitzatutako paella. Daniel "Jopo" Galfredo eta bere ...2024/06/12
Duela urtebete pasatxo hasi zen emititzen Trelew hiritik "Euskal Berria", Haraneko Euskal Etxearen irratsaioa. Irrati abentura gisa hasi zenak jarraitzaileak batu zituen berehala, eta finkatuz joan da asteroko informazio proposamen sendo gisa, solasgai hartuta euskal diasporaren jarduerak bai, baina baita Euskal Herriko egungo berriak ere. Martxoan hasia du saioak bere bigarren ...2024/06/11
Duela sei bat urte hasi zen euskal jatorriko Ivan Zumalde brasildarra San Pauloko ‘Casa Guernica’ proiektuari forma ematen. Lehenengo jendaurreko programa zehatza, ordea, 2022an ailegatu zen, Gernikako Bonbardaketaren 85. urteurrenean. Momentu hartan ‘Gernika Viva’ Astearen lehenengo edizioa estreinatu zen eta geroztik, urtero egin dute. ‘Gernika Viva’ ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus