euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal etxeetako haurrek dantza egin, jolastu eta ikasi ere egin zuten Bahía Blancako Euskal Aste Nazionalean

2024/11/28

Bahia Blancako Unión Vascako lehendakari Iñaki Ederrak banatu zizkien sariak "Txikien postalak" lehiaketan parte hartutako haurrei Haurrak euskal etxeen etorkizuna eta oraina dira eta, dagokienez, parte garrantzitsua izan ziren Bahia Blancako 2024ko Euskal Aste Nazionalean. Oholtzan eskainitako emanaldi beti txalotuez gain, euskal etxeetako dantza taldeetako partaide gisa, bederen beste bi ekitalditan ere hartu zuten parte. Unión Vascaren 125. urteurreneko ospakizunen barruan, propio egin zitzaien deia "Txikien ...

Gehiago irakurri...


Zorion bero-beroak eta besarkada handi bat gure lagun Franciscori, gaur 9 urte betetzen baititu eta oso gaixo dago

2024/11/27

Gaur betetzen ditu 9 urte gure lagun Franciscok (Fredrickson Lizarzaburu) eta oso besarkada estua helarazi nahi diogu lerro hauek tarteko eta ozen Zorionak! esan. Badaukagu bere osasun faltaren berri eta ez dela batere ongi pasatzen ari. Alboan ditu familia, eta gure beste lagun bat, bere aitona Wilfredo Lizarzaburu, askok euskal diasporan ezagutzen dutena, Trujilloko Euskal Etxeko fundatzaile izan baitzen ...

Gehiago irakurri...


Dokumentala egiten ari euskaldunak eta Almagroz; Iker Muniainek zaleak harritu ditu derbia Laurak Baten segituz

2024/11/27

Argazki honek, Iker Muniainekin (txuriz, argentinar bandera gainean) Buenos Airesko Laurak Baten oihartzun handia izan du prentsan Athletic-eko kapitain ohi den aurrelari nafarrak eta Almagroko San Lorenzo klubak irailean fitxatu zuenetik talde porteñoko jokalari denak, Buenos Airesen egonda ez zuen joan den igandean aukera pasatzen utzi Athletic-Reala partida ikusi eta argentinar hiriburuko Athletic Clubeko Lagunarte Ofizialeko kideak agurtu eta ezagutzeko hauek, Realeko Peñako gonbidatu lagunekin batera ...

Gehiago irakurri...


Ate joka da 2024ko NYC Basque Film Festival-a, Tasio, Loreak eta Irati-rekin, abenduaren 3tik 5era: erreserbatu txartela

2024/11/26

Beste urte batez sasoi honetan, iritsi da New Yorkera "NYC Basque Film Festival", euskal zinemaren hitzordua hirian 2025eko edizio honetan abenduaren 3, 4 eta 5ean. Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritza Etxepare Euskal Institutuarekin batera antolatzaile, izenburu bat pantailaratuko du egunero, aurtengoan Tasio (bertsio zaharberritua), Loreak eta Irati, Village East by Angelika zinemetan. Lekuak ...

Gehiago irakurri...


A25 Hitzaldi birtuala: euskal etxeak eta indarkeria matxistaren prebentzioa, jarduera eta prebentzio protokoloen garrantzia

2024/11/26

Leioako Udal Liburutegiko Blogerako egindako irudia Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna ospatzeko Aurten 25 urte bete dira Azaroaren 25a Nazio Batuen Batzar Nagusiak Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna izendatu zuenetik. Data hori aktibista politikoak ziren Mirabal ahizpak 1960an Dominikar Errepublikan Rafael Trujilloren diktadurapean hil zituzten egunaren oroimenez ezarri zen. Egunotan, munduan barrena, martxak, hitzaldiak eta jarduera ugari egin dira eta egingo dira aste osoan ...

Gehiago irakurri...


Gure Etxea Euskal Etxeak 2025eko Euskal Aste Nazionalera gonbidatzen zaitu: urriaren 27tik azaroaren 2ra Tandilen (bideoa)

2024/11/25

75 urte bete berriak hoan den igandean, Gure Etxeak 2025eko Argentinako Euskal Aste Nazionalera deitzen du Tandilen Bahía Blanca, Argentina. Bahía Blancako Euskal Astea bukatuta, begiradak 2025eko edizioari zuzentzen zaizkio eta hor datozkigu ilusioz eta gogo ikaragarriaz Tandilgo Gure Etxea Euskal Etxeko lagunak aurreratzera garaiz ekin ziotela antolatzeari eta dagoeneko logoa eta lehenengo iragarkiak-eta plazaratzeko moduan daudela, baita data ere: Argentinako 2025eko Euskal Aste Nazionala urriaren 27tik azaroaren ...

Gehiago irakurri...


Unibertsitateak Euskadin (EHU) eta Argentinan (UBA) akordioa berritu dute etorkizun iraunkorrago batean lankide

2024/11/25

Buenos Airesko Unibertsitateko Kalitatea Sustatzeko Unitatearen egoitzan egindako bilera. Ezk. esk., Nekane Castillo, Elenita de Zavaleta, Jorge García, Estibaliz Sáez de Cámara eta Marcelo Míguez, UBAko Errektoregoaren Kalitaterako Unitateko koordinatzai Duela zortzi urte, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) Iraunkortasuneko Zuzendaritza sortu zen, garapen iraunkorraren eta iraunkortasunaren kontzeptua ikasle guztien ikaskuntza-prozesuan integratzen saiatzeko, bai eta ikerketan ere, mendeko erronka handiei erantzutera eta ezagutzaren transferentziara bideratuta. Espainiako Estatuko lehen unibertsitatea izan zen, eta Europako lehenengoetakoa. Duela ...

Gehiago irakurri...


Adi AEBn bizi zaren gaztea bazara, Ateak Irekik abenduaren 1eraino luzatu du izena emateko epea, ez utzi pasatzen!

2024/11/22

Ipar Ameriketan bizi zaren gaztea bazara edo Ipar Ameriketan bizi den gazterik ezagutzen baduzu, irakurri arretaz artikulu hau, ez baita alferrik pasatzen uzteko modukoa. Aukera paregabea eskaintzen die Gipuzkoako Goierriko bihotzetik Ateak Ireki programak gazte iparramerikarrei, 2025eko udan Euskal Herrira bidaiatu eta hiru astez murgilaldi bat egiteko euskara eta euskal kulturan. Izena emateko epea, gainera, ...

Gehiago irakurri...


Zinea, ipuin lehiaketak eta mintzodromo birtuala eta aurrez aurrekoak, euskara oso presente 2024ko Euskal Aste Nazionalean

2024/11/22

Asteburuan hiru mintzodromo burutu ziren Unión Vascan, horietako bat birtuala, euskaltzale eta euskaldunen partaidetza handiarekin Euskal Aste Nazional bakoitza labur geratzen da lagunekin berriz elkartzeaz gozatzeko eta eskaintzen dituen proposamen ugariez baliatzeko. Bahia Blancan amaitu berri den aurtengoa ez da salbuespena izan. Euskal Herriko eta inguruko herrialdeetako bisita ugari, hamaika bilera, dantza eta musika asko eta, esan beharra dago, anfitrioien ahalegin izugarria. Hain nabariak ez diren ekimenen artean, baina ez ...

Gehiago irakurri...


Realaren bidaia instituzionala Boisera aste honetan, tailerra, 'Txuriurdin Amerikanuak' Peña eta Athletic-Reala derbya

2024/11/21

Realaren delegazio instituzional bat Boise bisitatzen ari da aste honetan. Ikus irudian asteburuko programa, Real-Athletic derbya barne Bereziki pozik dabiltza aste honetan Estatu Batuetako realzaleak, Idaho eta Boise aldekoak hain zuzen, talde donostiarreko ordezkaritza instituzional bat Gernikarekin senidetuta dagoen hiriburu idahotarrean baitabil bisitari, partaide gainera Xabi Prieto jokalari ohi eta enbaxadorea, eta Zuhaitz Gurrutxaga jokalari ohia baita ere, eta artista. Gurrutxaga, bestalde, 2023 urte hondarrean izan zen hemen, aldi hartan ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia